111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Aldaketa, S1 sektorerako Udal Plan Orokorraren determinazio xehatuetan. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2021eko apirilaren 26ko osoko bilkuran, Lakuntzako Udal Hirigintza Planaren S1 sektorerako Udal Plan Orokorraren determinazio xehatuak aldatzeko hasierako onespena eman zuen, Lakuntzako Udalak sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Lakuntzan, 2021eko apirilaren 28an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2106863