109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

88C/2021 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Idea Servicios Sociosanitarios SL enpresaren Caparrosoko José Ramón Zalduendo egoitzarako hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Idea Servicios Sociosanitarios SL enpresaren Caparrosoko José Ramón Zalduendo egoitzarako hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31101841012021), erregistro honetan sartu zena 2021eko otsailaren 22an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2020ko abenduaren 30ean izenpetuta, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 26an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Idea Servicios Sociosanitarios SL enpresaren Caparrosoko José Ramón Zalduendo egoitzarako hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2105167