111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa, Arau Subsidiarioetako hirigintzako determinazio egituratzaileetan. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2021eko apirilaren 15ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Funesko Arau Subsidiarioetako hirigintzako determinazio egituratzaileetan, udal hilerriak hartzen duen 3. poligonoko 203. lurzati urbanizaezinaren eta haren ondoko 3. poligonoko 406. lurzatiaren zati txiki baten kategoria eta azpikategoria aldatzeari buruzkoa, hilerria handitu eta lehenago egindako handitzeak ere horien barnean sartzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2. eta 71.8. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Funesen, 2021eko apirilaren 23an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2106681