109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dirulaguntza-deialdia, norgehiagokako araubidean, irabazi-asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko haur eta gazteen parte-hartzea sustatzera bideratutako proiektuak egin ditzaten kultur, aisialdi eta denbora libreko guneetan, 2021ean. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 559098.

Bat etorrita azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoarekin, deialdiaren laburpena argitaratzen da; testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/559098).

1. Deialdiaren xedea:

Iruñeko irabazi-asmorik gabeko entitateak diruz laguntzea 2021. urtean zehar 0 eta 17 urte bitarteko haur eta nerabeendako jardueren urteko programak egin ditzaten, adingabeen parte-hartzea sustatzera zuzenduta, komunitatearen kultur, aisialdi eta denbora libreko guneetan, Iruñean.

Programak honelakoak izanen dira:

–Lagungarri izanen dira ezagutza eta erabiltzaileen arteko harremana eta elkarbizitza sustatzeko, gizartearen kohesioan aurrerapausoak eta hobekuntzak lortze aldera.

–Adingabeen inplikazio aktiboa sustatuko dute entitateek antolatutako jardueren motan eta diseinuan.

–Adierazpena, sormena, parte-hartzea, pentsamendu irekia, autonomia eta erantzukizuna garatuko dituzte, horiek guztiak hartuta askatasunean eta elkartasunean hazteko oinarrizko printzipio gisa.

–Genero-ikuspegia berariaz txertatuta izanen dute, eta hizkera inklusiboan idatzita egonen dira.

2. Deialdiaren helburua: Adingabeen parte-hartzea sustatzea, komunitatearen kultur, aisialdi eta denbora libreko guneetan, Iruñean.

Deialdi honen ondorioetarako, haur eta gaztetzat joko dira 0 eta 17 urte bitarteko adingabeak.

Iruñean, 2021eko apirilaren 22an.–Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Alorreko zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2106638