111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Berraztertzeko errekurtsoa, atezain lanpostua aldi baterako kontratazioarekin betetzeko izangaien bi zerrenda oposizio bidez osatzeko deialdiaren aurka

Iragarki honen bidez jakinarazten da X. A. S. J. jaunak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztua duela Tokiko gobernu batzarrak 2021eko martxoaren 22an hartutako erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez onetsi zen Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuan aritzeko atezain lanpostua aldi baterako kontratazioarekin betetzeko izangaien bi zerrenda oposizio bidez osatzeko deialdia, eta erabaki horren iragarkia 2021eko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 8an.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118.2 eta 45. artikuluei jarraituz, interesdun guztiei horren berri ematen zaie, alegazioak egiteko aukera izan dezaten gehienez ere hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita; Zizur Nagusiko Udalaren Erregistroan aurkezten ahal dira (Erreniega parkean), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia bat eskuratzeko, interesdunek eskaera egin behar dute, eta eskaeran adierazi zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea gora jotzeko errekurtsoaren kopia hori.

Zizur Nagusian, 2021eko apirilaren 28an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2106878