111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA Urdazubiko udal-mugarteko “Alkerdi” meategia leheneratzeko planari buruz.

Jendaurrean jartzen da goian aipatu meategiaren leheneratze plana, Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta leheneratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretua aplikatuz.

Interesdun direnek alegazioak aurkezten ahal dituzte, ahal dela, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari zuzenduta, 30 egun balioduneko epean (larunbatak, igandeak eta jaiegunak kanpo), iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Espedientea ikusgai dago Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, Iruña), baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/participacion/procesos/plan-restauracion-explotacion-minera-alkerdi-urdazubi

Iruñean, 2021eko apirilaren 6an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2105498