111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Beka deialdia, gradu amaierako edo masterreko lanak
edo proiektuak Ultzamako bailarari buruz egiten dituzten ikasleendako (2021-2022 ikasturtea). Laburpena

DDBN (Identif.): 560413.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/560413).

Udalak beka deiadiaren oinarriak onetsi ditu. Deialdi horren xedea da dirulaguntza ematea, 2021-2022 ikasturtean, gradu amaierako edo masterreko proiektu edo lanak Ultzamako bailararekin zerikusi zuzena duten gaietan egiten dituzten 18 urtetik gorako ikasleei.

Lan edo proiektu horrek Ultzamako Bailara izan behar du gai nagusi (bertako jendea, ohiturak, ingurunea, historia, etnografia, kultura, herriak, entitateak, ekonomia sektoreak...); era berean, exijitzen da 2022ko uztailaren 31rako bukatua, dagokion epaimahaian aurkeztua eta hark onartua izatea.

Oinarriak interesatuen eskura daude udal bulegoetan eta udalaren web orrian (ultzama.eus).

Deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea 2021eko urriaren 1a arte izanen da (egun hori ere barne).

Eskabideak Ultzamako udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, aurrez aurre, posta ziurtatuz edo egoitza elektronikoaren bidez. Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean dagoen inprimakiaren arabera egin behar dira.

Eskabidearekin batera, eskatzaileek deialdiaren 3. oinarrian zerrendatzen diren agiriak aurkeztu behar dituzte.

Bekak puntuaziorik handiena lortzen duten 4 eskatzaileei emanen zaie, eta 550,00 euroko zenbatekoa izanen dute. Ultzamako alkatearen ebazpen baten bidez emanen dira, 2021eko urriaren 30a baino lehen.

Bekak 2021eko abenduaren 31 baino lehen ordainduko dira.

Beken onuradunek deialdiaren 7. oinarrian zerrendatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte Ultzamako udaletxeko Erregistro Orokorrean, 2022ko uztailerako.

Larraintzarren, 2021eko apirilaren 22an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2106934