109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Deialdia, dirulaguntzak emateko entitateei, irabazi asmorik gabeko elkarteei eta partikularrei, 2021. urtean kirol eta ariketa fisikoko jarduerak egin ditzaten. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 554620.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/554620).

Udalak deialdi baten oinarriak onetsi ditu, entitateei, irabazi-asmorik gabeko elkarteei, eta partikularrei dirulaguntzak emateko, 2021. urtean zehar kirol eta ariketa fisikoko jarduerak egin ditzaten. Oinarri horiek interesdunen eskura daude udal bulegoetan eta udalaren webgunean (ultzama.eus).

Deialdi honen xedea da, diruz laguntzea jarduera fisikoak sor daitezen, edozein dela ere kirol diziplina.

Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira irakaskuntza arloko jarduerak eta ekipamenduak, bai eta herrietako festa nagusiak edo antzekoak. Ezin izanen dituzte laguntza hauek jaso Ultzamako Udalaren laguntza ekonomikoak zuzenean jasotzen dituzten entitate eta/edo pertsona fisikoek. Edonola ere, zuzenean jasotako laguntza hori deialdi honetan jasotzen ahal den kopurua baino txikiagoa bada, deialdi honetako laguntzak eskatzen ahal dira; hain zuzen ere, laguntzaren zenbatekoa osatzeko falta den diru-kopurua emanen da.

Onuradunek bete beharko dituzte Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 9. eta 13. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako betebeharrak eta baldintzak.

Diruz lagunduko den gastuagatik ezin izanen da beste entitate publikotatik dirulaguntzarik edo laguntzarik jaso. Hala gertatuz gero, itzuli behar da bitan lagundutako zenbatekoa.

Deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak jaso nahi dituzten entitateek 30 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dituzte eskaerak, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Diruz lagundutako proiektu edo jarduerak 2021eko abenduaren 10a baino lehen gauzatu beharko dira, eta 2021eko abenduaren 17a baino lehen justifikatu, behar den dokumentazioa Ultzamako Udalean aurkeztuz.

Diruz lagundutako jarduera jendaurrean aurkeztu beharko da, euskara zein gaztelania erabiliko den ekitaldi batean.

Diru-laguntzak, pertsona edo entitate bakoitzeko, gehienez ere 1.000,00 euro eginen du. Aurkeztutako aurrekontua 1.000,00 eurotik beheitikoa bada, aurkeztutako kopurua emanen zaio.

Larraintzarren, 2021eko martxoaren 18an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2106552