111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Hirigintza-hitzarmena, Etxebakar konpentsazio batzordearekin

Berriobeitiko Udalak, 2021eko apirilaren 13an egin osoko bilkura berezi eta presakoan, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz:

Lehena.–Ebaztea Etxebakar sektoreko urbanizazioaren exekuzioari buruzko determinazioak, Etxebakar sektoreko konpentsazio batzordea izan dadin sektorea urbanizatzeko obra guztiak gauzatuko dituena, San Kristobal parkeari dagozkionak barne.

Bigarrena.–Bete eta azkendutzat ematea Etxebakar sektorerako Planeamenduko Hirigintza-hitzarmena, 2010eko ekainaren 29ko osoko bilkuran behin betiko onetsia.

Hirugarrena.–Erabaki hau Etxebakar konpentsazio-batzordeari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Berriobeitin, 2021eko apirilaren 29an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2106900