109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Deialdia, irabazi asmorik gabeko entitate, elkarte eta partikularrei dirulaguntzak emateko, arte eta kultura arloko sorkuntzarako eta arte eta kultura arloko jarduerak antolatzeko 2021ean. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 554633.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/554633).

Udalak deialdi baten oinarriak onetsi ditu, irabazi-asmorik gabeko entitate, elkarte edo partikularrei dirulaguntzak emateko, arte eta kultura arloko sorkuntzarako eta arte eta kultura arloko jarduerak antolatzeko 2021ean. Oinarri horiek interesdunen eskura daude udal bulegoetan eta udalaren web-gunean (ultzama.eus).

Hona deialdi honen xedeak:

a) Diruz laguntzea arte eta kultura arloko sorkuntza, edozein dela ere diziplina artistikoa: dantza, musika, antzerkia, arte plastikoak, argazkilaritza, pintura, poesia, ipunak, bideoa...

Deialdi honetarako aurrekontua 2.000,00 eurokoa da.

b) Diruz laguntzea arte eta kultura arloko jardueren antolaketa.

Deialdi honetarako aurrekontua 1.000,00 eurokoa da.

Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira irakaskuntza arloko jarduerak eta ekipamenduak, bai eta herrietako festa nagusiak edo antzekoak. Halaber, ezin izanen dituzte laguntza hauek jaso Ultzamako Udalaren laguntza ekonomikoak zuzenean jasotzen dituzten entitate eta/edo pertsona fisikoek. Edonola ere, zuzenean jasotako laguntza hori deialdi honetan jasotzen ahal den kopurua baino txikiagoa bada, deialdi honetako laguntzak eskatzen ahal dira; hain zuzen ere, laguntzaren zenbatekoa osatzeko falta den diru-kopurua emanen da.

Entitate/pertsona onuradunek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. eta 13. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako betebeharrak eta baldintzak bete beharko dituzte.

Diruz lagunduko den gastuagatik ezin izanen da beste ezein entitate publikotatik dirulaguntzarik edo laguntzarik jaso. Hala gertatuz gero, itzuli behar da bitan lagundutako zenbatekoa.

Deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak jaso nahi dituzten interesdunek hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dituzte eskaerak, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Diruz lagundutako proiektuak edo jarduerak 2021eko abenduaren 10a baino lehen gauzatuko dira, eta 2021eko abenduaren 17a baino lehen justifikatuko, behar den dokumentazioa aurkeztuz Ultzamako udaletxean.

Diruz lagundutako jarduera jendaurrean aurkeztu beharko da, euskara zein gaztelania erabiliko den ekitaldi batean.

Pertsona edo entitate bakoitzak jasoko duen dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 1.000,00 eurokoa izanen da “a” modalitatean (sorkuntza) eta 500,00 eurokoa, berriz, “b” modalitatean (antolaketa). Dirulaguntzaren ordainetan, pertsona/entitate eskatzaileak ibarrean aurkeztu beharko du bere produktua, eta horretarako, Udalarekin koordinatuko da.

Larraintzarren, 2021eko martxoaren 18an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2106554