111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Deialdia, ikastetxeetan jateko dirulaguntzak emateko
2021-2022 ikasturtean. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 560493.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/560493).

Deialdi honen xedea da ikastetxeetan 2021-2022 ikasturterako jateko dirulaguntzak (“jantokiko bekak”) emateko prozedura ezartzea.

Interesdunek eskabidea behar bezala beteta aurkeztu beharko dute Antsoaingo Udalaren bulegoetan (Udaletxeko plaza 1, Antsoain). Bertan emanen den eredu normalizatuaren araberakoa izanen da eskabide hori.

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko ekainaren 22tik uztailaren 31ra bitartekoa izanen da, biak barne, astelehenetik ostiralera eta 8:30etik 14:00etara.

Laguntza hau eskatzeko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Antsoaingo Udalaren webgunean.

Antsoainen, 2021eko apirilaren 29an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2106921