109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Jarduera-lizentzia ematea

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak hori garatzeko onetsi duen erregelamenduan xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honen bulegoetan jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

–Sustatzailea: Servicios y alquileres Rioja SL.

–Jarduera: industria-nabea handitzea eraikuntzarako makinen alokairu eta salmentan diharduen enpresa baten beharretarako.

–Instalazioa: bai.

–Handitzea: bai.

–Tokia: Vianako Ebro ibaia kalea, 8-12 zenbakiak.

Vianan, 2021eko apirilaren 28an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2106776