111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Urteko baimen bateratua, 2021. urtean behean adierazten diren Nafarroako Foru Komunitateko udalerrietan eta herriguneetan petrolio-gas likidotua hodi bidez banatzen duten instalazioentzat.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da Redexil GLP SLren eskaera hau:

2021. urteko baimen bateratua, honako udalerrietan eta herriguneetan petrolio-gas likidotua hodi bidez banatzen duten instalazioentzat:

Etxauri, Bidaurreta, Eneritz, Ultzama, Aras, Adios, Donamaria, Ukar, Bertizarana, Oltza Zendea, Bargota, Biurrun-Olkotz, Basaburua, Doneztebe, Murieta, Antzin, Zangoza eta Ezkabarte.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), edozein interesdunek kontsultatzeko, aldez aurretik hitzordua eskatuta helbide honetan: energia@navarra.es.

Era berean, esteka honetan ere kontsultatzen ahal da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/gas-natural-likidotua-banatzeko-instalazioen-urteko-baterako-baimena-2021-Redexis

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak 20 egun balioduneko epean aurkeztu behar dira, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Alegazioak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera zuzendu behar dira, espediente zenbakia zein den esanda (Redexis GLP-2021).

Iruñean, 2021eko apirilaren 21ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuaren zuzendaria. Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2106620