109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KINTOKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2021eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Kintoa Mankomunitateko Batzarrak, 2021eko maiatzaren 5ean egin ezohiko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2021. urteko plantilla organikoan, hurrengo hizkuntza eskakizuna ezarriz:

–Funtzionarioa: zerbitzu anitzetako enplegatua.

Nahitaezko hizkuntza eskakizuna. Euskara, ahozkoa eta idatzia: C1/EGA (Euskararen gaitasun agiria)/Hizkuntza Eskola Ofizialeko 5. maila.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla organikoa Baztango Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Baztanen, 2021eko maiatzaren 5ean.–Mankomunitate-burua, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2107304