109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO KIROL ETA OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 26an, 2/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko Batzarrak 2020ko abenduaren 30ean hartutako erabakia. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa horren espedientea behin betiko onesten da, eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

2/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

1.2311.1300002.–Etxeko laguntzako zerbitzuaren ordainsariak: 17.250,00 euro.

1.2311.1310007.–Kirol teknikariaren ordainsaria: 9.600,00 euro.

1.2311.1310017.–Eskola-sustatzailearen ordainsaria: 10.600,00 euro.

1.2311.1600006.–Etxeko laguntzako zerbitzuaren Gizarte Segurantza: 8.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 45.450,00 euro.

Garesen, 2021eko otsailaren 17an.–Mankomunitateko burua, Gema Los Arcos Ansorena.

Iragarkiaren kodea: L2106817