109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

Bortzirietako Euskara Mankomunitateko Estatutuen aldaketa. Behin betiko onespena

Bortzirietako Euskara Mankomunitateko Batzorde Erabakitzaileak, 2020ko urtarrilaren 23an egindako batzordean, hasiera batez onetsi zuen Bortzirietako Euskara Mankomunitateko Estatutuen 11.3. artikulua aldatzea.

Hasierako onespena hilabete batez egon zen jendaurrean Mankomunitateko udalen idazkaritzetan, eta epe horretan inork ez zuen alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu.

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak 11.3. artikulua aldatzeari buruzko aldeko txostena eman zuen 2021eko otsailaren 15ean.

Azkenik, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko udalen osoko bilkuretara eraman zen aldaketa proposamena, eta hauek aho batez onetsi zuten aldaketa. Beraz, Estatutuen 11.3. artikulua Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 50.6 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateko Estatutuen 11.3. artikulua aldatuta, honela idatzita geratzen da:

“11. artikulua

Batzorde Erabakitzailea

(...)

3. Ordezkarien hautaketa.

Udalbatza bakoitzak bere ordezkariak libreki hautatuko eta berrituko ditu, eta izendapen horiek udal hauteskundeak egin aldi oro berrituko dira.

Batzordekideren batek, udalbatzek hala nahi dutelakoz, bere borondatez edota bertze edozein arrazoirengatik, kargua utziz gero, egun horretatik hasi eta hilabete baten barrenean ordezkoa izendatu behar da.

Udal bakoitzak ordezkarien ordezkoak izendatuko ditu, titularrak lan, osasun edo familia arrazoiengatik Batzorde Erabakitzailearen bileretan ezin parte hartzea adierazten duen kasuetarako.”

Argitara ematen da orok jakin eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

Arantzan, 2021eko apirilaren 27an.–Mankomunitateko burua, Leire Mitxelena Gamio.

Iragarkiaren kodea: L2106818