109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2021eko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza aldatzea, 16. artikuluko b) apartatuari dagokionez (“Onuraduna izateko baldintzak”). Hona hemen apartatu horretarako hasiera batez onetsitako testua:

b) Udaleko Biztanleen Erroldan bizilagun gisa inskribatua egotea bi urte lehenagotik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, epe horretan bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta nahi dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz 2/1995 Foru Legearekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak) eta 6/1990 Foru Legearekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Zangozan, 2021eko apirilaren 27an.–Alkatea, Lucia Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2106823