109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

1. aurrekontu-aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko
oinarriei buruzkoa. Behin betiko onespena

2021eko otsailaren 25eko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batez 1/2021 aurrekontu-aldaketa 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrietan, eta erabaki hori 2021eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 16an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin eta martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan eginiko aldaketaren kopia bat interesdunen eskura dago Ultzamako Udalaren web-orrian, gardentasun atarian; esteka honen bidez eskura daiteke:

Euskara:

https://ultzama.eus/eu/atala/iragarki-taula/2021eko-udal-aurrekontuen-exekuziorako-oinarrien-aldaketa-dokumentu-diligentziatua

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko apirilaren 21ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2106545