109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Aldaketa, Ur hornidura arautzen duen ordenantzan.
Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2020ko abenduaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egitea honako ordenantza honetan:

–Ur hornidura arautzen duen ordenantza.

Iragarkia 2021eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 15ean, baita iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, eta jarraian argitara ematen da.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Otsagabian, 2021eko apirilaren 12an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

ORDENANTZA, UR HORNIDURA ARAUTZEN DUENA

“5. artikulua. Tarifak. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptu hauengatik kobratuko dira:

a) Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze lanarengatik: hamabost euro (15,00 euro).

b) Etxeko erabilerarako horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: hirurogei zentimo (0,60 euro).

c) Industrian edo ureztapenetan erabiltzeko horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: hirurogei zentimo (0,60 euro).

Iragarkiaren kodea: L2106783