109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Ordenantza, komunikazio inklusiboaren sustapena eta hizketa ez-sexistaren erabilera arautzen dituena. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2021eko apirilaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Orkoiengo udal esparruan komunikazio inklusiboaren sustapena eta hizkera ez-sexistaren erabilera arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Orkoiengo udal esparruan komunikazio inklusiboaren sustapena eta hizkera ez-sexistaren erabilera arautzen dituen ordenantzaren aldaketa, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2021eko apirilaren 21ean.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2106502