109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Egoitza elektronikoa sortzea

Sesmako Udaleko alkate udalburuak ebazpen hau eman zuen 2021eko apirilaren 22an.

“Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 38. artikuluak honela definitzen du egoitza elektronikoa: herritarrek telekomunikazio-sareen bitartez balia dezaketen helbide elektronikoa, administrazio publiko baten titulartasunekoa.

Martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren 9. artikuluak (dekretu horrek Sektore publikoaren bitarteko elektronikoen bidezko jardunari eta funtzionamenduari buruzko erregelamendua onesten du) gehitzen du egoitza elektroniko horren bidez eginen direla jarduketa eta tramite guztiak, administrazio publikoaren identifikazioa eta, hala badagokio, interesdunaren identifikazioa edo sinadura elektronikoa behar duten prozedura edo zerbitzuetan.

Halaber, martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluak ezartzen du egoitza elektronikoa sortzeko egintza edo ebazpena argitaratu beharko dela bai Nafarroako Aldizkari Ofizialean bai sarbide-puntu orokorrean, eta artikulu horretan ezarritako gutxieneko edukia izan beharko duela.

Horiek horrela, legezko xedapenak bete beharrez, bat etorriz martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren 10. artikuluarekin (dekretu horrek Sektore publikoaren bitarteko elektronikoen bidezko jardunari eta funtzionamenduari buruzko erregelamendua onesten du), eta Alkatetzari esleitutako eskumenak erabiliz, ebazten dut:

Lehenbizikoa.–Sesmako Udalaren egoitza-elektronikoa sortzea, atzeraeraginezko ondorioekin 2017ko maiatzaren 23tik, izan dadin herritarrek, telekomunikazio sareen bidez, eskura duten helbide elektronikoa, ezaugarri hauekin:

–Egoitza elektronikoaren aplikazio-eremua izanen dira Sesmako Udala eta haren menpeko entitate eta erakunde publikoak.

–Egoitza elektronikoaren erreferentziako helbidea hau izanen da: https://aytosesma.sedeelectronica.es eta bertara sartu ahalko da zuzenean nahiz Udalaren Interneteko ataririk (aytosesma.es). Halaber, sarbide-puntu nagusi elektronikotik ere sartu ahalko da.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta Sesmako Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea.

Laugarrena.–Sesmako Udaleko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.”

Sesman, 2021eko apirilaren 22an.–Alkate udalburua, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2106539