111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Xehetasun azterketa 1. poligonoko 29. lurzatian.
Hasierako onespena

Etxarri Aranazko udalak, Tokiko Gobernu Batzordearen 2021eko apirilaren 19ko erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Etxarri Aranazko 1. poligonoko 29. lurzatiaren xehetasun azterketa (Arluzepe kalea, 16), Florencio Nazabal Leizak, Montserrat Moyano Palominok, Pello Igoa Nazabalek eta Lierni Aboitiz Izurietak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina)

Etxarri Aranatzen, 2021eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2106774