111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

96E/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa, Osasuneko kontseilariak emana, deialdi bat onesten duena Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan erizainen 494 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko.

Uztailaren 18ko 52/2018 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileen 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala, ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona.

Abenduaren 12ko 100/2018 Foru Dekretuaren bidez, 2018ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun arloko langileentzat, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan eskaintza hori Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokio.

Abenduaren 11ko 333/2019 Foru Dekretuaren bidez, 2019ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun arloko langileentzat, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan eskaintza hori 2019ra luzatutako 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokio.

Abenduaren 16ko 95/2020 Foru Dekretuaren bidez, 2019ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun arloko langileentzat, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan eskaintza hori 2020ra luzatutako 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokio.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak egindako proposamenak merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez bete daitezen erizainen lanpostu hutsak.

Eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. Deialdi bat onestea, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan erizainen 494 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko.

2. Merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen deialdiaren oinarriak onestea, foru agindu honen eranskin gisa ageri direnak.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko apirilaren 26an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

ERANSKINA

DEIALDIA, ERIZAINEN 494 LANPOSTU HUTS MEREZIMENDU-LEHIAKETA BIDEZKO LEKUALDATZEAREN BITARTEZ BETETZEKO

Deialdiaren oinarriak

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:

–11/1992 Foru Legea, urriaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubidea arautzen duena.

–347/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituena.

–110/2011 Foru Agindua, irailaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez arautzen baitira aplikatu beharreko merezimendu baremoak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko prozeduretan, salbu osasun arloko A mailako langileei (A.1 eta A.2 estamentuak).

–103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

–Gainerako arau osagarriak.

1.2. Deialdiaren ondoriozko egintzak bitarteko hauek erabiliz argitaratuko dira:

–Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Argitalpen hau ofiziala izanen da.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko (aurrerantzean O-NOZ) organo zentralen iragarki-taulan (Tutera kalea, 20, 31003, Iruña) eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (aurrerantzean NOPLOI) iragarki-taulan (Leire kalea 15, Iruña). Argitalpen hau ofiziala izanen da.

–O-NOZeko enplegu publikoaren web-orrian (www.empleosalud.navarra.es/eu/), esteka honetan: “Lekualdatzeak”, “Osasun arloko kategoriak”, “Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua”, honako hau hautatuz: “Erizaina”. (LPEa 2018E-2018-2019-2020). Argitalpen hau informatiboa izanen da.

1.3. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan erizainen 494 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzea; lanpostuok I. eranskinean daude zehaztuta. Hona hemen lanpostu horien destinoak:

-485 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

  • 8 lanpostu Zerbitzu Zentraletan.
  • 268 lanpostu Nafarroako Ospitalegunean.
  • 128 lanpostu Oinarrizko Osasun Laguntzan.
  • 34 lanpostu Lizarrako Osasun Barrutian.
  • 40 lanpostu Tuterako Osasun Barrutian.
  • 7 lanpostu Osasun Mentalean.

–9 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan.

1.4. Merezimendu-lehiaketa bidezko deialdi honetan sartzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen barreneko lekualdatze-lehiaketa eta Estatuko lekualdatze-lehiaketa.

Estatuko lekualdatze-lehiaketan, Nafarroako Foru Komunitateko eremuan egiten den merezimendu-lehiaketaren ondorioz sortu eta LPEan sartutako lanpostu hutsetatik %10 eskainiko dira, zenbaki osotara ekarrita. Bestalde, Foru Administrazioan egindako merezimendu-lehiaketaren ondorioz sortutakoen kopurua hamar baino txikiagoa bada, kontuan hartuko da lanpostu hutsen kopuru hori hurrengo deialdien ondorioetarako, eta dagokion proportzioan eskainiko dira Estatuko lekualdatze-lehiaketan, bakar-bakarrik, metatutako lanpostu hutsak 10 baino gehiago badira.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatuz, 424 lanpostu betetzeko deia egiten da lan publikoaren eskaintzaren barruan. Aurretik, lanpostu 1 dagoenez metatua, lekualdatze lehiaketa honetan 42 lanpostu eskaintzen dira Estatuaren esparrurako, eta 5 lanpostu geldituko dira metatuak hurrengo deialdietarako.

1.5. Deialdi honen xede diren lanpostu hutsen kopurua aurrerago handitzen ahalko da; izan ere, kalifikazio epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda –lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa– igortzen dion egunean hutsik daudenak gehitzen ahalko dira.

1.6. Lehiaketa honen barrenean lanpostu hauek sartzen dira: hasieratik deialdian iragartzen diren lanpostu hutsak eta lekualdatze lehiaketa honetan beste lanpostu bat eskuratzen dutenek hutsik uzten dituztenak, betiere Osasun Departamentuko erakunde autonomoen plantillakoak badira (Osaunbidea-NOZ eta NOPLOI).

Dena den, izangaiek lekualdatze-lehiaketan beste lanpostu bat lortu ondoren uzten dituzten lanpostu hutsak bete beharrekoak ez badira, dela “iraungitzeko” lanpostuak direlako, dela titularrek nahiz ordezkoek benetan betetzen ez dituztelako, ez dira eskainiko.

1.7. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa. Aurreikuspen hori ez zaie aplikatuko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Izan ere, langile horiek, lanaldi osoko lanpostu bat hartzearekin batera, funtzionario izaera eskuratuko dute. Funtzionarioen araubideko edo estatutupeko langileek, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, aukera izanen dute lanaldi partzialeko lan araubideko lanpostu bat eskuratzeko. Kasu horretan, borondatezko eszedentziara igaroko dira funtzionario edo estatutupeko langile gisa.

Lekualdatze lehiaketaren bidez Osasun Sistema Nazionaletik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura edo Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutura pasatzen diren langileek aukera izanen dute Nafarroako administrazio publikoetako funtzionario bihurtu eta bertako Langileen Estatutuan sartzeko, eta bi hilabeteko epea izanen dute aukera horretaz baliatzeko, lanpostuaz jabetu eta biharamunetik hasita, abenduaren 29ko 717/2003 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat.

1.8. Deialdi honetan lanpostua eskuratzen duten funtzionarioek, estatutupeko langileek edo lan kontratudun finkoek unean uneko xedapenen arabera dagozkien ordainsariak jasoko dituzte.

1.9. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek edozein unetan aldatzen ahalko dute.

1.10. Lehiatuz gero euskaraz jakitea nahitaezko baldintza duen lanpostu elebidun bat lortzeko, eskatutako euskara maila frogatu beharko da, eta, horretarako, aurkeztu beharko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera behar den mailari dagokion titulua edo ziurtagiria, zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean aipatutako zerrendan agertzen diren ziurtagirietako bat (ebazpen hori 2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 27koan).

1.11. Behar diren hautaprobak gainditu eta Nafarroako Administrazio Publikoetatik edozeinetan euskara edo Europar Batasuneko hizkuntzaren bat jakin beharra duten lanpostuetan sartu direnek 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten norberaren administrazio publikoko lanpostu hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

2.–Betebeharrak.

2.1. Merezimendu-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

2.1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langile izatea, zein diren ere haren araubide juridikoa eta egoera administratiboa:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langile funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun finkoa izatea, B maila edo taldekoa.

b) “Osasun arloko diplomadunak” estamentuko eta “Erizaintza Orokorra” espezialitateko lanpostu batean aritzeko izendatuak izatea (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide berariazkoa arautzen duenak, eranskinean agertzen duen estamentu eta espezialitateetako izendapenen sailkapen indarduna).

c) Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Baldintza hori frogatzeko, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan arautzen den Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiak emandako ziurtagiri negatibo bat aurkeztu beharko da, edo O-NOZi edo NOPLOIri baimena eman ziurtagiri hori Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaioten.

2.1.2. Osasun Sistema Nazionaleko langileak:

a) Osasun Sistema Nazionaleko plantillako langile finkoa izatea, eta hartan jardunean aritzea edo lanpostua erreserbatua izatea.

b) Lehiaketan parte hartzen duen unean daukan lanpostuan urtebeteko zerbitzualdia egina izatea lanpostuaren jabe izanda, deialdi honetan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langileentzat 2.1.1.b) eta c) apartatuetan aipatzen diren baldintzak betetzea.

2.2. Parte hartzen duten pertsona guztiek, jardunean ez beste egoera batean badaude, frogatu beharko dute deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean jardunean hasteko legezko eta erregelamenduzko baldintzak betetzen dituztela.

2.3. Azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera euskarazko jakite maila zehatz bat frogatzeko betebeharra duten eta arau bidez ezarrita dauden lanpostu elebidunak eskuratu nahi izanez gero, jakite maila hori 1.10 oinarrian adierazitakoaren arabera egiaztatuko da.

2.4. Eskabidea aurkezten den unean bete beharko dira baldintzak, eta horien jabe izan prozedura osoan, lortutako lanpostua esleitzen den arte.

2.5. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langileak, lanpostu-erreserbarik gabeko eszedentzia egoeran badaude, jardunera itzultzen ahalko dira lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartuz.

2.6. Beren estamentu eta espezialitateko lanpostu huts bati atxikita behin-behinekoz itzuli direnek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze-lehiaketa honetara, behin betiko destinoa esleitzearen ondorioetarako, eta ezin izanen diote destino horri uko egin.

3.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

3.1. Izena ematea eta merezimenduak aurkeztea.

Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek inskripzio eskaera telematika bidez aurkeztu beharko dute www.empleosalud.navarra.es/eu web-orriaren bidez, esteka honetan: “Lekualdatzeak”, “Osasun arloko kategoriak”, “Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua”, honako hau hautatuz: “Erizaina”. (2018E-2018-2019 LPEa) eta gero hemen sakatuta: “Inskripzioa”.

Merezimenduak ere telematika bidez aurkeztu beharko dira, goian adierazitako web-orriaren bidez eta deialdiaren baremoan zehaztutako atalei jarraikiz. Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

Izangaiek ez dituzte honako merezimendu hauek justifikatu beharko, epaimahaiaren esku jarriko baitira zuzenean, balorazioa egin dezan:

–Nafarroako Gobernu osoan egindako zerbitzuak.

–Web-orriaren bidez izangaiei erakusten zaizkienak, aurreko deialdiren batean baloratuak izateagatik O-NOZeko deialdien datu-basean daudelako.

3.2. Baldintzak betetzen direla frogatzea.

3.2.1. Lehenago frogatu ez bada, 2.1.1.c) apartatuan eskatzen den baldintza, frogatzen ahalko da O-NOZi edo NOPLOIri baimena emanez (horretarako, parte hartzeko eskabidean dagoen atala beteko da), edo bide telematikotik dagokion ziurtagiria bidaliz.

3.2.2. Eskatzen den euskara maila, hala dagokionean, egoki den titulu ofizialaren bidez frogatu beharko da.

3.2.3. Estatuko lekualdatzearen bidez parte hartzen duten langileek deialdiaren 2.1.2 oinarrian eskatzen diren betebeharren frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera, horretarako ere prozedura telematiko bera erabiliz.

3.3. Aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu beharko dira, eta lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkezteko epearen barruan igorri, telematika bidez.

4.–Izangai onartuen eta baztertuen zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, O-NOZeko Profesionalen zuzendariak onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, ohartaraziz hurrengo bost egun balioduneko epean izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituztela, eta, hala behar izanez gero, akatsak zuzendu. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, organo eskudunak lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko foru agindua emanen du. Foru agindu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta horien gainean ebazpena emanda dagoela, O-NOZeko Profesionalen zuzendariak onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.

Izangai bazterturik ez bada, onartuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kide hauek osatuko dute lehiaketa honetako epaimahaia:

Epaimahaiburua: Elena Sota Pernaut andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Ospitalizazioko eta Urgentziazko Zainketen zuzendariordea.

Ordezko epaimahaiburua: Beatriz Schulz Pérez andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Prozesu Kirurgikoen Zainketen eta Baliabide Materialen zuzendariordea.

Epaimahaikidea: Sergio Arrondo Garrido jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko epaimahaikidea: Inés Raquel Merino García andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Epaimahaikide-idazkaria: María Blasco Bernáldez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazia eta Prestazioen Zuzendariordetzako APTa.

Ordezko epaimahaikide-idazkaria: Ana Garrido Jordán andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzako APTa.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez badago.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioaren eta aplikazioaren inguruan sortzen diren arazoak.

5.4. Onartuen behin betiko zerrendan izangai bakarra badago, deialdia egin duen organoak deialdi honen 8. oinarria aplikatuko du zuzenean. Beraz, ez da beharrezkoa izanen epaimahaia eratzea, ezta jardutea ere.

6.–Merezimenduen kalifikazioa.

6.1. Epaimahaiak deialdi honen II. eranskineko baremoaren arabera baloratuko ditu izangaiek aurkeztutako merezimenduak. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arteko merezimenduak baloratuko dira, eta ez geroago lortutakoak.

6.2. Merezimenduen baremoaren 1. apartatuko balorazioan kontuan hartuko da deialdiko lanpostuak “Osasun arloko diplomadunak” estamentuan eta “Erizaintza orokorra” espezialitatean sailkaturik daudela, estamentu eta espezialitateetako izendapenen indarreko sailkapenaren arabera (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskina). Balorazioa egitean, izangaiaren lanpostuaren izena ez badator bat aipatutako eranskinean agertzen den izendapenarekin, tratamendu bera emanen zaio, baldin eta, deialdian iragarritako lanpostuekin alderatuta, titulazio bera eskatu bazen, sartzeko probak berdinak izan baziren, eta eginkizunak, antzekoak.

Egindako zerbitzuak frogatzeko, zentroko zuzendariak edo langileriaren buruak egindako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, eta bertan nahitaez datu hauek jarri:

–Lantokia.

–Estamentua eta/edo espezialitatea.

–Zerbitzu-ematearen iraupena, egunetik egunera, zehaztuta zenbat egun diren guztira.

6.3. Merezimenduen balorazioan (2. apartatua), 2.9 apartatuan ezarritakoaren arabera baloratzea aukeratzen dutenek honela frogatu beharko dute lanbide karrerako maila: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emandako ebazpenaren bidez edo, bestela, dagokion ebaluazio batzordeak emandako aitortza-proposamenaren bidez.

6.4. Epaimahaiak ez du behin ere onartuko alegatu ez den merezimendurik, edo agiri bidez frogatu ez denik.

7.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.

Epaimahaiak lehiatzaile guztien merezimenduen kalifikazioa eginen du. Ondoren, lehiatzaileen behin-behineko zerrenda argitaratuko du, bakoitzak guztira lortutako puntuazioa adierazita, O-NOZen iragarki-taulan (Tutera kalea 20, Iruña), NOPLOIren iragarki-taulan (Leire kalea, 15, Iruña) eta deialdiaren web-orrian. Bi zerrenda argitaratuko dira, merezimendu-lehiaketa honetan parte hartzen duen esparru bakoitzerako bat (barnekoa eta Estatukoa).

Puntuazioetan berdinduz gero, lehentasuna izanen du Osasun Departamentuaren erakunde autonomoetan lanean langile finko gisa eta lehiaketako estamentu eta espezialitate berean denbora gehien daramala frogatzen duen izangaiak, eta, berdinketak jarraitzen badu, izangai zaharrenak.

Izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute, zerrenda horiek argitaratzen direnetik, alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek telematika bidez eginen dira, deialdiaren web-orriaren bitartez.

Interesdunek aurkezten dituzten alegazioak ebatzi ondoren, kalifikazio epaimahaiak merezimenduen behin betiko balorazioa argitaratuko du, oinarri honetan adierazitako moduan eta aipatutako hedabideen bitartez.

8.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

8.1. Merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzea honako kasu hauetan erabiltzen ahalko da langileak beren borondatez mugitzeko prozedura gisa:

a) Langileen atxikipen zentro batetik bestera igarotzeko, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 1.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

b) Lanaldi arrunt edo osoa duen lanpostu batetik lanaldi partziala duen lanpostu batera joateko eta alderantziz.

8.2. Hona hemen jarraitu beharreko prozedura:

a) Lanpostuak aukeratu aurretik, aukeratzen ahal diren zentroen zerrenda (edo, hala badagokio, lanpostuena) jarriko da parte-hartzaileen eskura, hasieran iragarritakoak eta lekualdatzearen ondoriozkoak sartuta. Informazio hori agertuko da O-NOZeko organo zentralen iragarki-taulan eta NOPLOIren iragarki-taulan, eta web-orrian ere ikusten ahalko da.

b) Parte-hartzaileek telematika bidez eginen dituzte eskaerak 10 egun balioduneko epean, baremoaren behin betiko emaitza argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horretarako, deialdiaren web-orrian adierazitako estekara jo beharko dute, eta lehentasun ordenaren arabera adieraziko dute zer lanpostu edo/eta zentro nahi duten, izan hasieran iragarritakoak edo Osasun Departamentuko erakunde autonomoetako osasun arloko lanpostuen lekualdatzearen ondorioz sortutakoak.

c) Destino berria lortu nahi duten guztiek eginen dute eskaera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen barreneko lekualdatze-lehiaketako lanpostuak izan, edo Estatuko lekualdatzelehiaketakoak.

d) Organo deitzaileak puntuazio ordenari eta ezarri diren gainerako irizpideei jarraikiz eginen du lanpostuak hautatu eta esleitzeko egintza.

Hautatzeko orduan, kontuan hartuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eremuko izangaiek lehentasuna dutela Estatuko lekualdatze prozesuko izangaien aldean.

e) Emaitzari buruzko informazioa O-NOZeko organo zentralen iragarki-taulan,NOPLOIren iragarki-taulan eta deialdiaren web-orrian argitaratuko da.

Lanpostu huts bat hautatzeak berekin dakar izangaiak esleitzen zaion lanpostua berariaz onartzea, eta ezin izanen dio uko egin.

8.3. Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako epean lanpostua aukeratzen ez duten izangaiek lehiaketaren xede diren lanpostuetan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

8.4. Lanpostu hutsak hautatzeko ezarritako epean, Espainiako lekualdatze prozesuko izangaiek beren administrazio egoera azaltzeko ziurtagiria aurkeztu beharko dute O-NOZeko Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalean, kasuan kasuko jatorrizko administrazioak luzatua.

9.–Lanpostuak esleitzea eta betetzea.

9.1. Organo eskudunak, foru agindu baten bitartez, lehiaketan eskuratutako lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du. Argitalpen horrek interesdunei egin beharreko jakinarazpena ordeztuko du urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

Unitate organiko batean aldi baterako beteta dauden ezaugarri bereko lanpostu hutsen kopurua handiagoa bada unitate horretan lanpostua eskatu duten izangaiena baino, deialdiaren xedeko lanpostu batean denbora gehien kontrataturik daraman langilearen lanpostua esleituko da, zein den ere plantillan lanpostu horri dagokion zenbakia eta, kasua bada, lehiatzaileak egindako hautaketa.

9.2. Izangaiek hamar egun naturaleko epea izanen dute lortutako lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko foru agindua jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Hala ere, izendatutako izangai asko izateagatik eta administrazio eraginkortasunerako beste arrazoi batzuengatik egokia denean, deialdia egin duen organoak lanpostuaren jabetza hartzeko egun jakin bat finkatzen ahalko du.

9.3. Esleipenaren gainean eragina izan dezakeen errekurtsoren bat aurkezten bada, eta horren ondorioz deialdia edo merezimendu-lehiaketaren garapena edo ebazpena inpugnatzen bada, jabetza-hartzea ez da irmo bilakatuko, eta errekurtso horiek administrazio bidean edo administrazioarekiko auzien jurisdikzioan izaten duten ebazpenaren baldintzapean geldituko dira.

10.–Errekurtsoak.

Deialdi honek eta deialdiko oinarri eta egintzek ez dute administrazio bidea amaitzen, eta haien kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Legearen 126.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat.

Kalifikazio epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra (zeinek ez baitute administrazio bidea amaitzen) gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuaren Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.2 artikuluarekin.

I. ERANSKINA

Deialdiko erizain lanpostuak

ZENTROA

HIZKUNTZAK

LIZARRAKO OSASUN-BARRUTIA

LODOSAKO OOLT

69210

SAN ADRIANGO OOLT

69298

SAN ADRIANGO OOLT

69310

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

62622

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

62739

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

62815

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

62979

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

62987

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

63003

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

63016

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

63021

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

63118

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

63449

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

63490

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

63722

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

63771

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

63772

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

63773

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

66631

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

66905

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

67320

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

67960

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

68961

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

68963

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

68964

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

69872

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

69879

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

69880

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

69881

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

70785

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

71335

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

71336

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

71507

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

71851

TUTERAKO OSASUN-BARRUTIA

CASCANTEKO OOLT

64824

TUTERA EKIALDEKO OOLT

69968

REINA SOFIA OSPITALEA

63767

REINA SOFIA OSPITALEA

64089

REINA SOFIA OSPITALEA

64474

REINA SOFIA OSPITALEA

64548

REINA SOFIA OSPITALEA

64651

REINA SOFIA OSPITALEA

64765

REINA SOFIA OSPITALEA

64871

REINA SOFIA OSPITALEA

65020

REINA SOFIA OSPITALEA

65097

REINA SOFIA OSPITALEA

65282

REINA SOFIA OSPITALEA

65312

REINA SOFIA OSPITALEA

65401

REINA SOFIA OSPITALEA

65436

REINA SOFIA OSPITALEA

65519

REINA SOFIA OSPITALEA

65666

REINA SOFIA OSPITALEA

67791

REINA SOFIA OSPITALEA

67792

REINA SOFIA OSPITALEA

67795

REINA SOFIA OSPITALEA

68980

REINA SOFIA OSPITALEA

68981

REINA SOFIA OSPITALEA

68983

REINA SOFIA OSPITALEA

69957

REINA SOFIA OSPITALEA

69963

REINA SOFIA OSPITALEA

69971

REINA SOFIA OSPITALEA

70754

REINA SOFIA OSPITALEA

70762

REINA SOFIA OSPITALEA

70765

REINA SOFIA OSPITALEA

70767

REINA SOFIA OSPITALEA

70979

REINA SOFIA OSPITALEA

70980

REINA SOFIA OSPITALEA

70981

REINA SOFIA OSPITALEA

70982

REINA SOFIA OSPITALEA

70983

REINA SOFIA OSPITALEA

70984

REINA SOFIA OSPITALEA

70985

REINA SOFIA OSPITALEA

71191

REINA SOFIA OSPITALEA

71214

REINA SOFIA OSPITALEA

71434

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

ALTSASUKO OOLT

69186

EUSKARA, B2

ANTSOAINGO OOLT

68477

EUSKARA, B2

ANTSOAINGO OOLT

68478

ANTSOAINGO OOLT

70713

ANTSOAINGO OOLT

71772

ARANGURENGO OOLT

71781

AURIZKO OOLT

60545

AZPILAGAÑAKO OOLT

60876

AZPILAGAÑAKO OOLT

66855

BARAÑAINGO OOLT

60153

BARAÑAINGO OOLT

60355

BARAÑAINGO OOLT

60393

BARAÑAINGO OOLT

71472

BERRIOZARKO OOLT

67567

BERRIOZARKO OOLT

68479

EUSKARA, B2

BERRIOZARKO OOLT

68897

BERRIOZARKO OOLT

71773

BERRIOZARKO OOLT

71774

BURLATAKO OOLT

60971

BURLATAKO OOLT

68317

EUSKARA, B2

BURLATAKO OOLT

69429

BURLATAKO OOLT

71322

BUZTINTXURIKO OOLT

69430

EUSKARA, B2

BUZTINTXURIKO OOLT

70716

BUZTINTXURIKO OOLT

71319

BUZTINTXURIKO OOLT

71775

ZARRAKAZTELUKO OOLT

60596

ZARRAKAZTELUKO OOLT

60745

ZARRAKAZTELUKO OOLT

71473

ALDE ZAHARREKO OOLT

60807

ZIZUR-ETXABAKOITZEKO OOLT

60177

ZIZUR-ETXABAKOITZEKO OOLT

66396

ZIZUR-ETXABAKOITZEKO OOLT

67711

ZIZUR-ETXABAKOITZEKO OOLT

71780

ELIZONDOKO OOLT

69198

EUSKARA, B2

ERMITAGAÑAKO OOLT

66369

ERMITAGAÑAKO OOLT

66373

ERMITAGAÑAKO OOLT

66374

ERMITAGAÑAKO OOLT

69435

EUSKARA, B2

ERMITAGAÑAKO OOLT

71184

ERMITAGAÑAKO OOLT

71776

ETXARRI ARANAZKO OOLT

71474

EUSKARA, B2

UHARTEKO OOLT

71777

II. ZABALGUNEKO OOLT

67643

II. ZABALGUNEKO OOLT

67644

II. ZABALGUNEKO OOLT

71186

IRURTZUNGO OOLT

60168

IRURTZUNGO OOLT

66893

EUSKARA, B2

IZABAKO OOLT

60982

EUSKARA, B2

IZABAKO OOLT

61005

IZABAKO OOLT

61037

IZABAKO OOLT

69239

IZABAKO OOLT

69240

EUSKARA, B2

ITURRAMAKO OOLT

60455

ITURRAMAKO OOLT

70936

LEITZAKO OOLT

69219

LESAKAKO OOLT

69223

EUSKARA, B2

ARROSADIKO OOLT

66816

ARROSADIKO OOLT

66817

ARROSADIKO OOLT

66821

NOAINGO OOLT

60571

NOAINGO OOLT

60837

NOAINGO OOLT

65728

NOAINGO OOLT

65729

NOAINGO OOLT

65730

NOAINGO OOLT

65824

NOAINGO OOLT

66820

NOAINGO OOLT

71323

NOAINGO OOLT

71475

AZKOIENGO OOLT

60910

AZKOIENGO OOLT

68316

AZKOIENGO OOLT

69218

AZKOIENGO OOLT

69250

AZKOIENGO OOLT

69253

AZKOIENGO OOLT

69254

AZKOIENGO OOLT

71477

GARESKO OOLT

71478

ARROTXAPEKO OOLT

60274

EUSKARA, B2

ARROTXAPEKO OOLT

60557

ARROTXAPEKO OOLT

60689

ARROTXAPEKO OOLT

60964

EUSKARA, B2

ARROTXAPEKO OOLT

61087

ARROTXAPEKO OOLT

65724

ARROTXAPEKO OOLT

66304

ARROTXAPEKO OOLT

68469

ARROTXAPEKO OOLT

68470

ARROTXAPEKO OOLT

69424

ARROTXAPEKO OOLT

71778

ARROTXAPEKO OOLT

71779

ZARAITZUKO OOLT

60256

ZARAITZUKO OOLT

69258

SANDUZELAIKO OOLT

60173

EUSKARA, B2

SANDUZELAIKO OOLT

69419

DONIBANEKO OOLT

60613

DONIBANEKO OOLT

60847

EUSKARA, B2

DONIBANEKO OOLT

67566

ZANGOZAKO OOLT

60097

ZANGOZAKO OOLT

69264

SARRIGURENGO OOLT

69418

EUSKARA, B2

SARRIGURENGO OOLT

70725

SARRIGURENGO OOLT

71324

EUSKARA, B2

SARRIGURENGO OOLT

71325

TAFALLAKO OOLT

71480

TXANTREAKO OOLT

60024

EUSKARA, B2

TXANTREAKO OOLT

60285

TXANTREAKO OOLT

60291

EUSKARA, B2

TXANTREAKO OOLT

60536

TXANTREAKO OOLT

60676

TXANTREAKO OOLT

60719

TXANTREAKO OOLT

60748

TXANTREAKO OOLT

60810

TXANTREAKO OOLT

60813

ATARRABIAKO OOLT

71747

NAF. LARR. ZUZEND. ETA HIL ALA BIZIKO LARR.

60951

NAF. LARR. ZUZEND. ETA HIL ALA BIZIKO LARR.

67847

NAF. LARR. ZUZEND. ETA HIL ALA BIZIKO LARR.

67850

NAF. LARR. ZUZEND. ETA HIL ALA BIZIKO LARR.

69248

NAF. LARR. ZUZEND. ETA HIL ALA BIZIKO LARR.

71481

EUSKARA, B2

NAF. LARR. ZUZEND. ETA HIL ALA BIZIKO LARR.

71482

EUSKARA, B2

NAF. LARR. ZUZEND. ETA HIL ALA BIZIKO LARR.

71483

EUSKARA, B2

NAF. LARR. ZUZEND. ETA HIL ALA BIZIKO LARR.

71484

EUSKARA, B2

NAF. LARR. ZUZEND. ETA HIL ALA BIZIKO LARR.

71485

NAF. LARR. ZUZEND. ETA HIL ALA BIZIKO LARR.

71486

NAF. LARR. ZUZEND. ETA HIL ALA BIZIKO LARR.

71487

NAF. LARR. ZUZEND. ETA HIL ALA BIZIKO LARR.

71488

NAF. LARR. ZUZEND. ETA HIL ALA BIZIKO LARR.

71744

NAF. LARR. ZUZEND. ETA HIL ALA BIZIKO LARR.

71745

NAF. LARR. ZUZEND. ETA HIL ALA BIZIKO LARR.

71746

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Nafarroako Ospitalegunea

60150

Nafarroako Ospitalegunea

60282

Nafarroako Ospitalegunea

60524

Nafarroako Ospitalegunea

60565

Nafarroako Ospitalegunea

60608

EUSKARA, B2

Nafarroako Ospitalegunea

60625

EUSKARA, B2

Nafarroako Ospitalegunea

60990

Nafarroako Ospitalegunea

60995

EUSKARA, B2

Nafarroako Ospitalegunea

61109

Nafarroako Ospitalegunea

61112

Nafarroako Ospitalegunea

61118

Nafarroako Ospitalegunea

61148

Nafarroako Ospitalegunea

61165

Nafarroako Ospitalegunea

61167

Nafarroako Ospitalegunea

61197

Nafarroako Ospitalegunea

61201

Nafarroako Ospitalegunea

61211

Nafarroako Ospitalegunea

61224

Nafarroako Ospitalegunea

61235

Nafarroako Ospitalegunea

61251

Nafarroako Ospitalegunea

61273

Nafarroako Ospitalegunea

61299

Nafarroako Ospitalegunea

61327

Nafarroako Ospitalegunea

61338

Nafarroako Ospitalegunea

61372

Nafarroako Ospitalegunea

61373

Nafarroako Ospitalegunea

61379

Nafarroako Ospitalegunea

61395

Nafarroako Ospitalegunea

61421

Nafarroako Ospitalegunea

61449

Nafarroako Ospitalegunea

61515

Nafarroako Ospitalegunea

61538

Nafarroako Ospitalegunea

61573

Nafarroako Ospitalegunea

61580

Nafarroako Ospitalegunea

61593

Nafarroako Ospitalegunea

61596

Nafarroako Ospitalegunea

61597

Nafarroako Ospitalegunea

61609

Nafarroako Ospitalegunea

61630

Nafarroako Ospitalegunea

61633

Nafarroako Ospitalegunea

61714

Nafarroako Ospitalegunea

61752

Nafarroako Ospitalegunea

61794

Nafarroako Ospitalegunea

61815

EUSKARA, B2

Nafarroako Ospitalegunea

61846

Nafarroako Ospitalegunea

61867

Nafarroako Ospitalegunea

61869

Nafarroako Ospitalegunea

61871

Nafarroako Ospitalegunea

61879

Nafarroako Ospitalegunea

61908

Nafarroako Ospitalegunea

61949

Nafarroako Ospitalegunea

61952

Nafarroako Ospitalegunea

61994

Nafarroako Ospitalegunea

62009

Nafarroako Ospitalegunea

62011

Nafarroako Ospitalegunea

62029

Nafarroako Ospitalegunea

62069

Nafarroako Ospitalegunea

62092

Nafarroako Ospitalegunea

62143

Nafarroako Ospitalegunea

62152

Nafarroako Ospitalegunea

62160

Nafarroako Ospitalegunea

62205

Nafarroako Ospitalegunea

62221

Nafarroako Ospitalegunea

62282

Nafarroako Ospitalegunea

62350

Nafarroako Ospitalegunea

62355

Nafarroako Ospitalegunea

62374

Nafarroako Ospitalegunea

62389

Nafarroako Ospitalegunea

62399

Nafarroako Ospitalegunea

62425

Nafarroako Ospitalegunea

62434

Nafarroako Ospitalegunea

62447

Nafarroako Ospitalegunea

62668

Nafarroako Ospitalegunea

62742

Nafarroako Ospitalegunea

62761

Nafarroako Ospitalegunea

62763

Nafarroako Ospitalegunea

62809

Nafarroako Ospitalegunea

62819

Nafarroako Ospitalegunea

62824

Nafarroako Ospitalegunea

62830

Nafarroako Ospitalegunea

62836

Nafarroako Ospitalegunea

62860

Nafarroako Ospitalegunea

62868

Nafarroako Ospitalegunea

62869

Nafarroako Ospitalegunea

62875

Nafarroako Ospitalegunea

62880

Nafarroako Ospitalegunea

62890

Nafarroako Ospitalegunea

62891

Nafarroako Ospitalegunea

62913

Nafarroako Ospitalegunea

62915

Nafarroako Ospitalegunea

62925

Nafarroako Ospitalegunea

62928

Nafarroako Ospitalegunea

62930

Nafarroako Ospitalegunea

63066

Nafarroako Ospitalegunea

63076

Nafarroako Ospitalegunea

63083

Nafarroako Ospitalegunea

63128

Nafarroako Ospitalegunea

63205

Nafarroako Ospitalegunea

63215

Nafarroako Ospitalegunea

63284

Nafarroako Ospitalegunea

63305

Nafarroako Ospitalegunea

63376

Nafarroako Ospitalegunea

63389

Nafarroako Ospitalegunea

63412

Nafarroako Ospitalegunea

63429

Nafarroako Ospitalegunea

63452

Nafarroako Ospitalegunea

63465

Nafarroako Ospitalegunea

63496

Nafarroako Ospitalegunea

63549

Nafarroako Ospitalegunea

63570

Nafarroako Ospitalegunea

63571

Nafarroako Ospitalegunea

63582

Nafarroako Ospitalegunea

63594

Nafarroako Ospitalegunea

63600

Nafarroako Ospitalegunea

63619

Nafarroako Ospitalegunea

63663

Nafarroako Ospitalegunea

63677

Nafarroako Ospitalegunea

63707

Nafarroako Ospitalegunea

63712

Nafarroako Ospitalegunea

63731

Nafarroako Ospitalegunea

63760

Nafarroako Ospitalegunea

63919

Nafarroako Ospitalegunea

63936

Nafarroako Ospitalegunea

63948

Nafarroako Ospitalegunea

63961

Nafarroako Ospitalegunea

63997

Nafarroako Ospitalegunea

64017

Nafarroako Ospitalegunea

64086

Nafarroako Ospitalegunea

64136

EUSKARA, B2

Nafarroako Ospitalegunea

64143

Nafarroako Ospitalegunea

64148

Nafarroako Ospitalegunea

64172

Nafarroako Ospitalegunea

64194

Nafarroako Ospitalegunea

64205

Nafarroako Ospitalegunea

64213

Nafarroako Ospitalegunea

64240

Nafarroako Ospitalegunea

64242

Nafarroako Ospitalegunea

64282

Nafarroako Ospitalegunea

64291

Nafarroako Ospitalegunea

64292

Nafarroako Ospitalegunea

64303

Nafarroako Ospitalegunea

64311

Nafarroako Ospitalegunea

64321

Nafarroako Ospitalegunea

64389

EUSKARA, B2

Nafarroako Ospitalegunea

64422

Nafarroako Ospitalegunea

64499

Nafarroako Ospitalegunea

64585

Nafarroako Ospitalegunea

64638

EUSKARA, B2

Nafarroako Ospitalegunea

64659

Nafarroako Ospitalegunea

64694

Nafarroako Ospitalegunea

64730

Nafarroako Ospitalegunea

64749

Nafarroako Ospitalegunea

64763

Nafarroako Ospitalegunea

64797

Nafarroako Ospitalegunea

64811

Nafarroako Ospitalegunea

64875

Nafarroako Ospitalegunea

64960

Nafarroako Ospitalegunea

64971

Nafarroako Ospitalegunea

64981

Nafarroako Ospitalegunea

64984

Nafarroako Ospitalegunea

64989

Nafarroako Ospitalegunea

64991

Nafarroako Ospitalegunea

65034

Nafarroako Ospitalegunea

65039

Nafarroako Ospitalegunea

65072

Nafarroako Ospitalegunea

65076

Nafarroako Ospitalegunea

65206

Nafarroako Ospitalegunea

65224

Nafarroako Ospitalegunea

65273

Nafarroako Ospitalegunea

65433

Nafarroako Ospitalegunea

65533

Nafarroako Ospitalegunea

65534

Nafarroako Ospitalegunea

65663

Nafarroako Ospitalegunea

65701

Nafarroako Ospitalegunea

65771

Nafarroako Ospitalegunea

65772

Nafarroako Ospitalegunea

65794

Nafarroako Ospitalegunea

65857

Nafarroako Ospitalegunea

65893

Nafarroako Ospitalegunea

65894

Nafarroako Ospitalegunea

65898

Nafarroako Ospitalegunea

66071

Nafarroako Ospitalegunea

66191

Nafarroako Ospitalegunea

66197

Nafarroako Ospitalegunea

66199

Nafarroako Ospitalegunea

66201

Nafarroako Ospitalegunea

66389

Nafarroako Ospitalegunea

66461

Nafarroako Ospitalegunea

66462

Nafarroako Ospitalegunea

66465

Nafarroako Ospitalegunea

66466

Nafarroako Ospitalegunea

66467

Nafarroako Ospitalegunea

66698

Nafarroako Ospitalegunea

66702

Nafarroako Ospitalegunea

66703

Nafarroako Ospitalegunea

67142

Nafarroako Ospitalegunea

67143

Nafarroako Ospitalegunea

67146

Nafarroako Ospitalegunea

67153

Nafarroako Ospitalegunea

67158

Nafarroako Ospitalegunea

67221

Nafarroako Ospitalegunea

67223

Nafarroako Ospitalegunea

67224

Nafarroako Ospitalegunea

67229

Nafarroako Ospitalegunea

67230

Nafarroako Ospitalegunea

67231

Nafarroako Ospitalegunea

67232

Nafarroako Ospitalegunea

67234

Nafarroako Ospitalegunea

67239

Nafarroako Ospitalegunea

67244

Nafarroako Ospitalegunea

67296

Nafarroako Ospitalegunea

67607

Nafarroako Ospitalegunea

67724

Nafarroako Ospitalegunea

68004

Nafarroako Ospitalegunea

68099

Nafarroako Ospitalegunea

68367

EUSKARA, B2

Nafarroako Ospitalegunea

68384

Nafarroako Ospitalegunea

68584

Nafarroako Ospitalegunea

68585

Nafarroako Ospitalegunea

69613

Nafarroako Ospitalegunea

69615

Nafarroako Ospitalegunea

69624

Nafarroako Ospitalegunea

69625

Nafarroako Ospitalegunea

69634

Nafarroako Ospitalegunea

69640

Nafarroako Ospitalegunea

69642

Nafarroako Ospitalegunea

69646

Nafarroako Ospitalegunea

69763

Nafarroako Ospitalegunea

69766

Nafarroako Ospitalegunea

69774

Nafarroako Ospitalegunea

69776

Nafarroako Ospitalegunea

69783

Nafarroako Ospitalegunea

70036

Nafarroako Ospitalegunea

70654

Nafarroako Ospitalegunea

70655

Nafarroako Ospitalegunea

70659

Nafarroako Ospitalegunea

70665

Nafarroako Ospitalegunea

70668

Nafarroako Ospitalegunea

70672

Nafarroako Ospitalegunea

70956

Nafarroako Ospitalegunea

70958

Nafarroako Ospitalegunea

71170

EUSKARA, B2

Nafarroako Ospitalegunea

71275

Nafarroako Ospitalegunea

71276

Nafarroako Ospitalegunea

71279

EUSKARA, B2

Nafarroako Ospitalegunea

71280

EUSKARA, B2

Nafarroako Ospitalegunea

71281

Nafarroako Ospitalegunea

71282

Nafarroako Ospitalegunea

71284

Nafarroako Ospitalegunea

71285

Nafarroako Ospitalegunea

71490

Nafarroako Ospitalegunea

71817

Nafarroako Ospitalegunea

71818

Nafarroako Ospitalegunea

71819

Nafarroako Ospitalegunea

71820

Nafarroako Ospitalegunea

71821

Nafarroako Ospitalegunea

71822

Nafarroako Ospitalegunea

71823

Nafarroako Ospitalegunea

71825

Nafarroako Ospitalegunea

71826

Nafarroako Ospitalegunea

71827

Nafarroako Ospitalegunea

71828

Nafarroako Ospitalegunea

71829

Nafarroako Ospitalegunea

71831

Nafarroako Ospitalegunea

71832

Nafarroako Ospitalegunea

71837

Nafarroako Ospitalegunea

71838

Nafarroako Ospitalegunea

71839

OSASUN MENTALA

EGUNEKO II. OSPITALEA

61288

Osasun Mentala

61981

Osasun Mentala

62258

Osasun Mentala

66299

EUSKARA, B2

Osasun Mentala

68814

EUSKARA, B2

Osasun Mentala

68818

Osasun Mentala

68824

ZERBITZU ZENTRALAK

Zerbitzu zentralak

60309

Zerbitzu zentralak

62038

Zerbitzu zentralak

62674

Zerbitzu zentralak

63654

Zerbitzu zentralak

66061

Zerbitzu zentralak

67103

Zerbitzu zentralak

70143

Zerbitzu zentralak

70727

NAFARROAKO OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

4041

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

66990

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

66991

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

66994

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

70007

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

71459

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

71460

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

71884

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

71886

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

1. apartatua.–Egindako zerbitzuak.

Honako hauek baloratuko dira:

1.1. Lehiaketaren xedeko estamentu eta espezialitatean edozein administrazio publikotako zentroetan egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 2 puntu.

1.2. Edozein administrazio publikotan, beste estamentu eta/edo espezialitate batean egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 0,3 puntu.

1.3. Egoiliar gisa edo egonaldia bitartean egindako zerbitzuak: Urte bakoitzeko, 0,9 puntu.

Egindako zerbitzu gisa hartuko dira funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun finko gisa egindako zerbitzuak, baita aldi baterako egindakoak ere.

Ondorio horietarako, egindako zerbitzuak kalkulatzean, jarraikiko zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan egindako zerbitzuen aitorpenari buruz ezarrita dauden irizpideei.

Egindako zerbitzuek urte natural oso bat hartzen ez badute, kontratuaren hasiera-egunaren eta bukaera-egunaren arabera dagokion puntuazio proportzionala esleituko da, egindako lanaldi mota edozein dela ere.

Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoria batean egindako lanak benetan egin direneko lanpostuan eginak bezala kontatuko dira.

Zerbitzu berezietako egoeran egindako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan eginak balira bezala kontatuko dira.

Apartatu honetan, guztira, 50 puntu emanen dira gehienez.

2. apartatua.–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak.

Apartatu honetako merezimenduak baloratuko dira aukeratu nahi den lanpostuarekin zerikusia baldin badute, eta kontuan harturik azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan xedatutakoa, horren bidez arautu baitzen nola sartu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta nola bete bertako lanpostuak.

2.3, 2.5 eta 2.6 azpiapartatuei dagokienez, komunikazioak, txostenak eta argitalpenak baloratuko dira, ikerketa-lan beraren gainekoak badira ere, eta puntuazio horiek bateragarriak izanen dira.

Akta-liburuetan edo “abstract” direlakoetan egiten diren txostenak, posterrak eta komunikazioak ez dira argitalpentzat hartuko.

2.1. Hirugarren zikloko edo graduatu ondoko ikasketak.

a) Ikerkuntzako masterra edo ikertzeko nahikotasuna/Ikasketa aurreratuen diploma edo unibertsitateko aditua: 2 puntu.

b) Doktore gradua: 5 puntu.

c) Cum laude: 2 puntu gehituko dira.

Apartatu honetako a) eta b) letretan jasotako puntuazioak bateraezinak dira.

2.2. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan ikasle gisa parte hartzea. Ikasketa kreditu bakoitzeko, 0,10 puntu.

Ikastaroaren egiaztapena ordutan egiten bada, kreditu bat kontatuko da hamar orduko. Egiaztagirian orduak eta kredituak agertzen badira, ikastaroa baloratzeko, kredituak hartuko dira aintzat.

Ziurtagirian jardueraren iraupena ageri ez bada, ez da baloratuko; ikaslea ikasturte osoan aritu dela agertzen bada, 12 kreditu kontatuko dira.

Zatikiak hainbanatuko dira.

Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eta informatikako prestakuntza baloratuko da.

Apartatu honetan, erakunde antolatzailearen gaineko betebeharrak betetzen ez dituzten prestakuntza ekintzak ere baloratuko dira, baldin eta Administrazioak aginduta egin badira edo hark homologatu baditu. Horien artean espresuki sartzen dira sindikatuek “Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Akordio”en barrenean antolatuak.

Titulu ofizialak ez dira merezimendu gisa baloratuko.

Osasun zientzietako espezialistek ikasle egoiliar gisa egindako prestakuntzaldiko orduak ez dira apartatu honetan kontatuko.

Gehienez ere 7 puntu emanen dira.

2.3. Biltzarretan, jardunaldietan edo bilkura zientifikoetan idatzizko txostenak, posterrak edo komunikazioak aurkeztea:

–Nazioartean: Lehen hiru sinatzaileak: 0,2 puntu. Hurrengo hirurak: 0,1 puntu.

–Estatuan: Lehen hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hirurak: 0,05 puntu.

–Autonomia erkidegoan: Lehen hiru sinatzaileak: 0,05 puntu. Hurrengo hirurak: 0,025 puntu.

Baloratu ahal izateko, sinatzailearen ordena agertu beharko da.

Ahozko komunikazioak ez dira baloratuko haien idatzizko onarpena ere aurkezten ez bada, ez eta mahai-inguruetan parte hartu izana ere.

Gehienez ere 5 puntu emanen dira.

2.4. Administrazioen edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea:

–Nazioartean: 1 puntu.

–Estatuan: 0,5 puntu.

–Autonomia erkidegoan: 0,3 puntu.

Lan zientifikoagatik edo ikerketa lanagatik emandako bekaren edo sariaren jasotzailea baizik ez da baloratuko.

Gehienez ere 3 puntu emanen dira.

2.5. Lanak ISSNa duten aldizkari espezializatuetan argitaratzea. Lehen hiru sinatzaileak: 0,3 puntu. Hurrengo hirurak: 0,15 puntu.

Gehienez ere 5 puntu emanen dira.

2.6. ISBNa duten liburu zientifikoetan laguntzaile gisa agertzea: 0,3 puntu argitaratutako liburu bakoitzeko.

Gehienez ere 3 puntu emanen dira.

2.7. Irakasle lana:

a) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatu edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan: 10 orduko: 0,2 puntu.

Iraupena agertzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko.

Baremoko b) apartatuan adierazitako irakasle lana ez da atal honetan baloratuko.

Gehienez ere 2 puntu emanen dira.

b) Irakasle lana honelako eremu hauetan: osasun laguntzako praktiken tutore edo koordinatzaile gisa, osasun laguntzako praktiken irakasle koordinatzaile gisa, irakasle kliniko elkartu gisa, irakasle elkartu gisa, unibertsitateko ikastaroetako, masterretako edo aditu tituluetako tutore gisa, osasun laguntzako praktiketako kolaboratzaile gisa eta langile egoiliarren tutore eta irakasle kolaboratzaile gisa. Ikasturte oso bakoitzeko: 0,25 puntu.

Frogagiriaren arabera, ikasturte osoa frogatua ez badago, egindako denborari dagokion puntuazio proportzionala emanen da.

Gehienez ere 3 puntu emanen dira.

2.8. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki egiaztaturik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak diren aldetik: hizkuntza bakoitzeko, 5 puntu gehienez.

Gaitasun agiririk edo balio bereko titulurik izan ezean, dagokion puntuazio proportzionala emanen da.

Tituluak eta ziurtagiriak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailen arabera baloratuko dira. Maila horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotzen dira, horren bidez ezarri baitziren euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).

2.9. Izangaiek, 2.2 azpiapartatutik 2.7 azpiapartatura bitartean ezarritakoari jarraikiz egokitzen zaien puntuazioaren ordez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aitortua duten lanbide karreraren mailari dagokion puntuazioa aukeratzen ahalko dute, honen arabera:

0. maila: 0 puntu.

I. maila: 15 puntu.

II. maila: 25 puntu.

III. maila: 40 puntu.

IV. maila: 50 puntu.

Apartatu honengatik, osotara, gehienez ere 50 puntu emanen dira.

3. apartatua.–Euskaraz jakitea baloratzea.

Euskaraz jakitearen balorazioa azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz eginen da, horren bidez arautu baitzen euskararen erabilera Nafarroako Administrazio Publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

Iragarkiaren kodea: F2106696