111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

72/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 29koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, honako hauen deialdia egiten duena 2021eko kanpainarako: eskaera bakarra, xede dituena nekazaritzarako eta abeltzaintzarako ordainketa zuzenak, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzatuak, eta, orobat, xede dituena Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren laguntza batzuk, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak, SIGPACen aldaketa egiteko eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskriba dadin. DDBN identifikazioa: 560779.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamenduak ezartzen du zer arau diren aplikatzekoak nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketetan, hain zuzen ere Nekazaritza Politika Erkidearen esparruko laguntza araubideen ondorioz egiten diren ordainketetan, eta, orobat, erregelamendu horrek indargabetzen ditu Kontseiluaren 637/2008 (EE) eta 73/2009 (EE) Erregelamenduak.

Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 639/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak osatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1307/2013 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez ezartzen baita zer arau diren aplikatzekoak nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketetan, hain zuzen ere Nekazaritza Politika Erkidearen esparruko laguntza araubideen ondorioz egiten diren ordainketetan. Gainera, aldatzen du erregelamendu horren X. eranskina. Batzordearen 2017ko otsailaren 15eko 2017/1155 (EB) Erregelamendu Delegatuak aldatu zuen 639/2014 Erregelamendu Delegatua.

Batzordearen 2014ko ekainaren 16ko 641/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ematen ditu aplika dadin Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1307/2013 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez ezartzen baita zer arau diren aplikatzekoak nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketetan, hain zuzen ere Nekazaritza Politika Erkidearen esparruko laguntza araubideen ondorioz egiten diren ordainketetan.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduak ezartzen ditu Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketa, kudeaketa eta jarraipena, eta indargabetzen Kontseiluaren 352/78 (EE), 165/94 (EE), 2799/98 (EE), 814/2000 (EE), 1290/2005 (EE) eta 485/2008 (EE) Erregelamenduak.

Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak osatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua honako hauei dagokienez: kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratua, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzak eta ordainketa zuzenei, landa garapeneko laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboak. Batzordearen 2016ko maiatzaren 4ko 2016/1393 (EB) Erregelamendu Delegatuak 640/2014 (EB) Erregelamendua aldatu zuen.

Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ezartzen ditu aplika dadin Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua, kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari dagokionez, landa garapeneko neurriei dagokienez eta baldintzazkotasunari dagokionez.

2018ko maiatzaren 18ko 2018/746 (EB) Exekuzio Erregelamenduak aldatzen du 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, honako hauek aldatzeari dagokionez: eskaera bakarra, ordainketa eskaerak eta kontrolak. Erregelamendu horrek bidea ematen du kontrolak gainazalen monitorizazioaren bidez egiteko, Copernicusen Sentinel sateliteek eta antzekoek ematen dituzten datuen bidez. 2021. urtean Nafarroako udalerri guztietan kontrolatuko dira zuzeneko laguntzak monitorizazioaren bidez.

Batzordearen 2019ko urriaren 28ko 2019/1804 (EB) Exekuzio Erregelamenduak aldatzen du 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua honako arlo hauetan: laguntza edo ordainketa eskaeren aldaketak; kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuaren kontrolak; eta kontrol sistema, baldintzazkotasunari dagokionez.

Batzordearen 2021eko martxoaren 26ko 2021/540 (EB) Exekuzio Erregelamenduak aldatzen du 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua honako arlo hauetan: jakinarazteko betebehar batzuk; tokian berean kontrolatzea aziendarendako laguntza-eskaerak eta animaliekin lotutako laguntza neurrien arloko ordainketa-eskaerak; eta eskaera bakarra, laguntza-eskaerak edo ordainketa-eskaerak aurkeztea.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak arautzen ditu Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzak, eta indargabetzen Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua.

Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 807/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak osatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamendua, zeinak xede baitu LGENF-Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntza.

Batzordearen 2015eko apirilaren 27ko 2015/791 (EB) Erregelamendu Delegatuak aldatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren I. eranskina (Landa Garapenerako Europako Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzari buruzkoa).

Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ezartzen ditu aplika dadin Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamendua, zeinak hizpide baitu LGENF-Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntza.

Kontseiluaren 2013ko abenduaren 2ko 1311/2013 Erregelamenduak (EB, EURATOM) ezartzen du 2014-2020 eperako Urte Anitzeko Finantza Esparrua.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko abenduaren 13ko 2017/2393 (EB) Erregelamenduak aldatu zituen 1305/2013, 1306/2013, 1307/2013, 1308/2013 eta 652/2014 (EB) Erregelamenduak.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko abenduaren 23ko (EB) 2020/2220 Erregelamendua, zeinaren bidez, alde batetik, zenbait xedapen iragankor ezartzen baitira Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) eta Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) laguntzarako, 2021. eta 2022. urteetan, eta, bestetik, aldatzen baitira 1305/2013, 1306/2013 eta 1307/2013 (EB) Erregelamenduak, baliabideei eta 2021. eta 2022. urteetan aplikatzeari dagokienez, eta 1308/2013 (EB) Erregelamendua, baliabideei eta laguntza hori 2021. eta 2022. urteetan banatzeari dagokionez.

Abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuak ezartzen du nekazaritzari eta abeltzaintzari 2015etik aurrera egiten zaizkien ordainketa zuzenen aplikazioa, baita ordainketa zuzenen eta landa garapenerako ordainketen kudeaketa eta kontrola ere.

Abenduaren 19ko 1076/2014 Errege Dekretuak ezartzen du Nekazaritza Politika Erkidearen oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipena.

Abenduaren 19ko 1077/2014 Errege Dekretuak arautzen du nekazaritzako lurzatien informazio geografikoaren sistema.

Abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuak ezartzen du zer baldintzazkotasun arau bete behar dituzten onuradunek, honako hauek jasotzeko: mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko prima jakin batzuk edo zuzeneko ordainketak.

Abenduaren 30eko 745/2016 Errege Dekretuak eta azaroaren 10eko 980/2017 Errege Dekretuak aldatu zituzten abenduaren 19ko 1075/2014, 1076/2014, 1077/2014 eta 1078/2014 errege dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzeko emandakoak.

Urtarrilaren 26ko 27/2018 Errege Dekretuak 1075/2014 Errege Dekretua aldatu zuen.

Azaroaren 8ko 1378/2018 Errege Dekretuak 1075/2014, 1076/2014 eta 1078/2014 Errege Dekretuak aldatu zituen.

Urriaren 31ko 628/2019 Errege Dekretuak aldatzen ditu abenduaren 19ko 1075/2014 eta 1076/2014 errege dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzeko emandakoak.

Urtarrilaren 16ko 9/2015 Errege Dekretuak arautzen ditu Europar Batasunak lehen mailako nekazaritza ekoizpenerako higienearen arloan emandako araudia aplikatzeko baldintzak.

Urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuak berariazko xedapenak ezartzen ditu abenduaren 19ko 1075/2014, 1076/2014, 1077/2014 eta 1078/2014 errege dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzeko emandakoak, 2021. eta 2022. urteetan aplikatzeko.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 110/2015 Foru Aginduaren bidez ezartzen da zer baldintzazkotasun arau bete behar dituzten honako laguntza hauek jasotzen dituzten onuradunek: mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak, edo zuzeneko ordainketak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 10ean emandako 90/2015 Foru Aginduaren bidez arautzen da Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistema (SIGPAC) eta ezartzen dira hura Nafarroan kudeatzeko arauak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 20an eman 111/2015 Foru Aginduaren bidez arautzen da Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorraren eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren arteko koordinazioa, eta ezartzen Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritzako ustiategien kalifikaziorako irizpideak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 27ko 61/2018 Foru Aginduaren bidez araubide orokorra ezartzen da, Nafarroako Foru Komunitatean eman eta kudea daitezen ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarenak (11. neurria). Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 8ko 159/2017 Foru Aginduaren IX. Eranskinak oinarriak ezartzen ditu arautu daitezen natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako laguntzak. Landa garapeneko 2014-2020 Programaren barnekoak dira laguntza horiek.

Foru agindu honen IV. eta V. eranskinetan ematen dira oinarri arautzaileak araubide orokorra ezar dadin Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntza emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko, 2021eko kanpainan; laguntza hori sarturik dago Nafarroako Landa Garapenerako Programan, 2014-2020 aldirako.

Nafarroako Gobernuak 2021eko martxoaren 31n hartutako Erabakiaren bitartez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zenbait urtetarako gastu konpromisoa hartzeko. Konpromiso hori dagokie Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barneko 10., 11. eta 13. neurriei.

Foru agindu honen VI. eta VII. eranskinetan ematen dira oinarri arautzaileak naturagune babestuetan ezartzen diren ingurumen arloko mugapenei dagozkien kalte-ordainetarako.

Martxoaren 14ko 53/2019 Foru Aginduaren bidez, otsailaren 27ko 61/2018 Foru Agindua aldatu da, VII Bis kapitulu berri bat gehituz II. tituluan. Kapitulu horrek arautzen ditu lur erdiaridoetan karbonoa atzemateko laguntzak.

Patataren hazi ziurtatuaren ekoizleei natura mugapenak dituzten eskualdeetan nekazaritza jarduera horri eusteko ematen zaizkien laguntzen araubidea erregulatzeko, batetik, nekazaritzako eta basogintzako sektoreetarako eta landa eremuetarako estatu-laguntzei 2014tik 2020ra bitarte aplikatu beharreko Europar Batasunaren zuzentarauen 1.1.7 apartatua bete behar da (2014/C 204/01), non aurreikusten baita iraupena 2020ko abenduaren 31ra artekoa izanen dela, eta bestalde, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 7ko 428/2016 Foru Agindua bete behar da.

Nolanahi ere, gaur egun, natura mugapenak dituzten eskualdeetan patataren hazi ziurtatuaren ekoizleendako laguntzaren indarraldiari dagokionez, kontuan hartu behar da, lehenik eta behin, 737. puntua aldatu dela laguntzen araubide honen aplikazio-aldian, 2022ko abenduaren 31ra arte luzatu baita, 2020ko abenduaren 8ko EBAOn argitaratu zen Batzordearen C 424/30 Komunikazioaren arabera (haren bidez, Europar Batasunak nekazaritza eta baso sektoreetako eta landa eremuko estatu-laguntzei 2014tik 2020ra aplikatu beharreko jarraibideak aldatzen dira aplikazio-aldiari dagokionez, alde batetik; eta beste alde batetik, denbora-egokitzapenak sartzen dira, COVID-19aren pandemiaren inpaktua kontuan hartzeko).

Foru agindu honek, bere VIII. eranskinean, oinarri arautzaileak ezartzen ditu azukre-erremolatxaren laboreentzako “de minimis” araubideko laguntzak emateko, eta 2021. urterako laguntza deialdia ere onesten du.

Abeltzaintza, Nekazaritza eta Elikadurako kontseilariak, otsailaren 8ko 29/2007 Foru Aginduaren bidez, prozedura ezarri zuen Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzaturiko laguntzak kudeatzeko, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak, otsailaren 8ko 30/2007 Foru Aginduaren bidez, prozedura ezarri zuen Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsarekin batera finantzatutako landa garapenerako laguntzak tramitatzeko.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 30eko 59/2019 Foru Aginduaren bidez, oinarriak onetsi ziren deialdia egin zedin eta hautatu zitezen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan parte hartuko duten entitate laguntzaileak.

Arestian aipatutako araudiaren bidez, arauak garatzen dira erregula daitezen Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzatzen dituen laguntza zuzenak eta Landa Garapeneko Programan sartutakoak, batera finantzatzen dituztenak autonomia erkidegoek eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak, 2021eko kanpainarako, hala laguntzak emateari nola urteko ordainketari dagokienez.

Hala xedatzen baitu, 13. artikuluan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoek noiznahi bereganatzen ahalko dute beren menpeko administrazio organo batek ebatzi beharreko gai baten gaineko ardura, menpeko organo horrek berez edo eskuordetze bidez ebatzi behar duenean gai bat. Horrenbestez, beharrezkoa da nire gain hartzea deialdi honen eskumena, Departamentu honetako hiru zuzendaritza nagusiri eragiten baitie.

Azkenik, nabarmendu behar da foru agindu hau egitea eta onestea COVID-19ak eragindako osasun publikoko larrialdiaren testuinguruan kokatzen dela; izan ere, 2020ko martxoaren 11n Osasunaren Mundu Erakundeak nazioarteko pandemiaren izaera eman zion larrialdiari, eta horrek eragin zuen alarma egoera deklaratzea martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez. Ekainaren 5eko 555/2020 Errege-dekretuak ezarritako luzapena behin bukaturik, martxoaren 14ko 463/2020 Errege-dekretuaren eta ondoko luzapenen indarraldia bukatu zen COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko prebentzio, euste eta koordinazio neurri urgenteak ezartzen dituen ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege-dekretuaren ondorioz.

Aurrekoa gorabehera, une honetan gaixotasunaren kasuen kopuruak gora egin du berriz. Horrek eragin du herritarren osasuna eta segurtasuna babesteko beharra, eta horrenbestez mugak jarri dira jendeak joan-etorriak egiteko, autonomia erkidegoetako lurraldeetan sartu eta irteteko eta pertsonen taldeak eremu publikoan zein pribatuan biltzeko. Aparteko egoera larri honi aurre egiteko, urriaren 25eko 926/2020 Errege-dekretua onetsi zen, zeinak alarma-egoera deklaratu baitzuen SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko; gero haren iraupena 2020ko azaroaren 9ko 00:00etatik 2021eko maiatzaren 9ko 00:00ak arte luzatu zen, azaroaren 3ko 956/2020 Errege-dekretuaren 2. artikuluak ezartzen duenaren arabera.

Horrenbestez, aginduzko txostenak ikusirik eta Kontu-hartzailetzaren oniritzia izanik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluan xedatutakoarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Nire gain hartzea foru agindu honetan sartzen diren deialdiak onesteko eskumena, eta foru agindu hau onesteko prozedurari jarraipena ematea.

2. Deialdia eta oinarriak onestea 2021eko kanpainan “eskaera bakarra” aurkezteko. Hartan, foru agindu honen 1. 3) oinarriko zerrendan agertzen diren laguntzak eskatzen dira.

3. Deialdia onestea urteko jakinarazpena egiteko, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatzearen ondorioetarako eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko informazioa eguneratzearen ondorioetarako.

4. Deialdia onestea eskaerak aurkez daitezen 2021eko kanpainan Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemari aldaketak egiteko.

5. Deialdia onestea 2021eko kanpainan Erreserba Nazionalari oinarrizko ordainketarako eskubide eskaerak egiteko eta 2021eko oinarrizko ordainketarako eskubideen titulartasun aldaketen komunikaziorako.

6. Oinarriak onestea natura mugapenak dituzten Nafarroako eskualdeetarako konpentsazio laguntzarako, IV. eta V. eranskinen arabera, eta 8.100.000 euroko gastua baimentzea 2022ko gastuen aurrekontuan horretarako gaituko den 2021eko aurrekontuko “Konpentsazio ordainak. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 71230G/710001/4700/414208 partidaren kargura.

Laguntzari dagokion kopurua emanen da baldin eta Europako Batzordeak onartzen badu Nafarroako 2014-2020 trantsizio-aldirako LGP aldatzeko proposamena.

7. Oinarriak onestea naturagune babestuetan mugapenengatik konpentsazioko laguntza emateko, VI. eta VII. eranskinen arabera, eta 70.000 euroko urteko gastua baimentzea, 2021eko ekitaldiko gastuen aurrekontuko “Toki entitateendako kalte-ordainak. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 740003 74300 4609 456300 partidaren kargura, “Naturagune babestuetako mugapenengatiko konpentsazioko ordainketaren” izeneko 2021eko laguntzen deialdirako.

8. 140.000 euroko urteko gastua baimentzea, 2021eko ekitaldiko gastuen aurrekontuko “Hazitarako patata ekoizpenaren sustapena” izeneko 710000 71210 4701 412102 partidaren kargura, patata hazi ziurtatuaren ekoizleentzako 2021eko laguntzen deialdirako, natura mugapenak dituzten eskualdeetan nekazaritza jarduera horri eusteko.

9. 234.920,68 euroko gastua baimentzea, 2022ko gastuen aurrekontuan horretarako gaituko den 2021eko ekitaldiko “Ekoizpen Ekologikoaren neurria. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710001 71230 4700 414205 partidaren kargura. Horren bidez, erantzuna emanen zaie “Nekazaritza ekologikorako laguntza” luza dakiela eskatzen duten ekoizleei.

10. 306.032,39 euroko gastua baimentzea, 2022ko gastuen aurrekontuan horretarako gaituko den 2021eko ekitaldiko “Nekazaritza eta Ingurumenaren neurriak. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 740003 74300 4700 456302 partidaren kargura. Horren bidez, erantzuna emanen zaie “Habitata hobetzeko laguntza” luza dakiela eskatzen duten ekoizleei.

11. 53.364,00 euroko gastua baimentzea, 2022ko gastuen aurrekontuan horretarako gaituko den 2021eko ekitaldiko “Nekazaritza, Ingurumen eta Klimaren neurria. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710001 71230 4700 414206 partidaren kargura. Horren bidez, erantzuna emanen zaie “Hazitarako patataren nekazaritzako eta ingurumeneko ekoizpenerako laguntza” luza dakiela eskatzen duten ekoizleei.

12. 1.867.746,24 euroko gastua baimentzea, 2022ko gastuen aurrekontuan horretarako gaituko den 2021eko ekitaldiko “Nekazaritza, Ingurumen eta Klimaren neurria. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710001 71230 4700 414206 partidaren kargura. Horren bidez, erantzuna emanen zaie “Abeltzaintzako sistema jasangarriak, animaliak larratuz eta sistema estentsiboa zabalduz” izeneko laguntza luza dakiela eskatzen duten ekoizleei.

13. 422.559,50 euroko gastua baimentzea, 2022ko gastuen aurrekontuan horretarako gaituko den 2021eko ekitaldiko “Ekoizpen Ekologikoaren neurria. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710001 71230 4700 414206 partidaren kargura. Horren bidez, erantzuna emanen zaie “Nekazaritzako sistema mediterraneo jasangarriak zaintzeko” izeneko laguntza luza dakiela eskatzen duten ekoizleei.

14. 590.151,20 euroko gastua baimentzea, 2022ko gastuen aurrekontuan horretarako gaituko den 2021eko ekitaldiko “Nekazaritza, Ingurumen eta Klimaren neurria. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710001 71230 4700 414206 partidaren kargura. Horren bidez, erantzuna emanen zaie “Galzorian dauden tokiko arrazak zaintzeko” izeneko laguntza luza dakiela eskatzen duten ekoizleei.

15. Oinarriak onestea azukre-erremolatxaren laboreentzako laguntza emateko, VIII. eranskinaren arabera, eta 200.000 euroko gastua baimentzea, 2022ko gastuen aurrekontuan horretarako gaituko den 2021eko aurrekontuko “De minimis laguntzak azukre-erremolatxarako” izeneko 710000 71210 4700 412103 partidaren kargura, azukre-erremolatxaren ekoizleentzako 2021eko laguntzen deialdirako, nekazaritza jarduera horri eusteko.

16. Dirulaguntzen deialdi hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) erregistratzea.

17. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, alarma egoeraren deklarazioa bukatu eta hurrengo egun baliodunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko apirilaren 29an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Iragarkiaren kodea: F2107102