111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Behin betiko zerrenda, Barkazio Gurutzeko kaleko 3ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziak ukitutako titular, ondasun eta eskubideena. Onespena

Iruñeko Udalak, 2021eko apirilaren 15ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 15-ABR-21 (10/CU).

“Ikusirik Barkazio Gurutzeko kaleko 3ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziaren desjabetzeak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda, (proiektua PLE 05-NOV-20 (11/CU) Erabakiaren bidez onetsi zen, 2020ko azaroaren 5eko osoko bilkuran), eta ikusirik, orobat, aurkezturiko alegazioak eta espedienteko txostenak,

ERABAKITZEN DA:

1.–Ezestea Antonio Pérez Salinerok “Peluquería Antonio Pérez” merkataritza-sozietatea ordezkatuz aurkeztutako alegazioak, ukitutako pertsona gisa onartua izateari buruzkoa izan ezik, erantsitako txostenean jasotzen diren arrazoiengatik.

2.–Onestea Barkazio Gurutzeko kaleko 3ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko proiektuak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda, horiek okupatzea eta eskuratzea guztiz beharrezkotzat jotzen baita. Hona hemen zerrenda:

FINKA

JABEAK

KOKALEKUA

DESJABETU BEHARREKO AZALERA

Sotoa, atari komunitariora sartzeko eremuaren azpian

Antonio Pérez Salinero eta M.ª Josefa Ruda Serrano

Inskribatu gabea. 7. poligonoko 275. lurzatiaren barruan (katastroko 6. unitateari erantsia)

14,51 m²

3.–Ondasunen eta eskubideen zerrenda horretako lurra okupatzeko beharra deklaratzea.

4.–Ahalmena ematea Juan José Echeverría Iriarte Hirigintza, Etxebizitza eta Osasun Alorreko zinegotzi ordezkariari eta Alberto Calvo Azagra funtzionarioari, sina ditzaten okupatu aurreko akta, alderdien adostasunezko akta, ordainketako akta, okupaziokoa, eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak.

5.–Nafarroako Gobernuari eskatzea desjabetzeak ukitutako ondasunen presako okupazioa deklara dezala, kontuan harturik beharrezkoa dela oztopo arkitektonikoak kentzeko lanak egitea.

6.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat; orobat, argitara ematea Foru Komunitatean editatutako bi egunkaritan eta Udalaren iragarki-taulan, eta banan-banan jakinaraztea espedienteko interesdunei.”

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarreko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2021eko apirilaren 26an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2106735