109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

41E/2021 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntza honetarako deialdia onesten baita: “Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak, ez direnak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko ureztapenetarako laguntzak. Landa Garapenerako 2014-2020 Programa. 04.01. neurria”. DDBN identifikazioa: 557364.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan (13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa).

Lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bat etorrita jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa.

Eskumen horren barnean dago nekazaritzako ustiategien modernizazioaren sustapena, neurriak hartuz ustiategi horietako aktibo fisikoetan inbertsioak egiten laguntzeko.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak nekazaritzaren garapena arautzen du Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez (LGENF) eta indarrik gabe uzten du Kontseiluaren (EB) 1698/2005 Erregelamendua; haren 17. artikuluan ezarri zuen aktibo fisikoetan inbertitzeko neurria, eta azpineurri berariazko gisa, berriz, artikulu horren 1.a) puntuan zehazten zena, nekazaritzako ustiategiaren errendimendu orokorra eta jasangarritasuna hobetu beharrez.

Aipatutako 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren II. eranskinean ezartzen dira laguntzaren gehieneko portzentajeak, segun eskualde mota, onuradunaren izaera edo proiektu mota.

Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programak neurri hori jasotzen du. Haren definizioan kontuan hartu da, 1305/2013 Erregelamenduak berak eskatu bezala, Nafarroako Foru Komunitateko AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak), landa garapenari dagokionez, eta, bereziki, nekazaritzako elikagaien sektoreari dagokionez.

Nekazaritzako jardueran nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako produktuak ekoizten dira, eta, horrez gain, nekazariek norberaren ekoizpena eraldatu gabe zuzenean saltzen dute, edo norberaren ekoizpenaren lehen eraldaketa, ustiategiko elementuen barrenean, baldin eta azken produktua Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean (38. artikuluari lotua) agertzen bada.

Kontuan harturik ustiategi askoren bideragarritasun ekonomikoa, batez ere oztopo naturalak dituzten eremuetan, lotuta dagoela merkaturatzeko zirkuitu laburrak garatzeari, ustiategiko produktuen balioa handitzeari eta produktuak zuzenean saltzeari, komeni da inbertsio hauek dirulaguntza jaso ahal izatea deialdi honetan.

Kontuan izanik gizonen eta emakumeen arteko desparekotasunak, eta sektorean dauden emakumeen tasa txikia dela, beharrezkotzat jo da generoaren balorazioaren irizpidea ezartzea, martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin bat (3/2007 Lege Organikoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa).

Halaber, kontuan hartu da neurri horren ekarpena, Nafarroako testuinguruan, “Batasuneko landa garapenean dauden sei lehentasunak” lortzeari begira eta haietan parte hartzeari begira. Lehentasun horiek bideraturik daude Europako 2020 Estrategiak landa garapenean ezartzen dituen helburuak lortzera, hazkunde zentzuzko, jasangarri eta bateratzaile baterako, eta islatzen dituzte Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 10. artikuluan jasotzen den “Esparru Estrategiko Komunari” dagozkion helburu tematikoak. Erregelamendu horren bidez xedapen komun batzuk ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz, eta beste zenbait xedapen orokor ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz, eta indarrik gabe utzi zen Kontseiluaren 1083/2006 (EE) Erregelamendua.

Zehatz-mehatz, 1305/2013 Erregelamenduaren 17. artikuluari jarraikiz, neurri hau dagokio Batasuneko landa garapenak duen lehentasun honi: “ustiategien bideragarritasuna eta nekazaritza mota guztien lehiakortasuna hobetzea eskualde guztietan, eta sustatzea nekazaritzako teknologia berritzaileak eta baso-kudeaketa jasangarria”.

Beraz, esparru juridikoa 1305/2013 (EB) Erregelamendua izanen da, hizpide baitu landa garapenari laguntzea Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez, eta, orobat, hura garatzeko erregelamenduak:

–Batzordearen martxoaren 11ko 807/2014 (EB) Erregelamendu delegatua, 1305/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena.

–Batzordearen uztailaren 17ko 808/2014 (EB) betearazte Erregelamendua, xedapenak ezartzen dituena 1305/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko.

–Batzordearen uztailaren 17ko 809/2014 (EB) betearazte Erregelamendua, xedapenak ezartzen dituena aplikatzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua, honako hauei dagokienez: kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratua, landa garapeneko neurriak eta baldintzazkotasuna.

–Batzordearen martxoaren 31ko 640/2014 (EB) Erregelamendu delegatua, zeinak osatu baitzuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua, honako hauei dagokienez: kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratua, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzak eta zuzeneko ordainketei, landa garapenerako laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkieken zehapen administratiboak.

Ebazpen honi, orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Ebazpen hau ematen da babes harturik urtarrilaren 23ko 7/2013 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenbizikoa (foru dekretu horren bidez baimendu zen Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak –NBEUF– eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak –LGENF– finantzatutako gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea, eta ezarri ziren haren antolamendua eta funtzionamendua). Izan ere, azken xedapen horrek ahalmena eman dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari, bere eskumenen barnean, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatzeko eta betearazteko, eta bereziki, arauak, deialdiak eta oinarri arautzaileak ezartzeko, nekazaritzarako Europako funtsekin osorik edo hein batean finantzatzen diren dirulaguntzetarako.

Nafarroako Gobernuak 2021eko otsailaren 24an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zaio Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari 10.000.000 euroko gastu konpromisoa hartzeko, laguntza hauek 2021eko deialdian finantzatzeko.

Adierazitakoarekin bat, erabiliz martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala) eta urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ere ematen dizkidanak (foru dekretu horrek ezartzen du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa),

EBAZTEN DUT:

1. Oinarri arautzaileak onestea.

Oinarri arautzaileak onesten dira laguntza hauek emateko: “Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak, ez direnak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko ureztapenetarako laguntzak”. Inbertsio horiek jasota daude Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurrian, I. eranskinean azaldu bezala. Ebazpenaren II., III. eta IV. eranskinak ere onesten dira.

2. Deialdia onestea.

Honako laguntza hauetarako deialdia onesten da 2021eko deialdirako: “Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak, ez direnak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko ureztapenetarako laguntzak”. Laguntzak emanen dira aurreko puntuan ezarritako oinarri arautzaileekin eta baldintzekin bat.

3. Gardentasun adierazpenaren betebeharrari buruzko eredua onestea.

Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena egiteko eredua onesten da, esteka honetan eskuratzen ahal dena:

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/001_Transparencia_E.pdf

4. Aurrekontuko kredituak.

Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, 10.000.000 euroko gastua baimentzen da 2023ko ekitaldian, 2021eko Aurrekontu Orokorretako honako partida honen baliokidearen kargura: 720004 72230 7700 412102 partida, “Landa Garapenerako Programa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa 2014-2020, Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan”.

Baimendutako kreditua 2.000.000 euroan handitu liteke, gehienez ere, 2021eko Aurrekontu Orokorretako honako partida honen baliokidearen kargura: 720004 72230 7700 412102 partida, “Landa Garapenerako Programa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa 2014-2020, Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan”. Aurrekoa, betiere, bat etorriz 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluko a) letran ezarritako baldintzekin, baldin aurrekontuan krediturik badago (11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa).

5. Eskaerak aurkezteko epea 2021eko ekitaldiko deialdian.

Deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea 90 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Mendialdea, goi mendialdea, eta, mendialdea izan gabe ere, muga natural garrantzitsuak dituzten tokiak.

Mendialdetzat, goi mendialdetzat eta, mendialdea izan gabe ere, muga natural garrantzitsuak dituzten tokitzat hartuko dira jasota daudenak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 18ko 76/2020 Foru Aginduan, V. eranskinean. Foru agindu horren bidez honako hauen deialdia egin zen 2020ko kanpainarako: Eskaera Bakarra, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzatutako nekazaritzarako eta abeltzaintzarako ordainketa zuzenetarako eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren laguntza batzuetarako; Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak; SIGPACeko aldaketa eskaeren aurkezpena; eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.

Ustiategi bat eskualde zehatz batean kokatzeko, kontuan hartuko da Estatistikako Institutu Nazionalaren zer kode duen ustiategiaren udalerriak, Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko fitxan.

Ez dira halakotzat hartuko laguntza iragankorra duten eskualdeetan daudenak, V. eranskinaren arabera.

7. Komunikatzea Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari.

Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratu beharko dira oinarri arautzaile hauek eta dagokien deialdia.

8. Argitalpena.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen eta deialdiaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko apirilaren 13an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda.

I. ERANSKINA

Laguntzak emateko oinarri arautzaileak, nekazaritzako ustiategietako inbertsioetarako, ez direnean ureztapenerako inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuan, neurri honen barnean: “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan”, Nafarroako Landa Garapenerako
2014-2020 Programan. 2021eko deialdia

1. oinarria. Xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da honako laguntza hauek arautzea: “Ureztapen instalazioetarako ez diren inbertsioak, Nafarroako Ubidearen jarduketa eremutik kanpoko nekazaritzako ustiategietan”. Arautzeko modua bat dator “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurriarekin (Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programa), honako arau honen esparruan: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 17.1.a) artikulua. Erregelamendu horrek arautzen du nekazaritzaren garapenerako laguntza, ematen dena Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez (LGENF), eta indarrik gabe uzten du Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua.

2. oinarria. Neurriaren helburua.

1. Jarraikiz 1305/2013 (EB) Erregelamenduari eta Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programari, neurri honen helburu orokorrak dira nekazaritzako ustiapenen errendimendua hobetzea eta haien jasangarritasuna bultzatzea.

2. Argi eta garbi egiten duenez 1305/2013 Erregelamenduaren 5. artikuluan adierazitako Batasunaren lehentasunen alde, helburu estrategikotzat jotzen da nekazaritzako profesional kualifikatuak jartzea, behar adinako tamaina duten eta bideragarriak eta jasangarriak diren familia-ustiategietan, batez ere baldin profesional horiek ekartzen badute jardueraren ikuspegi kolektiboa, elkarteak sortuz eta horietan parte hartuz, zeinek balioa erantsiko baitute, bai enpresa bera egonkortzeagatik, bai oinarri duten lurraldearekiko loturarengatik.

3. Ustiategiaren errendimendu orokorraren lorpena eta Batasunaren lehentasunak erdiesteko oinarri baitira, interes handieneko eragiketa-helburutzat hartzen dira honako hauek, zerrenda zehatz-zehatza ez bada ere:

a) Errendimendu ekonomikoa hobetzea.

b) Hobetzea ustiategiko errendimendu fisikoak eta bertako ekoizpenen kalitate maila.

c) Ekoizpen kostuak murriztea.

d) Efizientzia hobetzea inputak erabiltzean, bereziki uraren eta energiaren erabileran.

e) Teknika berritzaileak hautatzea, bai enpresaren kudeaketan bai ekoizpen eredu eta/edo prozesuetan.

f) Ingurumen arloan hobekuntzak egitea.

g) Abeltzaintzako ustiategietan, hobetzea higiene baldintzak eta animalien ongizateari dagozkionak.

h) Hobetzea azpiproduktuen eta nekazaritzako eta abeltzaintzako hondakinen kudeaketa.

i) Partaidetza handitzea balio erantsiaren banaketan.

j) Nekazaritza sektorean enplegua mantentzea eta sortzea.

k) Lan eta osasun baldintzak hobetzea.

l) Nekazaritzako jardueren dibertsifikazioa bultzatzea, baita bioenergia sortzeari lotuak ere.

3. oinarria. Onuradunak.

1. Neurriaren hartzaileak pertsona fisiko eta juridikoak dira, inbertsioak Nafarroan egiten dituztenak, onuradunak izateko aldez aurreko baldintzak betetzen dituztenak eta hitzematen dutenak beteko dituztela aplikatzekoa den araudian ezarritako konpromisoak.

2. Administrazio publikoak ez dira onuraduntzat hartuko, ezta nortasun juridiko propioa duten entitate eta sozietate publikoak ere, baldin administrazio publikoen menpekoak badira edo haiei lotuta badaude.

4. oinarria. Onuradun gisa onartuak izateko irizpideak.

1. Neurriaren onuradunak izan daitezke laguntzen eskaera aurkezteko egunean onartuak izateko irizpide hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak:

a) Adinez nagusi izatea, pertsona fisikoak badira.

b) Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta dagoen nekazaritzako ustiategi baten titularra izatea, salbu eta kasu hauetan: nekazari gazteak izatea, eta aldi berean laguntza bat eskatu izana dena delako ekitaldiko “nekazari gazteen” lehen instalaziorako laguntzen deialdian, edo aurreko bi ekitaldietako batean laguntza horiek esleituta izatea, edo egoera horietan dauden gazteek bakarrik osatutako sozietateak izatea.

c) Nekazari aktibo gisa sailkaturik egotea, bat etorriz abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. tituluko I. kapituluko definizioarekin, kontuan harturik zer salbuespen jarri den aurreko letran nekazari gazteentzat eta haien sozietateentzat. Errege dekretu horrek hizpide du nola aplikatu nekazaritzari eta abeltzaintzari 2015etik aurrera egiten zaizkien zuzeneko ordainketak eta laguntzeko beste araubide batzuk, baita nola kudeatu eta kontrolatu ere zuzeneko ordainketak eta landa garapenerako ordainketak.

d) Ez egotea laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren arabera.

e) Egunean izatea tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

5. oinarria. Ustiategiak onartuak izateko irizpideak.

Laguntza hauek titularrei emanen zaizkie, baldin haien nekazaritzako ustiategiek baldintza hauek betetzen badituzte laguntza eskaera aurkezteko egunean:

a) Inskribatuta egotea Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan, salbu ekitaldi berean laguntza eskatu badu “nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzen deialdian”, edo laguntza horiek adjudikatu bazaizkio aurreko bi deialdietako batean, baita gazteek soilik osatutako sozietateak badira ere eta egoera horietan badaude.

b) “Europako dimentsioko 10 unitateko” tamaina izatea gutxienez. Irizpide hau ez zaie eskatuko nekazari gazteek eta haien sozietateek egindako inbertsioei, aurreko letran jarritako salbuespenarekin bat.

c) Bideragarritasun ekonomikoa frogatzea behar den azterlan tekniko-ekonomikoaren bidez, aurkeztutako inbertsio plana aplikatu eta gero.

6. oinarria. Inbertsio plana.

1. Eskaerarekin batera, inbertsio plana aurkeztu beharko da, eta hura izanen da laguntzarako eskubidea sortzeko oinarria.

2. Ustiategiaren bideragarritasun ekonomikoa frogatzeaz gain, inbertsio planak frogatu beharko du ustiategiaren errendimendu orokorra handituko dela, hots, aurrerapen bat izanen dela honako hauetan: hobekuntza ekonomikoarekin lotutako alderdiren bat, inputen eta energiaren erabileraren efizientzia, enpleguaren mantentzea edo handitzea, kalitate sistemetan sartzea, jarduerak dibertsifikatzea, ingurumena zaintzea, laneko segurtasuna, etab., oinarri arautzaile hauen 2.3 oinarrian azaldutakoaren ildotik.

3. Inbertsio planean, gutxienez ere, alderdi hauek sartuko dira:

a) Ustiategiaren abiapuntuko egoeraren azalpena, datu hauek barne, besteak beste:

–Ustiategiaren identifikazioa, kokalekua eta ekoizpenaren ildoa.

–Nortasun fisiko edo juridikoa, titulartasuna eta, bidezkoa bada, azaltzea titularren zerrenda eta sozietatearen kapitaleko partaidetza.

–Ustiategiari atxikitako eskulanaren zerrenda sailkatua eta kuantifikatua: familiakoak, soldatapekoak, finkoak, aldi baterakoak.

–Azalera eta batez besteko errendimenduak ekoizpen jarduera bakoitzean.

–Abelburuak, espezieen arabera, eta, hala behar denean, batez besteko errendimenduak.

–Jarduera bakoitzaren ekoizpen gordina.

–Ekoizpen jarduera bakoitzaren gastuak eta ustiategi osoaren gastu finkoak.

b) Ustiategiko bukaerako egoeraren azalpena, erreferentzia konparatiboa eginez abiapuntuko parametroei, eta azterlan ekonomikoa, adierazten duena azken emaitza hori lortzen ahal dela, zeinak bermatuko baititu ustiategiaren errendimendu orokorra hobetzea eta bideragarritasuna.

c) Egin asmo diren inbertsioen zerrenda eta azterketa, ikuspuntu teknikotik, ekonomikotik eta finantzariotik begiratuta, koherentzia izanik abiapuntuko ustiategiaren eta amaierakoaren artean, inbertsioak egiteko beharra justifikatzeko.

Azterketa horrek bere baitan izan beharko ditu, halaber, inbertsio horiek laguntza jaso dezaketela erabakitzeko behar diren justifikazio teknikoak eta agiri egokiak, bat etorriz oinarri arautzaile hauetako 7. oinarrian ezarritako beharkizun eta baldintzekin.

d) Kostuen apaltzea aplikatzeko justifikazioa, oinarri arautzaile hauetako 14. oinarriko 1.b) puntuaren araberako inbertsioetarako.

e) Inbertsio planaren iraupena. Inbertsioen izaeraren eta burutzeko aurreikuspenaren araberakoa izanen da, inbertsio bakoitzerako.

f) 1305/2013 Erregelamenduaren 45. artikuluaren 1. zenbakian xedatutakoaren ondorioetarako (haren xedea da ingurumenean ondorio negatiboak izan ditzaketen inbertsio eragiketen hautagarritasuna), erantsi beharko zaizkio ingurumen-inpaktuaren adierazpena, ingurumen baimen integratua, ingurumen-ukipenetarako baimena, ingurumen ukipenei buruzko txostena, jarduerarako udal lizentzia, edo erantzukizunpeko adierazpena, egoki dena jarduketa motaren arabera, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera (Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa), edo aplikatzekoa den beste arau baten arabera.

g) Ureztapen instalazioetako inbertsioak hautatzearen ondorioetarako, bat etorriz 1305/2013 Erregelamenduaren 46. artikuluko 5. zenbakiko b) letrarekin, Nafarroako Ubideko jarduketa eremutik kanpo ureztalur bihurtzeko inbertsioen kasuan, baldin 10 hektareatik behera ukitu behar badira, aurkeztu beharko da ingurumen ukipenei buruzko aldeko txostena.

7. oinarria. Inbertsio diruz lagungarriak.

1. Nekazaritzako ustiategiaren errendimendu orokorra hobetu beharko dute inbertsioek. Horretara bideratuko da oinarri arautzaile hauetako 2.3 oinarrian zehaztutako helburu baten edo gehiagoren lorpena.

2. Inbertsioek ingurumenean kalterik ekar badezakete, beharrezkoa izanen da dagokion administrazio baimena edukitzea laguntza eskatzeko unean, bereziki 4/2005 Foru Legean ezarritakoak (4/2005 Foru Legea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa).

3. Nafarroan egin beharko dira lurretan, ondasun higiezinetan, instalazioetan eta landaketetan egiten diren inbertsioak. Horrez gain, ureztapenerako instalazioak eta landaketak ez diren instalazio iraunkorren kasuan, agirien bidez frogatuko da inbertsioak egiten diren lurzartiak eskura daudela, gutxienez ere konpromisoek dirauten artean, eta horretarako, honako hauek aurkeztuko dira: katastroko titulartasuna; jabetzaren eskritura publikoa; errentamendu-kontratua, Landa-lurreko Errentamenduen Erregistroan inskribatua; edo herri-lurren adjudikazioa.

4. Diruz lagungarriak izanen dira soilik agintaritza eskudunari laguntza eskaera aurkeztu ondoan hasitako eta gauzatutako inbertsioak eta gastuak, salbu oinarri honen 5, h) apartatuan ezarritakoak. Ondorio horietarako:

–Kontuan hartuko dira, bestelako frogabideen artean, inbertsioak justifikatu beharrez aurkezten diren faktura, albaran eta konturako ordainketen datak.

–Ez dira hartuko inbertsioaren hasieratzat lurra prestatzeko lanak egitea, baldin lan horiek badira landaketa iraunkorrak egiteko zangak irekitzea.

–Inbertsioen kokapen geografikoa zehazten ahal bada, aldez aurretik egiaztatu beharko da inbertsioak ez direla hasi. Ondorio horietarako, eskatzaileak inbertsioen hasiera egunaren berri eman beharko dio, idazkia erregistratuta, Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalari, hasi baino 15 egun natural lehenago gutxienez. Baldintza hori egiaztatzeko, onuradunak aurkez ditzake argazki digital geoerreferentziatuak eta datadunak, edo ataleko langileak bertaratu egin daitezke.

5. Honako hauek izanen dira inbertsio diruz lagungarriak eta, beraz, hautagarriak:

a) Behar diren lurrak erostea, hots, eragiketan definitutako inbertsioak berezko dituen eraikuntzak hartuko dituzten lur eraikiak nahiz eraiki gabeak, barnean direla sailak eta eremu erantsiak (instalazio osagarriak, aparkalekua, iraganbideak etab.), inbertsio diruz lagungarrien zenbateko osoaren %10eraino.

b) Ondasun higiezinak eraiki, eskuratu, handitu edo hobetzea. III. eranskinean agertzen diren unitateen arabera mugatuko da eraikuntzen azalera. Hobekuntzen funtsa izanen dira instalazioetara bestelako baldintzak ekartzen dituzten jarduketak, hau da, aukera ematen dutenak premia berrietara egokitzeko, honako hauei dagokienez: ekoizpen prozesuak, efizientzia energetikoa, animalien ongizatea, edo gisako arazoak. Beraz, ez dira inola ere izanen konponketa edo mantentze-lan hutsak.

c) Makineria eta ekipamendu berria erostea, informatikoa barne. Jabea den onuradunak erosi beharko ditu ondasunak.

Ondasunak erosteko erabiltzen den finantzaketa-formulak berekin baldin badakar jabetza geroago eskuratzea (ondasunak finantzatzea jabaria erreserbatzeko kontratuen bidez, leasing formula, etab.), diruz lagungarritzat joko dira baldin ondasunak osoki bihurtzen badira onuradunaren jabetzakoak eta osoki ordaintzen badira laguntza justifikatzeko epea bukatzen denerako. Zehazki, makinak eta ekipamendua erosten badira finantza errentamenduko eragiketen bidez, erosketa diruz lagungarria izanen da soilik baldin kontratuak biltzen badu erosketa konpromisoa, non aurreikusiko baita onuraduna bihurtuko dela makinaren edo ekipamenduaren jabea.

d) Inbertsioak ondasun ukiezin hauetan: programa informatikoak, web-orriak edo patenteak, lizentziak, egile eskubideak eta marka erregistratuak erostea edo garatzea.

e) Laborantza iraunkorrak ezartzea, mahastiak barne, landaketa berria egiteko baimenarekin, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 63. eta 64. artikuluekin. Laguntza hauen ondorioetarako, ulertuko da iraunkorrak direla lursailean bost urte baino gehiago iraunen duten landaketak.

f) Instalazioak, ekipamenduak eta makinak (kanpoan utzita automobilak eta garraiobideak), loturik daudenak nekazariek norberaren ekoizpena eraldatu gabe saltzearekin edo norberaren ekoizpenaren lehen eraldaketa zuzenean saltzearekin, ustiategiko elementuen barrenean, baldin eta azken produktua agertzen bada Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean (38. artikuluari lotua).

Inbertsioek laguntza jaso ahal izateko, honako hau ere bete behar dute:

–Zuzeneko salmentarako inbertsioetan, ustiategiek nekazaritzako elikagaiak zuzenean saltzen dituzten operadoreen Nafarroako erroldan inskribaturik egon behar dute, edo inskripzioa eskatua izan behar dute, arau honekin bat: Nafarroan nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiei lotutako produktuen salmenta zuzena arautzen duen apirilaren 20ko 8/2010 Foru Legea garatzen duen azaroaren 12ko 107/2014 Foru Dekretua.

–Bi kasuetan, izan produktuak eraldatzeko inbertsioak edo izan zuzeneko salmentarakoak, aurreikusitako inbertsioaren eraldatze edo merkaturatze gaitasunak koherentea behar du izan nekazaritzako ustiategiaren ekoizpen gaitasunarekin, eta eraldatze gaitasuna ezin da izan ustiategiaren ekoizpen gaitasuna halako 1,5 baino gehiago.

–Apartatu honetan ez dira hautagarritzat joko eztia ontziratu arte tratatzeko inbertsioak, ontziratzea barne. Inbertsio horiek hautagarritzat joko dira oinarri honetako 5. zenbakiko a), b) eta c) letrekin bat.

g) Energia berriztagarria sortzeko inbertsioak, ustiapenean bertan kontsumitzeko, gaitasuna izanik ustiapenaren batez besteko urteko kontsumoa adinakoa edo txikiagoa. Nekazaritzako edo abeltzaintzako instalazio berrien kasuan, urteko batez besteko kontsumoa teknikoki justifikatu beharko da. Baldin instalazioak aldez aurretik ere bazeuden, eta sare elektrikora loturik bazeuden, eskaera egin aurreko urte naturaleko kontsumoaren muga izanen du ahalmenak.

h) Aurreko apartatuetan sarturiko gastuei loturiko kostu orokorrak, hala nola arkitektoen eta aholkularien kabineteentzako ordainsariak, jasangarritasun ekonomiko eta ingurumenekoari buruzko aholkularitzari lotuak, barnean direla bideragarritasun azterketak eta ingurumen baimenak lortzekoak, bai eta laguntza eskaera egiteari lotutako ordainsariak ere. Nolanahi ere, diruz lagun daitezkeen inbertsioen zenbateko osoaren %12ko muga ezarri da apartatu honetarako, III. eranskinean ezarritako moduluak aplikatzeari kalterik egin gabe.

i) Lehorreko alorra ureztalur bihurtzeko instalazioak eta ureztalurrak modernizatzea Nafarroako Ubidearen jarduketa eremutik kanpo, baldin eta Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Legearen 51., 52. eta 55. artikuluetan eta 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 46. artikuluan jasotako baldintzak betetzen badituzte.

Horri dagokionez, honako hau justifikatu beharko da eta memoria baloratuan sartu, ureztapen instalazio bakoitzerako, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan eskura jarriko den ereduaren arabera:

I. Ureztaketa Sindikatuaren edo Ureztatzaileen Elkartearen baimena, jarduketek entitate horiei egindako emakida baten bidez lortzen dutenean ura, edo Konfederazio Hidrografikoaren baimena gainontzeko kasuetan.

II. Inbertsio planean jasotako laguntzaren xede den azalerari dagokion ura neurtzeko moduko kontagailua sartzea inbertsioaren barnean, edo neurketa hori egiten duten gailuak aitzinetik badirela frogatzea.

III. Modernizatu behar bada aurretik jada baden ureztapen instalazio bat, frogatu behar da hobekuntzak ahalbidetzen duela ura aurreztea, 46. artikuluko 4. puntuko beharkizunekin bat, gutxienez ere %10, oraingo instalazioa kontuan hartuta.

6. Ez dira diruz lagungarriak izanen eta, beraz, ez dira hautatzen ahal honako hauetatik heldu diren kostuak:

a) Ordezpen huts diren inbertsioak, salbu eta erosten diren makinak edo ekipamendua aurrekoak ez bezalakoak badira, erabiltzen duten teknologiagatik edo haien errendimenduagatik edo 10 urtetik gorako antzinatasuna izateagatik.

b) Aurretik dauden ondasun higiezinak zaindu, mantendu eta konpontzeko baizik ez diren inbertsioak, edo eskaeraren aurreko 10 urteko epearen barnean diruz lagundu diren higiezinak, ekipamenduak edo instalazioak eskuratzeari dagozkionak.

c) Zorren interesak, horien birfinantzaketa, aseguruak eta nekazaritzako enpresaren bestelako gastu orokorrak.

d) Ekoizpen eskubideak edo laguntza eskubideak erostea.

e) Animaliak erostea. Hala ere, 1305/2013 Erregelamenduaren 18.1.b) artikuluaren araberako hondamendi naturalek hondaturiko nekazaritza ahalmena berriz eratu behar delarik, diruz lagungarriak izan daitezke animaliak erosteko kostuak, aurretik justifikatzen badira.

f) Ustiategiko bertako laneskuaren gastuak eta zuzeneko beste ekarpen batzuk, salgaietan.

g) Onuradunen inbertsio edo partaidetza finantzarioak, haiek ureztatzaile elkarte bateko kideak izan eta harexek sustatzen dituen interes orokorreko obretan egindakoak.

h) Ezkontideen edo lehen mailako ahaideen artean ondasunak eta zerbitzuak eskualdatzea, eskualdatzeko prozedura edo era edozein delarik ere, baita pertsona fisiko eta juridikoen arteko eskualdaketak ere, baldin horiek bazkide gisa parte hartzen badute, salbu eta 14/2006 Foru Legearen 65.1 a) artikuluaren arabera katalogaturiko kooperatibek luzatzen dituzten fakturak eta likidazio ziurtagiriak.

i) Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa), beste zerga batzuk eta proiektuen industria mozkina.

j) Helburu nagusitzat biomasatik energia elektrikoa sortzea duten instalazioak, salbu frogatzen bada gutxienez erabiltzen den energiaren %50 termikoa dela eta lehengai gisa jangaiak ez diren produktuak (Europar Batasuna eratzeko Tratatuaren I. eranskinean agertzen direnak) erabiltzen badira.

k) Ardogintza sektorean merkaturatzeari edo lehen eraldaketari dagozkienak.

l) Inbertsio horiek non inbertsioa egiteko premia ez dagoen behar bezala justifikatuta, ikuspuntu tekniko, ekonomiko eta finantzariotik begiratuta, eta ustiategiarekiko koherentziaren azterketan, inbertsio planean biltzen baita. Ildo horretatik, ez justifikatutako inbertsiotzat hartzen ahalko da neurri edo ahalmena larregia bada (ustiategiaren neurria kontuan hartuta), ustiategiaren ekoizpen orientaziora egokitzen ez bada, etab.

7. Hautatzeko baldintza hauek erabiliko dira neurri honetan:

a) Nekazaritzako ustiategien titularrek Europar Batasuneko zuzenbideak inposatutako baldintza berriak betetzeko dituzten laguntzak gehienez ere 12 hilabeteko epearen barnean baizik ez dira emanen, nekazaritzako ustiategirako nahitaezkoak bilakatzen diren egunetik hasita.

b) Nekazaritzako ustiategi batean titular gisa lehen aldiz hasten diren gazteek Batasunak nekazaritzako ekoizpenari nahiz laneko segurtasunari jartzen dizkion arauak bete beharrez egiten dituzten inbertsioetarako laguntzak, gehienez ere 24 hilabeteko epean onetsi beharko dira horiek ezartzen diren egunetik hasita.

8. oinarria. Inbertsio kolektiboak.

1. Inbertsio kolektibotzat joko dira nekazaritzako zenbait ustiategiren titularrek batera egiten dituztenak, ustiategiei egiturazko hobekuntzak ekartzen badizkiete eta horiei modu koordinatuan heltzen bazaie, azken inbertsioaren titulartasuna modu kolektiboan partekatuz.

Hauek baizik ez dira joko inbertsio kolektibotzat:

–Argindarra, transformadoreak eta horien inguruko ekipamendua ekartzea.

–Ura hartzeko putzuak, eroanbide hidraulikoak, drainatzeak eta ureztatzeko putzuak, Nekazaritza Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak edo legeria aplikagarriko beste batek ukitzen ez dituenak.

–Bideak eta sarbideak.

–Eustormak eta babeserako beste egitura batzuk.

2. Honi dagokionez, ez dira inbertsio kolektibotzat hartuko eraikuntzetan, ekipamenduan edo makinerian egiten diren inbertsioak (azienda nabeak, biltegiak, jetzitegiak, pibotak eta ureztatzeko gisako ekipamenduak, traktoreak, uzta biltzeko makinak etab.), ekoizpen bideak partekatzea badakarte, halakoetan ezinezkoa baita haien erabileraren ondoriozko erantzukizunen identifikazioa eta, orobat, mugatua baita enpresa arloko erabakiak aske hartzea.

3. Partekatzen ahal diren inbertsio kolektiboak, azpiegiturez edo egiturazko osagaiez hornitzekoak, nekazaritzako ustiategi batzuk ukitzen ahal badituzte, ustiategi haien inbertsio planetan sartzen ahalko dira, banan-banan sartu ere bakoitzari dagokion zatian, inbertsioari buruz hartutako konpromisoen arabera. Hori dena hala da, eta ez da beharrezkoa inplikatutako ustiategien artean bat egiteko helburuaren konpromisorik izatea.

4. Partekatutako inbertsio kolektibo batean inplikatutako ustiategi baten inbertsio plana izan daiteke hobekuntza horri bakarrik dagokiona, edo izan ditzake ustiategiaren beraren beste inbertsio esklusibo batzuk ere.

5. Inbertsio kolektiboaren zatian, onuradun bakoitzak bereizirik aurkeztu beharko du bere espedientea, eta horietan guztietan agertu beharko dira inbertsio kolektibo horretako titular guztien identifikazioa, onuradunak izan edo ez, bakoitzaren partaidetza ekonomikoa eta inbertsio osoaren oinarrizko datu teknikoak.

9. oinarria. Laguntza motak eta zenbatekoa.

1. Nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak izanen dira kapitaleko zuzeneko dirulaguntzak.

2. Honako muga hauek erabiliko dira laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko:

a) Laguntza jaso dezakeen gehieneko inbertsio tamaina, onuraduneko eta deialdiko: 100.000 euro ustiategiaren urteko lan unitateko (ULU), inbertsio plana gauzatu ondoren kalkulaturik, gehienez ere 800.000 euro.

b) Laguntza jaso dezakeen gutxieneko inbertsio tamaina, espediente bakoitzeko: 7.500 euro.

c) Gehieneko laguntza, onuraduneko eta deialdiko: 300.000 euro.

d) Gehieneko laguntza, onuraduneko eta deialdiko, 2014-2020 programazio aldian: 800.000 euro.

Zenbateko horiek kalkulatuko dira bai laguntza eskatzeko unean, aurkeztutako inbertsio planaren arabera, bai azkeneko ordainketa egiteko eskaera egiten denean, inbertsio plan gauzatuaren arabera, betiere kostuak apaltzeko irizpideak aplikatu ondoren.

Aurreko a) eta c) apartatuetan ezarritako mugak (laguntzarako eta inbertsio diruz lagungarrirako) gehieneko mugak dira onuradun batek, deialdiaren ekitaldian, eskatutako laguntzen batuketarako, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren M04.01 neurriarekin bat.

Orobat, aurreko d) apartatuan ezarritako muga (onuradunarentzat) da gehieneko muga, onuradun batek eskatutako laguntzen batuketarako, bat etorriz Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren M04.01 neurriarekin.

Aurreko a), c) eta d) letretan aipatutako mugetako bat gainditzen bada, neurri horrekin bat datozen beste deialdi batzuetan eskaerak aurkezteagatik, laguntzak murriztuko dira oinarri arautzaile hauei dagokien espedientean.

3. Inbertsio diruz lagungarriaren zenbatekoaren gainean, portzentaje hauetako laguntza emanen da gehienez ere:

a) %30, orokorrean.

b) %40, nekazari gazteen kasuan.

c) Gazteak dituzten ustiategi elkartuetan, oro har ezarritako muga handitzen ahalko da 10 punturaino, 40 gehienez ere, nekazari gazteek kapital sozialean duten proportzioaren arabera.

d) Aurreko a), b) eta c) letretan aurreikusitako laguntza zenbatekoen mugak ez dira aplikatuko, eta espedienteari gehieneko laguntza bat aplikatuko zaio (inbertsioaren zenbateko diruz lagungarriaren %20koa), bi baldintza hauek betetzen direnean: laguntza eskaeraren xede diren inbertsioetako bat II. eranskineko multzoetan jasota daudenei dagokienean, hau da, “Abeltzaintzako eraikinak”, “Beste eraikin batzuk”, “Abeltzaintzako ekipamendua/nabearen m² kopurua”, “Esne edo haragitarako behi-aziendarako ekipamendua”, “Esne edo haragitarako ardi-aziendarako ekipamendua”, edo “Hornidurak” izenekoetan, eta inbertsioa bideratuta dagoenean atal hauetako batean jasotako ekoizpen sistemetara:

–Zerri ekoizpen intentsibora bideratutako inbertsioak. Ez dira halakotzat hartuko uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuan, zerri ekoizpen intentsiboko ustiategiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituenean, jasota dauden betebeharrak betetzen dituzten zerri ustiategiak.

–Haragitarako, arrautzetarako eta ehizarako hegaztien hazkuntzara bideratutako inbertsioak, ekoizpen ekologikoa denean salbu.

–Aziendara bideratutako inbertsioak, esnetarako ardiak edo ahuntzak izan edo gizentzeko behiak edo zaldiak; edukiera txikiko ustiategietarako mugak gainditzen badituzte, hain zuzen ere, martxoaren 20ko 31/2019 Foru Dekretuaren 2. eranskinean zehaztutakoak. Foru dekretu horren bidez ezarri ziren abeltzaintzako ustiategiek eta horien instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean bete behar dituzten baldintza higieniko-sanitarioak, animalien ongizatekoak eta antolamendu zooteknikokoak. Ondorio horietarako, gizendegi berrien kasuan, 5 m²-ko gehieneko ratioa aplikatuko da animalia bakoitzeko.

–Esnetarako behi aziendara bideratutako inbertsioak, edukiera ertaineko ustiategietarako zehaztutako mugak, aurreko puntuan aipatutako eranskinean ezarritakoak, gainditzen dituztenak, baldin eta mendialdean edo goi mendialdean badaude.

–Esnetarako behi aziendara bideratutako inbertsioak, edukiera txikiko ustiategietarako zehaztutako mugak, aurreko puntuan aipatutako eranskinean ezarritakoak, gainditzen dituztenak, baldin eta mendialdean edo goi mendialdean ez badaude.

–Untxien hazkuntzan egindako inbertsioak, ekologikoa denean izan ezik.

4. Espediente bakoitzari dagokion laguntzaren portzentajeak, aurreko puntuan adierazitako mugekin, honako baremo honen arabera kalkulatuko dira:

a) Gutxieneko portzentaje orokorra: %15. Portzentaje hori handitzen ahalko da baldin gertatzen badira ondoko apartatuetako inguruabarrak.

b) Nekazari gazteek egindako inbertsioak: %25.

Oinarri arautzaile hauen ondorioetarako, horrelako laguntza pertsona hauei aplikatuko zaie:

–“Nekazari gazteak” beren gain hasteko laguntza ustiategietako inbertsioetarako laguntzen deialdi honen ekitaldian, edo aurreko bietan, lortu dutenei.

–“Nekazari gazteak” beren gain hasteko laguntza lortuta, bi baldintza hauek betetzen dituztenei: laguntza eskaera aurkezten duten egunean 41 urte beterik ez izatea eta beren gain hasteko prozesua bukatu zenetik hiru urteko epe barnean egotea. Ondorio horietarako, ulertuko da prozesu hori bukatu dela beren gain hasteko laguntzaren azken tarteko ordainketa onesten den egunean.

–“Nekazari gazteak” beren gain hasteko laguntza lortu gabe, laguntza eskaera aurkezten den egunean 41 urte bete ez dituztenak, lehentasunezko gisa katalogatutako nekazaritzako ustiategi baten titularrak direnak, hiru urte baino gutxiago iraganik nekazaritzaren arloko gizarte segurantzan afiliatu zirenetik.

Onuraduna pertsona juridikoa bada, eta, deskribatutako baldintzen arabera, bazkide guztiak gazteak badira, aurreko portzentajea aplikatuko da osorik.

Onuraduna pertsona juridikoa baldin bada, eta hartan aipatutako baldintzak betetzen dituzten gazteek parte hartzen badute bazkide gisa, arestiko portzentajea aplikatuko da, gazteak kapital sozialean duen partaidetzaren proportzioan.

c) Lehentasunezko gisa sailkatutako nekazaritzako ustiategi baten titularrek egindako inbertsioak, edo Nafarroako kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 65.1.a) artikuluan agertzen diren nekazaritzako kooperatibak badira: %10.

d) Inbertsioak goi mendialdean, mendialdean edo, goi mendialdeak edo mendialdeak izan gabe, naturaz bereziki mugaturiko eskualdeetan dauden lehentasunezko nekazaritzako ustiategietan gauzatzen badira: %5.

10. oinarria. Dirulaguntzak emateko prozedura eta baloraziorako irizpideak.

1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira laguntza hauek. Beraz, aurkezten diren eskaerak alderatuko dira haien hurrenkera ezartzeko.

2. Eskaeren hurrenkera prestatzeko, honako balorazio irizpide hauek aplikatuz lortzen diren puntuen batuketa eginen da (gehienez ere 200 puntu lortzen ahalko dira):

a) Nekazari gazteen parte-hartzea: 50 puntura arte, irizpide hauei jarraikiz:

–Onuraduna pertsona fisikoa bada, nekazari gaztea, edo soilik nekazari gazteak dituen elkarte bat, aurreko 9. oinarriaren 4.b) puntuan jasotako errekerimenduekin bat: 50 puntu.

–Onuraduna pertsona juridikoa baldin bada, lehentasunezko ustiategi baten titularra, eta hartan 9. oinarriaren 4.b) puntuan aipatu baldintzak betetzen dituzten gazteek parte hartzen badute, nekazari gazteek kapital sozialean duten portzentajea 50i aplikatzetik aterako diren puntuak aplikatuko dira.

b) Lehentasunezko ustiategiak eta titularraren baldintzak: 35 puntura arte, irizpide hauei jarraikiz:

–Baldin onuraduna bada lehentasunezko nekazaritzako ustiategi baten titularra, edo nekazari gaztea bada, bere gain hasteko prozesuan, bere gain hasteko laguntza onartua duena ekitaldi honen deialdian edo aurreko bi deialdietan, edo soilik nekazari gazteak dituen elkarte bat, aurreko baldintzekin bat: 35 puntu.

–Baldin onuraduna bada “Ogibide nagusia nekazaritza duen” pertsona fisiko bat, ustiategia ez izanik nekazaritzako lehentasunezkoa, edo 14/2006 Foru Legearen 65.1 a) edo c) artikuluko nekazaritzako kooperatiba bat, lehentasunezko ustiategi izaera izan gabe: 25 puntu.

–Baldin onuraduna bada “Nekazari profesional” gisa sailkatutako pertsona fisiko bat: 15 puntu.

Balorazio irizpide horren ondorioetarako, honako hauek hartuko dira aintzat laguntza eskaera egiten den egunean: 9. oinarriko 4. puntuaren c) letra; ustiategien eta horien titularren kalifikazioak; Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 111/2015 Foru Agindua, zeinaren bidez arautu baitzen Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorraren eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren arteko koordinazioa eta ezarri baitziren Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritzako ustiategien kalifikaziorako irizpideak; eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 14ko 55/2019 Foru Agindua, zeinaren bidez kudeaketa irizpideak onetsi baitziren Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan.

c) Kokapen geografikoa: 20 puntu bitarte, irizpide hauei jarraikiz:

–Inbertsioak goi mendialdean dauden ustiategietan gauzatzen direnean: 20 puntu.

–Inbertsioak mendialdean dauden ustiategietan gauzatzen direnean: 16 puntu.

–Inbertsioak muga natural garrantzitsuak dituzten tokietan dauden ustiategietan gauzatzen direnean: 12 puntu.

d) Enplegua sortzea eta berrikuntza sustatzea: 35 puntura arte, irizpide hauei jarraikiz:

–Baldin diruz laguntzen ahal diren inbertsioetako zenbatekoaren %20 baino gehiago –kostuak apaltzeko irizpideak aplikatu ondoren– badagokie IV. eranskinean biltzen diren ekipamendu edo inbertsio berritzaileei: 15 puntu.

–Inbertsio planak aukera ematen badu ustiategiaren nekazaritzako lan-unitateak %100 edo gehiago handitzeko: 20 puntu.

–Inbertsio planak aukera ematen badu nekazaritzako lan-unitate horiek %50 edo gehiago handitzeko, %100era iritsi gabe: 10 puntu.

–Inbertsio planak aukera ematen badu nekazaritzako lan-unitate horiek %25 edo gehiago handitzeko, %50era iritsi gabe: 5 puntu.

Apartatu honen ondorioetarako, ez dira kontuan hartuko eraldatu eta merkaturatzeko jarduerek sortutako nekazaritzako lan-unitateak.

Halaber, baldin laguntzen onuradunak beren gain hasten ari diren nekazariak badira, laguntza onartua dutenak, edo aurreko egoeran dauden nekazariak dituzten elkarteak, kalkulu horretarako abiapuntua hau izanen da: nekazaritzako lan-unitate bat sartutako pertsona bakoitzeko.

e) Generoa: laguntza espedientearen onuradunak baldin badira emakumeak edo, pertsona juridikoak izanik, haien gobernu organoen %30 gutxienez emakumeen esku badaude, edo sozietate zibilak non emakumeen esku dauden gobernu organoen %30 gutxienez eta kapitalaren %30 gutxienez: 10 puntu.

f) Balio katean merkataritzako marjina hobetzea: baldin eskatzaileek aurkeztutako inbertsio planean badaude eraldatu eta merkaturatzeko inbertsio gisa laguntza jaso dezaketen jarduketak, 7.5.f) oinarriaren arabera, eta gutxienez ere diruz lagungarria den inbertsioaren 7.500 euro badagozkie gutxienez: 10 puntu.

g) Inbertsio kolektiboak: eskatzaileek inbertsio plan bat aurkezten badute eta haren barnean jasotzen bada 8. oinarriaren arabera “inbertsio kolektibo” gisa katalogaturiko proiektu bat, diruz lagungarritzat jotzen dena: 5 puntu.

h) Ingurumena gehiago errespetatzen duten ekoizpen metodoak: 15 puntura arte, baldintza hauen arabera:

–Ekoizpen ekologikoaren neurriaren barnean emandako laguntzarik baldin badute, 1305/2013 Erregelamenduaren 29. artikuluarekin bat, edo aldaketa aldia gaindituta, gutxienez ere ustiategiaren nekazaritzako 0,5 lan unitate badagozkio abeltzaintzako edo nekazaritzako ekoizpen ekologikoari: 15 puntu.

–Nekazaritzako eta ingurumeneko neurriaren barnean emandako laguntzarik baldin badute, 1305/2013 Erregelamenduaren 28. artikuluarekin bat, edo gutxienez ere ustiategiaren nekazaritzako 0,5 lan unitate badagozkio behi, ardi, ahuntz edo zaldi arraza autoktonoen abeltzaintzari edo erlezaintzari: 10 puntu.

–Aurreko gidoiaren ondorioetarako, arraza autoktonotzat hartuko dira hala jasota daudenak abuztuaren 29ko 309/2014 Foru Aginduan, hark aldatu baitzuen Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 2003ko maiatzaren 26ko Foru Agindua, zeinak onesten baitzuen Nafarroako abere arrazen katalogo ofiziala. Ondorio horietarako ere hartuko da kontuan ustiategiko abereen arraza Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroarekin bat.

i) Prestakuntza eta aholkularitza: onuradunak aholkularitza neurrian parte hartzen badu Nafarroako Foru Komunitatean homologatutako edo aitortutako prestakuntza eta aholkularitza entitateen bitartez, 1305/2013 Erregelamenduaren 14. eta 15. artikuluekin bat, edo frogatzen badu 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 15. artikuluaren arabera onartutako prestakuntza entitateek nekazaritzako enpresa kudeatzeari buruz ematen dituzten ikastaroetara joan izana: 5 puntu.

j) Kalitate araubideak: onuradunak bere ustiategian Nafarroan ezarritako kalitate-araubideek babestutako produktuak ekoizten eta/edo lantzen baditu, barne merkatuko informazio eta sustapen neurrietan jasoak, 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 16. artikuluarekin bat, eta kalitate araubide horietan ekoizpen unitateak gutxienez nekazaritzako 0,5 lan unitate badira: 5 puntu.

k) Elkartea eta ekonomia sozialekoa izatea: 10 puntura arte, irizpide hauei jarraikiz:

–Onuraduna lehentasunezko elkarte bat baldin bada, Nekazaritzako elikagaien arloko kooperatibak eta beste elkarte batzuk sustatzeko abuztuaren 2ko 13/2013 Legearen arabera, edo nekazaritzako kooperatiba bat, Nafarroako kooperatibei buruzko 14/2006 Foru Legearen 65. 1.a) eta c) artikuluaren arabera, edo elkarte-ustiategi bat, lehentasunezko nekazaritzako ustiategi gisa sailkatua eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean: 10 puntu.

–Baldin bestelako nekazaritzako ustiategi elkartu bat baldin bada, aurreko gidoian aipatutakoak ez bezalakoa, edo Nafarroako kooperatibei buruzko 14/2006 Foru Legearen 65. 1.a) artikuluan jasotako nekazaritzako kooperatiba bateko bazkide diren pertsona fisikoak baldin badira: 5 puntu.

3. Onuradunak bere eskaeran adierazi beharko du, berariaz, zer balorazio irizpideren arabera eskatzen duen aplika dakiola aurreko baremoa. Eskaera hau erantzukizunpeko adierazpentzat hartuko da laguntza eskaera aurkeztean biltzen diren irizpideei dagokienez, edo, egoki denean, eskaerak aurkezteko epea bukatzeko egunari dagokionez, eta bete beharreko konpromisotzat inbertsio planean aurreikusitako ekintzei dagokienez, eta plan horrekin bat etorri beharko du.

4. Onuradunak eskatutako balorazio irizpideek ekarritako puntuak bakarrik emanen dira. Baldin betetzeko zenbait kasu onartzen dituen irizpide bat ezarri bada, puntu gehien ematen dituen egoera hartuko da aintzat, baldin eta eskura dagoen informazioarekin egiaztatzen ahal bada, eskatutako puntuazioa inola ere gehitu gabe.

11. oinarria. Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.

1. Norgehiagokako araubideko tramitazioan, lehentasunak ezarriko dira eskaeren artean aurreko oinarrian ezarritako balorazio irizpideak aplikatuz, eta aipatu irizpideen arabera balorazio handiena lortzen duten eskaerei emanen zaie dirulaguntza, deialdian erabilgarri dagoen kredituak ezarritako muga gainditu gabe.

2. Espedienteen puntuazioan berdinketarik gertatzen bada, lehentasuna izanen du, lehenbizi, aurreko oinarriaren a) apartatuan puntuazio handiena lortzen duen espedienteak, eta gero, hurrenez hurren, b), c), d) edo eta abarretan lortzen den puntuazioa hartuko da aintzat, aurrekontua agortu arte. Berdinketak bere horretan segitzen badu, lehentasunezko elkarte bateko bazkide diren pertsona fisikoak edo juridikoak lehenetsiko dira, edo lehentasunezko elkarte bateko kide den entitate bateko bazkide direnak, eta, hala ere berdinketa hausten ez bada, gazteenak lehenetsiko dira, edo eratze data aintzat harturik berrienak direnak.

3. Aurrekontuan diru erabilgarririk izanik ere, laguntzarako eskubidea izateko nahitaezkoa izanen da gutxienez ere 60 puntu lortzea balorazio irizpideetan.

4. Deialdirako dagoen aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada laguntzarako eskubidea duten eskaera guztiei dirulaguntza emateko, ezetsi eginen dira dagokion ekitaldiko aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik onartu ezin diren guztiak.

12. oinarria. Onuradunen konpromisoak eta betebeharrak.

1. Laguntza hauen onuradunek honako betebehar eta konpromiso hauek izanen dituzte:

a) Inbertsio plana gauzatzea laguntzen deialdian adierazten den epean, galarazi gabe justifikatutako arrazoiengatik eman daitezkeen luzapenak. Luzapen horiek ez dira inoiz ere kasuko ekitaldiko azaroaren 1etik harago joanen.

Plana oso-osorik gauzatutzat emateko, 10.2 oinarrian aipatutako jarduketak bukatu beharko dira, baldin eta jarduketa horiei esker puntuak lortu baldin badira hautapen irizpideak aplikatuz.

b) Inbertsio plana bukatzen den egunera arte mantentzea baldintza hauek: nekazari aktiboarena, 4.1.c) oinarrian ezarria, eta ustiategiaren neurriarena, 5.b) oinarriarekin bat. Bere gain hasteko prozesua bukatu ez duten nekazari gazteen kasuan, berriz, prozesu hori bukatzen denean eskatuko zaie konpromiso hauek betetzea.

c) Jarduketak egitea, eta behar denean, mantentzea, eta betetzea uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritako beharkizunak (haren bidez onesten da Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen testu bategina), lehentasunezko ustiategiei dagokienez, baita ogibide nagusia nekazaritza izateari dagokionez ere, eta, orobat, betetzea uztailaren 4ko 19/1995 Legean ezarritako beharkizunak (lege horrek hizpide ditu nekazaritzako ustiategien modernizazioa), nekazari profesionala izateari dagokionez, behar denean, baldin horiek balio izan badute zehazteko laguntzaren intentsitatea, 9. oinarriarekin bat, eta espedienteen lehentasuna, 10. oinarriarekin bat, inbertsio plana bukatzeko eguna arte, betiere ordaindu aurretik, salbuespena izanik aurreko letran jasotakoa, ezartzeko prozesuan diren nekazari gazteentzat.

d) Etorkizunean bete beharreko konpromisoei eustea bost urtez, 22. oinarriaren arabera, azkeneko ordainketa onesten duen ebazpena ematen denetik aurrera, edo hiru urtez, baldin onuraduna bada enpresa txiki edo ertaina.

e) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan honako hauek frogatzea:

–Jasotako funtsak aplikatuta egindako gastuak eta ordainketak, eta

–Hartu diren funtsak laguntza emateko arrazoi izan ziren helburuetarako erabili direla, ezarrita dauden epe eta moduan.

f) Behar diren kontrolak onartzea, egiaztatzeko laguntza ongi eman dela, inbertsioa ongi gauzatu dela eta konpromisoei eutsi zaiela.

g) Behar diren argibideak ematea ustiategiaren alderdi tekniko-ekonomikoez, lan arlokoez eta sozialez, baita neurri honen esparruan hartutako laguntzez ere, haien jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.

h) Dirulaguntza jaso duten jarduketak finantzatzeko beste dirulaguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu edo lortu badira, horren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, azkeneko ordainketan jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.

i) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko asmoz, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak edukitzea, pertsona onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako eta sektoreko legeetan agindutako moduan.

j) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

k) Guztira 50.000 eurotik gorako laguntza publikoz hornitutako inbertsioak dakartzaten ekintzetarako, onuradunak paratu beharko du azalpen plaka bat, ereduaren araberakoa. Eredua eskura daiteke laguntzetarako izapideen katalogoan.

Plaka horretan agertuko da proiektuaren edo eragiketaren azalpena, eta plakaren %25 hartuko du, gutxienez. Gainera, Europako ikurra agertuko da, Europar Batasunaren arau grafikoekin bat, eta, harekin batera, irakurgarri hau: “Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du”.

l) Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauetan ezarritako kasuetan.

m) Bidezko denean, inbertsioko ondasunak inskribatuko dira Nafarroako Foru Komunitateko behar diren erregistro ofizialetan, plana amaitu baino lehen.

n) Eskatzailearen ardura da ingurumenerako kaltegarriak izan daitezkeen inbertsioetarako 7. oinarriko 2. zenbakian aurreikusten den baimena eskuratzea. Laguntza emateak ez dakar berekin inola ere inbertsioek baimen hori izatea.

ñ) Enpresa deslokalizaziorik ez egitea, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16an 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Eginbehar hau ez betetzeak aipatutako foru legean jasotzen diren itzultzeak ekarriko ditu.

o) Dirulaguntza ematen dela jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute telematika bidez, ebazpen honetako ebazpen zatiaren 3. puntuan eskuragarri dagoen eredua erabiliz.

Adierazpen hau betiere aurkeztuko da, bai gardentasun betebeharra izanik (irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. artikuluko beharkizunak betetzeagatik) bai izan gabe ere (kasu honetan, hori hala dela agertuko da adierazpenean).

2. “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” neurrian laguntzen eskaera aurkezteak berekin dakar oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoak onartzea.

3. Ulertuko da bete direla “lehentasunezko nekazaritzako ustiategi”, “ogibide nagusia nekazaritza duena”, edo “nekazari profesionala” izateko baldintzak, baldin eta ebazpen batek onesten badu nekazaritzako ustiategien titularrak eta/edo nekazaritzako ustiategietako bazkideak direla ogibide nagusia nekazaritza duena, nekazari profesionala, edo nekazaritzako profesionala, eta nekazaritzako ustiategiak hala sailkatu badira bat etorriz Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 111/2015 Foru Aginduarekin (foru agindu horren bidez arautzen da koordinazioa batetik Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorraren eta bestetik Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren artean, eta irizpideak ezartzen dira Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritzako ustiategiak kalifikatzeko). Hori dena, betiere, inbertsioak gauzatzeko epea bukatzen den urteari dagokionez. Aurrekoa alde batera utzi gabe, organo kudeatzaileak baliozkotu ahalko du konpromiso horiek betetzen direla, Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroak (REAN) egindako txostenaren bidez, non jasoko baita katalogazio horretarako baldintzak betetzen direla.

13. oinarria. Laguntza eskaera eta dokumentazioa.

1. Hartarako ezarri den atzemate programaren bidez aurkeztuko dira laguntza eskaerak. Programa hori onuradunen eskura dago Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren izapideen katalogoan (www.nafarroa.eus).

2. Programa hori erabiltzeko, onuraduna egiaz bera dela egiaztatu behar da, sinadura elektronikoaren eta edo NANaren/PINaren bidez. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 30eko 59/2019 Foru Aginduaren bidez, behar ziren oinarriak onetsi ziren, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan parte hartuko duten entitate laguntzaileak deitzeko eta hautatzeko.

3. Betebeharrak betetzen direla frogatzeko, eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Eskatzailearen IFZren edo IFKren fotokopia eta, Europar Batasunetik kanpoko lurralde bateko nazionalitatea duten pertsona fisikoak badira, egoitza-baimen iraunkorrarena.

b) Ingurumen baimenak edo haien eskaerak, sozietateen eraketa eskriturak, aurrekontuak edo proformako fakturak, eta oinarri arautzaile hauen aplikazioak eragindako guztiak, laguntzaren tramiteen katalogoan eskuratzen ahalko den zerrendaren arabera.

4. Onuradunak eskaera bakarra aurkeztu beharko du deialdi bakoitzeko.

14. oinarria. Kostuen moderazioa.

1. Batzordearen 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 48. artikuluak eskatzen du egiazta dadila proposatutako kostuak moderatuak direla, eta hori ebaluatzeko metodologia zehazten du. Ondorio horietarako, inbertsio planean kostuen moderazioaren printzipioa aplikatu dela bermatzeko, instrukzio organoak sistema hauek erabiliko ditu:

a) II. eranskinean agertzen diren moduluak (“Inbertsio moduluak”) aplikatzea laguntzen xede diren inbertsioei, eta, horietarako, kostuaren frogagiria aurkeztu behar da (memoria baloratua, proformako faktura, aurrekontua...). Eranskineko moduluen artean goi mendialdeko makineria aipatzen dutenak 10.2.c oinarriko lehen atalean jasotzen den irizpidea betetzen duten ustiategiei baizik ez zaizkie aplikatuko.

b) II. eranskinean, “Inbertsio moduluak” izenekoan, aipatzen ez diren inbertsio eta gastuetarako, eskatzaileak laguntza eskaerarekin batera aurkeztu beharko dituen hiru aurrekontu edo proformako fakturen artean aukeratuko da.

Egiazko enpresa hornitzaile independenteenak izanen dira eskaintzak, eta alderatzeko behar bezain zehatzak izanen dira. Nolanahi ere, ez da beharrezkoa izanen hiru eskaintzak aurkeztea, baldin justifikatzen badu merkatuan ez daudela behar adina entitate hornitzaile edo emaile, dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarri bereziengatik. Salbuespen hori behar bezain justifikatua egonen da inbertsio planean.

c) Aurreko kasuetan sartzen ez diren inbertsioak badira, Balorazio Batzorde batek baloratuko ditu. Batzorde hori instrukzio organoaren arduradunak eta profil teknikoa duten hango bi teknikarik osatuko dute, eta aurkeztutako aurrekontuaren aldeko txostena eman beharko dute, edo bestela, ordezko aurrekontua aurkeztu.

Batzorde horren erabakia justifikatuko da, orobat, ondasunaren prezioak egiaztatuz onuradunari dagokion jarduketa-merkatu logiko batean.

2. Aurrekontu diruz lagungarria kalkulatzeko, hartuko dira onuradunak aurkezturiko aurrekontua eta ebaluazioaren ondoriozkoa, eta bietan txikiena hartuko da aintzat.

3. Kostuen moderazioari buruzko egiaztatze kontrolak laguntza esleitu aurretik eginen dira, laguntza eskaeran oinarrituta, eta azken ordainketa egin aurretik, onuradunak aurkeztutako ordainketa-eskaeran oinarrituta. Egiaztatze kontrolak eginen dira, orobat, onuradunak aldaketak egitea eskatzen duenean.

4. Kostuen moderazioa zuzen aplikatzeko, onuradunak behar diren agiriak erantsiko dizkio (memoria, aurrekontua, proformako faktura, etab.) inbertsio planari, legez eska daitekeen informazio guztiarekin eta agiria igorri duenaren identifikazio datuei buruzko informazio fidagarriarekin, eta, orobat, entregatu beharreko ondasunaren ezaugarri teknikoak, lan egiteko gaitasunak, tamaina eta abar zehatz-mehatz azalduta.

5. Onuradunak aurkeztutako agiriak nahikotzat jotzen ez badira ondorio horietarako, gastuen moderazioa behar den bermearekin aplikatu ezin zaien kostuak ez dira diruz lagungarritzat joko.

15. oinarria. Instrukzio organoa.

Neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa dagokio Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalari; atal hori atxikia dago Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuari.

16. oinarria. Dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.

1. Instrukzio organoak eskaerak jasotakoan, eskatzen den dokumentazio guztia duten egiaztatuko da. Behar izanez gero, hamabost egun naturaleko epean zuzen ditzala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio ezen hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, edo agiriak bere horretan daudela instruituko dela espedientea.

2. Eskaera osorik dela, egiaztatuko da eskatzen diren baldintzak betetzen dituela, eta horretarako behar diren kontrolak eginen dira.

3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak joko du Foru Administrazioan eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietara, betiere laguntza eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan kontsultatzen ahal diren parametroak zehazteko, onetsitako azken katalogazioaren araberako datuak erabiliko dira.

4. Instrukzioaren prozeduran zehar, unitate erantzuleak eska dezake aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa argitzea. Behar izanez gero, gehienez hamabost egun naturaleko epean zuzendu ditzala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio ezen hala egiten ez badu agiriak bere horretan daudela instruituko dela espedientea.

5. Laguntzaren zenbatekoa zehazteko, inbertsio diruz lagungarrien aurrekontua eta aplikatzekoak diren mugak, baremoak eta moduluak hartuko dira kontuan, oinarri arautzaile hauen arabera.

6. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunetan oinarriturik.

7. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta esleipen espedientean jaso beharko da onuradunek laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

17. oinarria. Ebazpena.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzak esleitzeari buruzko ebazpena emanen du. Ahal bada, ekitaldi bakoitzean gazteak beren gain hasteko laguntzen deialdia egin ondoren emanen da ebazpena, laguntzaren intentsitatea zehazteko eta eskaerak baloratzeko irizpideak (9. eta 10. oinarrietan ezarriak) behar bezala aplikatu ahal izateko.

2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.

3. Ebazpenean azalduko da dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda, eta eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira, eta, horien artean, zein diren aurrekontuko baliabideen mugagatik ezetsitakoak.

4. Deialdia ixten den egunetik hiru hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena, eta honako hauek jasoko ditu: onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa, baldintzak eta, orobat, onuradunak bete behar dituen konpromisoak.

5. Gainera, laguntza esleitzeko jakinarazpenean onuradunei adieraziko zaie neurri honek Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren babespeko dirulaguntza izan duela, besteak beste Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) finantzazioarekin, “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietako aktibo fisikoetan”, “Ustiategien bideragarritasuna hobetzeko” delako neurrian.

6. Eskaera ezetsi egin dela ulertuko da baldin berariazko ebazpenik eman ez bada dirulaguntzaren oinarri arautzaile hauetan prozedura ebazteko ezarritako epea bukatzean, edo deialdiak ezarritako epean.

7. Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka onuradunak gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko du, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, ebazpena berariazkoa izanez gero, edo isiltasun administratiboz ezetsi dela ulertzen denetik aurrera, ustezko ezespena izanez gero.

18. oinarria. Inbertsio plana aldatzea.

1. Bidezko arrazoiengatik onuradunak beharrezkotzat jotzen badu aldaketak egitea hasiera batean onetsitako inbertsio planean, aldatzeko eskaera bat aurkeztu beharko du. Ondasun eta/edo konpromiso berriak hartu aurretik aurkeztuko da eskaera hori, eta, betiere, inbertsioak bukatzeko epea bukatu baino sei hilabete lehenago.

2. Proposatutako aldaketa behar bezainbat arrazoitu eta justifikatu beharko da, eta honako hauek bermatu beharko dira:

–Inbertsio plan berriaren bideragarritasuna.

–Ez dela urratzen eskaeren hurrenkerako emaitza ekarri zuten balorazio irizpideen aplikazioa.

3. Aldaketa horiek nabarmen gisa sailkatuko dira honako kasu hauetan:

a) Baldin ustiategiko ekoizpenaren ildoa aldatzen bada, sektore, labore mota edo abere espeziearen arabera.

b) Baldin ustiategiko ekoizpenerako baliabideak, laborantzarako hektareak edo abelburuak %30 baino gehiago gehitu edo kentzen badira, aurreikusitakoekin alderatuta, inbertsio plana aplikatu ondoan.

c) Baldin obra zibileko, makineriako edo ekipamenduko elementuak laguntzen ahal den inbertsio osoaren %30 baino gehiago gehitu edo kentzen badira, elementu bakoitzean, eta 15.000 euro baino gehiagoko gorabehera bada.

4. Inbertsio planaren aldaketa nabarmen bakarra aurkeztea onartuko da.

5. Instrukzio organoaren balorazioaren menpe egonen da aldaketak onestea. Onespen horrekin ere, hasiera batean onarturiko laguntzak ez dira handituko.

–Aldaketak nabarmenak badira, kostuak apaltzeko prozedurarako modulu berriak aplikatzea badakarte eta/edo emandako laguntza murrizten bada, inbertsio plan berria ebazpen bidez onetsi beharko da, hasierako planak agertzen zituen irizpide tekniko-ekonomikoei eta kostuak apaltzeko irizpideei jarraikiz.

–Aurreko paragrafoan aipatu gabeko aldaketak badira, azken ordainketaren unean eginen da behar den doikuntza, bai inbertsioetan bai esleitutako laguntzan.

6. Kudeaketa organoak lagungarritzat jo ditzake epean jakinarazten ez diren aldaketak, baldin betetzen badituzte oinarri honen 2. apartatuan ezarritakoa eta 14. oinarriaren araberako kostuen moderazioa. Bidezkotzat jotzen dituen frogagiriak eskatzen ahalko dizkio onuradunari, galarazi gabe 21. oinarrian ezarritako murrizketak.

Ondorio horietarako, baldin aurreikusitako inbertsioak egiten ez badira, edo osorik egiten ez badira eta horiek aldaketa nabarmentzat jo badaitezke, komunikatu gabeko aldaketatzat hartuko dira.

19. oinarria. Onuradunaren gardentasun betebeharrak.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako entitateak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira, gutxienez 5.000 eurora iritsiz gero.

Aurreko apartatuan ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira.

Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako urteko negozio-zifra edo aurrekontua honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo gauzatutako aurrekontua.

b) Kasua bada, dirulaguntza zein ekitalditan ematen den, ekitaldi horretan entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua edo negozio-zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek, dirulaguntzarik jasotzen badute, informazio hau eman beharko dute:

a) Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan dagoena izanen da.

d) Kargudun bakoitzak gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan duen dedikazio mota.

e) Erakunde onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

Entitateak ez badu gardentasun betebeharra bete beharrik, ez direlako aurreikusitako inguruabarrak gertatzen, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekartzen ahal dituen zehapenak galarazi gabe, haiek bete ezean, onartutako dirulaguntza ordaindu gabe utziko da, eta, zenbatekorik kobratu bada, itzuli egin beharko da, eta aurrerakinak ere bai, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

20. oinarria. Ordainketa eskaera.

1. Laguntzak jaso ahal izateko, onuradunak ordainketa eskaera aurkeztu beharko du Nafarroako Gobernuaren web-orriko izapideen katalogoan eskura dagoen atzemate programaren bidez. Ordainketa eskaera zehaztu diren egunen aurretik aurkeztu ezean, laguntzak galdu eginen dira.

2. Ordainketa eskaerarekin batera, onuradunak inbertsioen bukaeraren berri eman beharko du, baita justifikatu ere horiek nola bete diren eta ordainketak nola gauzatu diren laguntzaren xede ziren kontzeptuengatik; horretarako, aurkeztuko dira behar diren fakturak edo frogagiri baliokideak eta gastu eta inbertsio diruz lagungarri guztien ordainagiriak.

21. oinarria. Laguntzen ordainketa.

1. Dirulaguntzak ordainduko dira horiek ematea eragin zuen jarduera burutu dela egiaztatu ondoren, eta laguntzaren onuradunak aurreko oinarrian ezarritako gardentasunaren gaineko informazio betebeharra bete duenean.

Laguntzen ordainketa deialdian aurreikusitako aurrekontu ekitaldiaren kargura eginen da.

2. Onuradunak proposaturiko inbertsio plana gauzatzeko epea 2023ko uztailaren 1ean bukatuko da.

2023ko uztailaren 1ean amaituko da ordainketa eskaera aurkezteko epea, eta, horrekin batera, fakturak, ordainagiriak, baimenak, erregistroak eta aurkeztu behar diren gainerako agiriak. Dokumentazioa zuzentzeko epea ematen ahalko da, beharrezkoa izanez gero. Kasu horretan, ez dira onartuko 2023ko uztailaren 1etik aurrerako fakturak edo ordainagiriak.

Epe horiek izanen dira, arrazoi justifikatuengatik eskatzen eta ematen ahal diren luzapenak ezertan eragotzi gabe, baldin eta luzapen horien iraupena, gehienez ere, 2023ko abuztuaren 1era artekoa bada eta inbertsio plana amaitzeko hiru hilabeteko epea baino lehen eskatu badira. Luzapena onartzen bada, amaiera data berriari aplikatuko zaio aurreko paragrafoan ezarritakoa, fakturei, ordainagiriei eta zuzentzeko epeari dagokienez.

Oro har, dirulaguntzak onartzea eragin zuen jarduera gauzatu dela egiaztatu ondotik ordainduko dira dirulaguntzok. Horri dagokionez, ez da ulertuko jarduera gauzatua dagoela frogatu denik harik eta instrukzio organoak inbertsio plana bukatu dela frogatu eta ordainagiriak zuzen daudela egiaztatu arte.

3. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko onuradunak hartutako konpromisoak betetzen dituela eta inbertsioa aurkeztutako proiektuarekin bat datorrela. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezko ordainketak baimenduko ditu, eta laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko.

4. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak joko du Foru Administrazioan eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietara, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera. Kontrol horien barnean, bisitak egiten ahalko dira ustiategietara, egiaztatzeko inbertsioak bukatu direla eta zuzen gauzatu, edo egiaztatzeko instrukzio organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi.

Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan kontsultatzen ahal diren parametroak zehazteko, onetsitako azken katalogazioaren araberako datuak erabiliko dira.

5. Instrukzio organoak egindako egiaztapenetan ondorioztatzen baldin bada beheranzko desbideratzeak daudela onuradunak aurkeztutako azkeneko ordainketa eskaerarekin alderatuta, hurrengo oinarrian aipatzen diren murrizketak eta baztertze-irizpideak aplikatuko dira.

22. oinarria. Murrizketak eta bazterketak baremoa ezartzeko irizpideetan, laguntzetan eta ordainketetan.

1. Inbertsio plana 12.1.a) oinarrian adierazitako epean bukatzeko konpromisoa betetzen ez bada, laguntza galdu eginen da.

2. 12.1.b) oinarrian jasotako konpromisoa (nekazari aktiboarena eta ustiategiaren neurriarena) ez bada betetzen azkeneko ordainketaren aurretik, laguntzak galdu eginen dira, salbu ebazpen honen 4.1.e) oinarriko kasua gertatzen bada; hala izanez gero, laguntza ez da ordainduko harik eta onuradunak organo kudeatzaileari adierazten dion arte egunean dituela tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

3. 12.1. oinarriaren e) eta f) letretan jasotako konpromisoa (gastuen justifikazioarena eta kontrolen onarpenarena, hurrenez hurren) betetzen ez bada, laguntza osoa galduko da.

12.1. oinarriaren g), h), i) eta m) letretan jasotako konpromisoak (hurrenez hurren, informazioa ematea, beste laguntza batzuk jakinaraztea, kontabilitatearena eta erregistroetako inskripzioarena) betetzen ez badira, konpromisoari zuzenean lotutako laguntza galduko da. 12. oinarriaren j) eta k) letretan jasotako konpromisoak (agiriak gordetzearena eta azalpen plakak jartzearena, hurrenez hurren) betetzen ez badira, laguntzaren %50 galduko da.

4. Azken ordainketa egin aurretik egiaztatzen bada eskaeren hurrenkera finkatzeko puntuazioa ateratzeko aintzat hartutako balorazio irizpideak bete ez direla, puntuazio txikiagoa zegokiola eta, horren ondorioz, onuradun izaera galduko zukeela, laguntza guztia galduko da, salbu beren gain hasteko prozesua bukatu ez duten nekazari gazteen kasuan; haientzat, prozesu hori bukatzen den arte atzeratzen ahalko da egiaztapen hori. Ondorio horietarako, baremazio irizpideak, dagozkionak onuradunak Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programako beste neurri batzuetan parte hartzeari, ulertuko da bete direla baldin eta onuradunak, enpresa planaren bukaeran, frogatzen badu kasuko laguntzetatik kanpo gelditu dela deialdirako aurrekontu nahikorik ez egoteagatik.

5. Baldin eta, behin inbertsio plana gauzaturik, gauzatutako inbertsio diruz lagungarria onetsitakoaren %70 baino txikiagoa bada, egiaz gauzatutako inbertsioari egokituko zaio ordaintzen den zenbatekoa, eta %10eko penalizazioa izanen du, doikuntza egin ondoko laguntzaren gain kalkulatuta, baldin Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak uste badu oraindik ere baliozkoak direla gauzatutako planak, bai teknikoki bai ekonomikoki.

6. Baldin eskaeretako aldaketak komunikatzeko betebeharra betetzen ez bada (18.1 oinarrian ezarria), eta oinarri horren 6. puntua aplikatu behar bada ere, ordainketa doituko da benetan gauzatu den inbertsioaren arabera, baina %10eko penalizazioa aplikatuta doikuntzaren ondoriozko laguntzaren gainean.

7. Ordainketa eskaerari dagokionez, murrizketa hau aplikatuko da:

Baldin ordainketa eskaeran adierazitako laguntzaren zenbatekoa bada, eskaera horren onargarritasun azterketa egin ondoren, ordaindu beharreko zenbatekoa baino %10 handiagoa, ordaintzeko zehaztutako zenbatekoa beste horrenbeste gutxituko da.

Hala ere, ez da batere murrizketarik eginen onuradunak frogatzen badu ez dela diruz lagungarri ez den zenbateko hori sartu izanaren erantzulea.

8. Aurreko murrizketak eta bazterketak ez dira aplikatuko baldin eta onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiengatik gertatu direla aldaketa horiek, hurrengo oinarriaren 3. puntuaren arabera, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu.

9. Egiaztatzen bada onuradunak nahita egin duela gezurrezko adierazpen bat, emandako laguntzak bertan behera utziko dira, eta laguntzetatik jasotako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, onuraduna neurri horretarako laguntzetatik bazterturik geldituko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, deusetan galarazi gabe Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarririko zehapenak edo aitorpen hori aurkezteko unean iruzurraren kontrako borrokarako indarrean diren prozeduretatik datozenak.

Aurreko paragraforaren ondorioetarako, proformako faktura edo aurrekontu faltsuak aurkeztea nahita egindako gezurrezko adierazpentzat hartuko da.

10. Frogatzen bada onuradunak baldintza artifizialak sortu dituela laguntza jaso ahal izateko, 1306/2013 Erregelamenduaren 60. artikulua aplikatuz laguntzetatik kanpo geldituko da, eta, bidezkoa bada, laguntzengatik jasotako zenbateko guztiak itzuli beharko ditu.

23. oinarria. Gerora bete beharreko konpromisoak.

1. Gerora bete beharreko konpromisoak dira onuradunak bere gain hartu dituenak, bost urtez horiei eusteko baldintzarekin, edo hiru urtez, enpresa txiki eta ertainen kasuan, azkeneko ordainketa onesten duen ebazpenaren egunetik aurrera.

2. Hauek hartuko dira gerora bete beharreko konpromisotzat, oro har, era guztietako espediente eta onuradunen kasuan:

–Ekoizte jarduera mantentzea, eta bere kokapenak programaren eremuan jarraitzea edo

–Azpiegiturako eta/edo inbertsioetako elementuen jabetza mantentzea edo

–Eragiketaren helburuak, izaera eta gauzatzeko baldintzak mantentzea, funtsezko aldaketarik gabe eta jatorrizko helburuak kaltetu gabe.

–Beren gain hasteko prozesuan ari diren gazteen kasuan, prozesu hori bukatzen denean betebehar hauek betetzea, eta oinarri honen 1. zenbakian ezarritako epeetan mantentzea: nekazari aktiboarena, ustiategiaren neurriarena eta laguntzaren intentsitatea zehazteko eta espedienteak lehenesteko erabili diren kalifikazioena. 12.1.b) eta c) oinarrian ezartzen dira betebehar hauek.

Konpromiso horiek ez zaizkie aplikatuko finantza tresnek egin edo jasotako ekarpenei, ezta bestelako eragiketei ere ekoizpen jarduera bertan behera uzten delarik iruzurrezkoa ez den porrotarengatik.

Ez zaie orobat aplikatuko inbertsiorako laguntzen onuradun diren pertsona fisikoei, baldin eta behin inbertsio eragiketa bukatu ondoan, laguntza bat hautatzen eta eskuratzen ahal badute Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1309/2013 Erregelamenduaren arabera, kasuan kasuko inbertsioa zuzenean loturik badago Globalizaziora Egokitzeko Europako Funtsaren laguntzaren bidez diruz laguntzen ahal den jarduera gisa identifikaturiko jarduera motari.

3. Hauek izanen dira gerora bete beharreko konpromisoak, laguntzaren intentsitateari lotuak:

a) Lehentasunezko nekazaritzako ustiategiaren izaera edo, hala bada, nekazaritzako kooperatibarena mantentzea.

b) Ustiategien kokapena mantentzea mendialdean, goi mendialdeetan eta, goi mendialdea edo mendialdea izan gabe, muga natural garrantzitsuak dituzten tokietan.

4. Hauek izanen dira gerora bete beharreko konpromisoak, 10. oinarriaren araberako balorazio irizpideei lotuak:

a) Titularraren eta ustiategiaren baldintzei eustea, 2.b) puntuaren arabera; edo kalifikazio horiek lortzeko eskatzen diren gutxieneko baldintzak betetzea, neurriei, unitateko lan errentari eta nekazaritzaren arloko gizarte segurantzari buruzkoak.

b) Ustiategiaren kokapen geografikoari eustea, 2.c) puntuaren arabera.

c) Ustiategiaren neurria mantentzea nekazaritzako lan unitateen hazkundearen irizpidearengatik emandako puntuei dagokien tartean, 2.d) puntuaren arabera.

d) Pertsona juridikoen kasuan, gobernu organoetan kideen %30 emakumeak izaten jarraitzea, eta sozietate zibilen kasuan, kapitalaren %30 gutxienez haiena bada, 2.e) puntuaren arabera.

e) Ustiategiko produktuak eraldatzeko edo merkaturatzeko inbertsioak mantentzea, 2.f) puntuaren arabera.

f) Ingurumena gehiago errespetatzen duten ekoizpen metodoak mantentzea, 2.h) puntuaren arabera.

g) Prestakuntza eta aholkularitza neurrietan parte hartzen segitzea, 2.i) puntuaren arabera.

h) Kalitate araubideen babespeko produktuak ekoizten eta/edo prestatzen jarraitzea, 2.j) puntuaren arabera.

i) Onuradunak elkarte-entitate edo kooperatiba bateko bazkide izaten jarraitzea, 2.k) puntuaren arabera.

5. Aurreko 2. puntuko konpromisoak, beti, onuradunak hartzen dituela ulertu behar da. 3. eta 4. puntuetako konpromisoak automatikoki hartu direla ulertuko da baldin eta laguntza eskaeran zehazki sartu badira, laguntzaren intentsitatea handitzeko edo eskaeren hurrenkerarako balorazio irizpideetan parte hartzeko, eta laguntza onartzeko edo ordaintzeko unean balidatu badira.

24. oinarria. Gerora bete beharreko konpromisoen murrizketak.

1. Oinarri arautzaile hauetan azaldutako gerorako konpromisoak betetzen ez badira, laguntzak itzuli beharko dira osoki edo partez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. eta 35. artikuluekin bat.

2. Konpromiso horiek noraino ez diren bete mailakatu eginen da, ondoren ezartzen diren irizpideekin bat, eta, horien arabera, jasotako laguntza itzultzeko portzentajeak kalkulatuko dira, baita legez ezarritako berandutze-interesak ere.

a) Egiaztatzen bada 22.2 oinarria ez dela bete, ezarritako salbuespenak kenduta, ondorio hauek izanen dira:

I. Ekoizpen jarduera bertan behera uzten bada, edo programatik kanpoko beste toki batera eramaten: jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da.

Honi dagokionez, ez da ulertuko jarduera bertan behera utzi dela baldin pertsona fisikoa den onuradun batek, azken ordainketaren ebazpenaren ondoan, erabakitzen badu nortasun juridikoa duen entitate bat sortzea edo halako batean sartzea bere ustiategia osorik edo hein batean jarriz, baldin eta entitate horren kapital sozialean onuradunak duen partaidetza bada lehen berak zuenaren adinakoa edo handiagoa. Betiere, entitate hartzaileak sailkaturik egon behar du lehentasunezko nekazaritzako ustiategi gisa, eta subrogatu behar du etorkizunean bete beharreko konpromisoei eusteari dagokionez.

Orobat, ulertuko da jarduerari eusten zaiola, onuradunak erretiroa hartzen duelarik, baldin ustiategia beste ustiategi bati eskualdatzen bazaio, eta hura lehentasuneko gisa sailkaturik badago eskualdaketa baino lehenago, edo bere gain hasten ari den gazte bati, eta hark hartzen baditu gazteak beren gain hasteko laguntzetan ezarritako konpromisoak, baldin titular berria subrogatzen bada etorkizunean bete beharreko konpromisoei eusteari dagokionez.

II. Azpiegiturako elementu baten jabetzan –inbertsioak higiezinetan, ekipamenduan edo makinerian– aldaketarik izan bada, eta onuraduna ez bada jada ondasunaren erabiltzaile bakarra, salmenta, lagatze, alokatze edo antzeko sistema baten ondorioz: ondasun horregatik jasotako laguntzaren %100 itzultzea.

III. Funtsezko aldaketa bat gertatzen bada, eragiketaren izaera, helburuak edo gauzatzeko baldintzak ukitzen dituena, eta horrek jatorrizko helburuei kalte egiten badie: jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da. Funtsezko aldaketatzat hartuko da baldin azkeneko ordainketaren unean zeuden Europako dimentsio unitateen %40 baino gehiago murrizten badira.

IV. Beren gain hasten ari diren gazteen kasuan, nekazari aktiboaren izaeraren betebeharra edo ustiategiaren gutxieneko neurriarena betetzen ez bada: jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da.

b) Titularraren eta ustiategiaren baldintzak betetzen jarraitzea:

I. Egiaztatzen bada lehentasunezko ustiategi izaera edo titularrarena konpromisoko lehenbiziko urtean galdu dela, jasotako laguntzaren %50 itzuliko da, bigarren urtean %30, eta hirugarrenean %15.

II. Konpromiso hau ez da hartuko bete gabetzat baldin ustiategiak ez badu bere dimentsioa murrizten Europako dimentsio unitateen %40 baino gehiago.

c) Ustiategien kokapen geografikoari eustea. Mendialdean edo, mendialdea edo goi mendialdea izan gabe, muga natural garrantzitsuak dituen toki batean dagoen ustiategia izatearen konpromisoa galtzen bada lehenbiziko urtean, jasotako laguntzaren %50 itzuliko da, bigarren urtean %30 eta hirugarrenean %15. Konpromiso hau ez da hartuko bete gabetzat baldin ustiategiak guztira duen azalerak jarraitzen badu mendialdean edo, mendialdea edo goi mendialdea izan gabe ere, muga natural garrantzitsuak dituen toki batean.

d) Egiaztatzen bada ez dela bete, pertsona juridikoen kasuan, gobernu organoetan kideen %30 emakume izateko konpromisoa, jasotako laguntzaren %20 galduko da, salbu ezinezkoa bada, materialki, konpromisoa betetzea.

e) Ez bada betetzen ekoizpena ingurumena gehiago errespetatzen duten metodoen bidez gauzatzen jarraitzeko konpromisoa, jasotako laguntzaren %30 itzuli beharko da lehenbiziko urtean, %20 bigarren urtean eta %10 hirugarrenean.

f) Ez bada betetzen prestakuntza eta aholkularitza neurrietan parte hartzen jarraitzeko konpromisoa, jasotako laguntzaren %30 itzuli beharko da lehenbiziko urtean, %20 bigarren urtean eta %10 hirugarrenean.

g) Ez bada betetzen kalitate araubideek babestutako produktuak ekoizten eta/edo lantzen jarraitzeko konpromisoa, jasotako laguntzaren %30 itzuli beharko da lehenbiziko urtean, %20 bigarren urtean eta %10 hirugarrenean.

h) Ez bada betetzen elkartea eta/edo horietako bateko bazkidea izaten jarraitzeko konpromisoa, jasotako laguntzaren %30 itzuli beharko da lehenbiziko urtean, %20 bigarren urtean eta %10 hirugarrenean.

3. Ezinbesteko kasu edo salbuespenezko inguruabar hauek gertatzen direnean ez da ulertuko bete gabe gelditu direla aurreko apartatuetan aipatzen diren konpromisoak:

a) Onuraduna hiltzea.

b) Onuradunak lanerako ezintasun luzea izatea.

c) Ustiapena edo haren zati handi bat desjabetzea, baldin eskaera aurkeztu zuenean ezin bazen aurreikusi. Ustiategiaren zati handi bat dela ulertuko da baldin Europako neurri unitateen %40 baino gehiago murrizten badira.

d) Hondamendi natural larria, ustiategiko lurrak eta/edo instalazioak asko ukitzen dituena.

e) Ustiategiko eraikinen eta/edo instalazioen suntsipena, istripuz.

f) Epizootia edo landareen gaitza, kaltetu dituena onuradunen azienda edo labore guztiak edo zati bat.

4. Ezinbesteko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatuz gero, onuradunak edo haren eskubidedunak idatziz jakinarazi beharko du, froga egokiak erantsita, gertakaria izan eta hogeita hamar egun balioduneko epean, eta betiere instrukzio organoak kontrola egin behar duela adierazi edo hura gauzatu baino lehenago.

25. oinarria. Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Laguntza hauen onuradunek ezin izanen dute xede eta helburu bererako beste laguntzarik eskatu, salbu eta hala aurreikusten bada Batasuneko, Espainiako eta Nafarroako araudian eta Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programan.

Dirulaguntzen zenbatekoa ez da inola ere izanen, ez bakarrik ez beste batzuekin batean, dirulaguntzaren xedea den jardueraren kostua baino handiagoa, ezta ezarritako intentsitate gordinak baino handiagoa ere.

26. oinarria. Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Oinarri arautzaile hauen esparruan emandako laguntzen publizitateak jarraituko die kasuan-kasuan aplikatu beharreko Europar Batasuneko arauei, baita haiek garatzen dituzten edo haien transposizioa diren arau nazionalei ere.

II. ERANSKINA

Inbertsio moduluak

KONTZEPTUA

EURO/UNITATEA

LURRAK EROSTEA

1. Industrialdeko lurra edo abeltzaintzakoa/m²

25

2. Industrialdetik edo abeltzaintza eremutik kanpoko lurra/ha

4.000

LUBERRITZEAK ETA SASI GARBIKETAK

1. Lur ez sasitsua/ha

500

2. Lur sasitsua/ha

1.070

3. Sasi-garbitzea, %50etik beherako sastraka dagoela (hektareako)

230

4. Sasi-garbitzea, %50etik gorako sastraka dagoela (hektareako)

440

BIDEAK

1. Bide osoa (honako hauek barne: sasi garbiketa, erauzketa, karga eta garraioa, areka, lubeta bat egitea, lodiera ezberdineko zabor-legarra, zoladura egitea, ureztapena eta trinkotze lanak)/m²

7,50

2. Bide sinplea (sasi garbitzea, lurra profilatzea, ureztaketa eta trinkotze-lanak, lodiera ezberdineko zabor-legarra, zoladura egitea)/m²

5,75

3. Areka gaineko pasabidea (honako hauek barne: hodia, aldeetako paramentuak, hormigoitzea –beharrezkoa bada–, igeltserotza lanei dagokien zati proportzionala, indusketa, legarra eta lurra ekartzea)/ml:

–Diametroa 30 cm

–Diametroa 40 cm

–Diametroa 50 cm

–Diametroa 60 cm

–Diametroa 80 cm

70

100

150

200

250

4. Hesi kanadarra (neurri aldakorrak, metalezko parrilla, profil laminatua T bikoitzean, hormigoizko murruak eta zolata dituena, baita saneamendua eta drainatzea ere)/unitatea

6.000

FINKAK HOBETZEA

1. Hustubide berriak (erauzketa, lurrak zabaltzea edo karga eta garraioa):

–euro/m³

–euro/metro lineala

1,5

3

2. Ubideak garbitzea (erauzketa, lurrak zabaltzea edo karga eta garraioa):

–euro/m³

–euro/metro lineala

1,25

2,5

3. Lur erauzketa eta tarte aldakorretarako garraioa, buldozer bidezkoa/m³

0,68

4. Lur erauzketa pala kargatzailearekin, eta kamioian garraiatzea, finkaren barnean/m³

1,70

5. Lur erauzketa beldar-traktorearekin, eta are-makina motordunean garraiatzea, finkaren barnean/m³ lur

1,25

6. Nibelazioa edo landare geruza kentzea are-makina motordunarekin, finkaren barnean/m³ lur

0,85

7. Arroka erauzketa, baita karga eta garraioa edo lurperatzea ere/m³

22

8. Zangak, putzuak, etab. hustea/m³

13

9. Material solteak kargatzea eta finkatik kanpo garraiatzea/m³

2

10. Drainatzeak:

10.1. Geotestila drainatzeetarako euro/ml

10.2. Hodi eta legarrez drainatzea euro/ml

10.3. Legar edo hodiz drainatzea euro/ml

10.4. Drainatzea hodi bikoitzarekin, gehikuntza metro linealeko


1

8

6

5

11. PVCzko lurpeko hodia, finkan noizean behin sartutako ura ateratzeko, euro/ml

16

UREZTAPENAK ORO HAR

1. Irazgaizte naturaleko ureztatzeko putzuak, ur harguneekin, hustubideekin, drainatzearekin, honako hauek barnean direla: zangak irekitzea, betelanak eta ezpondak egitea, inguruko hesitura, erabat funtzionalak eta bukatuak. Edukiera (m³)

11

2. Ureztatzeko putzuak, iragazgaizteko xafla elastikodunarekin, xafla geotestilarekin, ur harguneekin, hustubideekin, drainatzearekin, honako hauek barnean direla: zangak irekitzea, betelanak eta ezpondatzea, inguruko hesitura, hainbat hormigoiztatze, hondoko hargunea, erabat funtzionalak eta bukatuak. Edukiera (m³)

16

3. Ura hartzeko azaleko putzua, honako hauek barne: hartxintxarra, hormigoizko eraztunak (gehienez 2 metroko diametrokoak) eta estalkia/metroa (sakon)

255

4. Ureztapeneko etxola, zolata barne/m²

600

5. Telekontrola (unit.)

1.500

6. Iragazte tresnak, proformako fakturen bidezkoak

7. Motoponpa, proformako fakturen bidezkoa

LURZATIKO EKIPAMENDUA NEKAZARITZAKO INTERES PRIBATUKO UREZTAPEN INSTALAZIOETARAKO

1.1 Aspertsiozko ureztapena, lurpeko estaldura osokoa (euro/ha):

–Azaleko instalazioak < 2 hektarea

–Azaleko instalazioak ≥ 2 hektarea eta < 5,5 hektarea

–Azaleko instalazioak ≥ 5,5 hektarea eta < 10 hektarea

–Azaleko instalazioak ≥ 10 hektarea


4.200

3.700

3.300

3.000

1.2 Aspertsiozko ureztapena, azaleko estaldurakoa/ha

2.600

2. Tantakako ureztapena (euro/ha)

2.400

3. Pibotaren bidezko ureztapena, 150 metro baino gutxiagoko erradioa duenean edo 7 ha baino gutxiagoko azalera ureztatzen duenean (ha bakoitzeko). Lurpeko estaldura osoko aspertsiozko ureztapenaren modulua aplikatuko da, lurzatiaren azalerari dagokiona

4. Pibotaren bidezko ureztapena, 150 metroko erradioa edo handiagoa duenean eta 7 ha baino gehiagoko azalera ureztatzen duenean (piboteko metro lineal bakoitzeko)

200

5. Ureztapen mistoa, pibot eta aspertsio bidezkoa, izkinetako sistema lurperatua duena:

5.1. Pibota, 150 metroko erradioa baino txikiagoa duena edo 7 ha baino gutxiagoko azalera ureztatzekoa eta estaldura osokoa (ha bakoitzeko). Lurpeko estaldura osoko aspertsiozko ureztapenaren modulua aplikatuko da, lurzatiaren azalerari dagokiona

5.2. Pibota, 150 metroko erradioa edo handiagoa duena eta 7 ha baino gehiagoko azalera ureztatzekoa eta estaldura osokoa (a+b)

a) Pibotak ureztatutako azalerako (pibotaren metro linealeko)

b) Izkinetako estalduraren bidez ureztatutako azalera, a+b lurzatiaren azaleraren adinakoa edo txikiagoa izanda (ha bakoitzeko)

5.3. Zenbait pibot: azalera osoa 2 pibotez edo gehiagoz estaltzen bada, aurrekontu diruz lagungarria kalkulatzeko erabilgarri den erradioa izanen da 150 metro lineal baino erradio handiagoa duten piboten erradioen batuketa, baldin horietariko bakoitzak 7 ha baino gehiago ureztatzen baditu. Piboten erradioa 150 metro lineal baino gutxiagokoa bada edo 7 ha baino gutxiagoko azalera ureztatzen badute, haien azalerari 3. apartatuko kopurua aplikatuko zaio. Izkinetako gainerako azalerari 5.2.b) apartatuko kopurua aplikatuko zaio

200


4.700


Aurrekoen konbinazioak

6. Ureztapena alboko aitzinamenduaren bidez:

6.1 Aplikatuko dira 3., 4. edo 5. apartatuetako moduluak

6.2 6.1 puntuaren arabera kalkulatutako aurrekontu babesgarria handituko da instalazio osagarrien eta makinaren kontrolaren kontzeptuagatik (makina bakoitzeko)

5.800

7. Hipodromo bidezko ureztapena:

7.1. Aplikatuko dira 3., 4. edo 5. apartatuetako moduluak

7.2. 7.1 puntuaren arabera kalkulatutako aurrekontu babesgarria handituko da instalazio osagarrien eta makinaren kontrolaren kontzeptuagatik (makina bakoitzeko)

10.300

EREMU LANDATUAK(ha bakoitzeko)

1. Mahastiak eta mahatsondoak hektareako

5.305

2. Zelaiak jartzea, honako hauek barne: lurra lantzea, hondoko ongarriketa egitea, haziak lortzea eta ereitea hektareako

585

3. Lehorreko lurrean fruta-arbolak landatzea:

3.1. Landaketa lanak (babesen eta hesolen kostua barne), dentsitate honekin: < 300 arbola hektareako (unitatea)

3.2. Landaketa lanak (babesen eta hesolen kostua barne), dentsitate honekin: ≥ 300 arbola hektareako (unitatea)


7,62


4,79

4. Ureztalurrean fruta-arbolak landatzea:

4.1. Landaketa lanak (babesen eta hesolen kostua barne), dentsitate honekin: < 1.000 arbola hektareako (unitatea)

4.2. Landaketa lanak (babesen eta hesolen kostua barne), dentsitate honekin: 1.000 arbolatik 5.000 arbolara bitarte hektareako (unitatea)

4.3. Landaketa lanak (babesen eta hesolen kostua barne), dentsitate honekin: > 5.000 arbola hektareako (unitatea)


7,69


1,34

0,73

5. Labandina:

–Landaketa lana/unitatea


0,23

6. Arte gaineko boilurra hektareako

2.627

7. Lupulua hektareako

7.536

8. Arnika hektareako

4.377

9. Menda hektareako

2.591

10. Belar bedeinkatua hektareako

2.191

11. Ahabia hektareako

2.988

12. Mugurdiondoa hektareako

14.368

13. Andere-mahatsa hektareako

10.268

FRUTA-ARBOLAK SARTZEKO EUSKARRI OSAGARRIAK

(Erresistenteak konpromiso aldian)

1. Tutoreak: zutoinak hektareako

1.900

2. Besora jartzea hektareako

4.000

3. Mahatsondorako besora jartzea hektareako

3.400

4. Kiwiondoarendako besora jartzea hektareako

6.500

5. Kontzeko eta gidatzeko egitura iraunkorrak hektareako

13.250

6. Kazkabarraren aurkako sarea: euskarri egitura partekatu gabe, hektareako

11.700

7. Kazkabarraren aurkako sarea: euskarri egitura partekatuz, hektareako

9.450

8. Haize-babesa: kiwiondoarendako berezia, hektareako

7.000

ZAINZURIEN LANDAKETA (ha bakoitzeko)

1. Landaketa lanak

2.500

BEROTEGIAK

1. Tunela, plastikozko estalkia, automatismorik gabea/m²

13

2. Multikapera plastikoz estalia < 3,50 m garai kanaleraino, motorizazioak eta mikroprozesagailua dituena/m²

20

3. Multikapera plastikoz estalia. ≥ 3,50 m garai kanaleraino, motorizazioak eta mikroprozesagailua dituena/m²

25

4. Multikapera estalia eta alboak, polimetakrilato edo polikarbonatozko plaka zurrunekoak, edo gisakoak, motorizazioak eta mikroprozesagailua dituena/m²

40

5. Multikapera, alboak, polimetakrilato edo polikarbonatozko plaka zurrunekoak, eta estalki plastikozkoa dituena, eta motorizazioak eta mikroprozesagailua dituena/m²

30

6. Itzaltegiko egitura, sarezko estalkia duena/m²

15

7. Pantaila termikoa/m²

10

8. Laborantza-mahaia/m²

36

9. Aire-berokuntza/m²

6

10. Biomasako aire-berokuntza/m²

10

11. Aspertsiozko eta tantakako ureztapen orokorraren bidezko ureztaketa, ponpaketarako oinarrizko ekipamendua eta ongarrien injektorea barne (m²)

6

12. Ureztaketa lokalizatua, landare bakoitzari zuzendua, ponpaketarako oinarrizko ekipamendua eta ongarrien injektorea barne (m²)

8

13. Kapera-berotegi motako egitura duen biltegia (honako hauek barne: zimendua, zolata, metalezko egitura, itxitura eta estalkia) (m²)

115

ABELTZAINTZAKO ERAIKUNTZAK

1. Esnetarako ustiategiak: lurraren prestakuntza eta eraisketak, zimendua, nabea –barne hartuta espaloi perimetralak–, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

290

2. Haragitarako ustiategiak: lurraren prestakuntza eta eraisketak, zimendua, nabea –barne hartuta espaloi perimetralak–, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

290

3. Txerritarako lurraren prestakuntza eta eraisketak, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria, barneko argindarra, itxitura sanitarioa eta saretak (m²)

210

4. Untxitarako: lurraren prestakuntza eta eraisketak, zimendua, nabea –barne hartuta espaloi perimetralak–, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

210

5. Ahatetarako: lurraren prestakuntza eta eraisketak, zimendua, nabea –barne hartuta espaloi perimetralak–, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

180

6. Hegaztitarako: lurraren prestakuntza eta eraisketak, zimendua, nabea –barne hartuta espaloi perimetralak–, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

210

7. Abeltzaintzako nabeen barneko obrak/m² (honako hauek barne: lur mugimenduak eta eraisketak, zolatak, horma txikiak eta saneamenduak)

50

BESTELAKO ERAIKUNTZAK

1. Simaurtegia:

1.1. Zolata/m²

1.2. Hormak/m³

1.3. Egitura eta estalkia/m²


30

300

80

2. Hobiak:

2.1. Hobia/m³

2.2. Minda-putzuaren estalkia/m²


90

70

3. Hormigoi armatuko zoladura, 5 cm-ko lodiera/m²

8

4. Zabor-legarrezko zoladura, 5 cm-ko lodiera/m²

1,25

5. Hormigoitua/m³

130

6. Irazgaizteko xafla, minda-putzurako >1000 m²/m²

15

7. Iragazgaizteko xafla, minda-putzurako ≤ 1000 m²/m²

18

8. Hormigoi proiektatua edo “Gunita” paratzea, 5 cm-ko lodiera/m²

15

9. Bazka-siloa (zolata eta paretak)/oinplanoaren m²

140

10. Eustormak/m³

400

11. Nabeen itxitura/paretaren m² (olanak salbu)

30

12. Edozein diametrotako kareharri hautatuzko lubeta, beharrezkoak diren obra osagarri guztiak barne, lurra harriak paratu aitzin egokitzea eta material iragazlez betetako estradosa, hormigoitua beharrezkoa izanez gero, erabat funtzionala eta bukatua:

–Euro/m³

–Euro/t

70

40

13. Estalkiaren modernizazioa/m² (desmuntatze eta muntatze lanak barne)

70

14. Isolamenduak:

14.1. Poliuretano hedatuaren bidezko isolamendua, 2,5 cm-ko lodiera (m²)

14.2. Lodierako cm erantsi bakoitzetik (m²)

7

2

15. Jetzitegia, esnetegia, lokal teknikoa: bulegoak eta jantzitegia (m²)

400

16. Minda-putzua (erauzketa mekanikoa, betegarria botatzea eta hura tinkotzea, zabor-legarreko oinarria, landare geruza betetzea, instalazioetako zanga hondeatzea, drainatzeko hodia eta kutxatila, gunitatzea, ate metalikoa eta metalezko itxitura)/ m³-ko edukiera

12

ABELTZAINTZAKO EKIPAMENDUA/nabeko m²

1. Behi azienda/nabeko m² (barne dira harrapatokiak, bazkategiak, askak eta hesiak)

30

2. Ardi azienda/nabeko m² (barne dira harrapatokiak, erditze lekuak, bazkategiak, askak, eta hesiak)

25

3. Arrautzetarako oiloak/nabeko m² (barne dira errutegiak, slatak, kotak, bazkategiak eta askak)

75

4. Haragitarako oiloak/nabeko m² (barne dira slatak, bazkategiak, askak, aireberritze estatikoa eta berokuntza)

70

5. Zerri azienda/nabeko m² (barne dira pentsu banaketa, ur hodiak, kalapatxak, askak eta aireberritze estatikoa):

5.1. Gizentzeko zerriak/m²

5.2. Zerri ernalduak/m²

35

55

6. Untxia/nabeko m² (barne dira amatzeko eta gizentzeko kaiolak, bazkategiak, askak, habiak, jatekoen eta uraren banaketa, eta garbitzeko sistema)

55

ESNETARAKO EDO HARAGITARAKO BEHI AZIENDARENDAKO EKIPAMENDUA

1.1. Minden irabiagailu murgildua/unitatea.

10.500

1.2. Palarrak/unitatea.

11.500

1.3. Aratxeak edoskiarazteko makina/unitatea.

10.700

1.4. Plantxen goma/m²

60

1.5. Kautxuzko lastaira/ml

125

1.6. Hazkagailua/unitatea.

1.500

1.7. Erditzeen detektagailua/unitatea.

4.000

1.8. Jezteko errobota/unitatea.

127.000

1.9. Aratxeendako etxola, parkea barne/unitatea.

560

1.10. Esnea hozteko tanga >10.000 litro/unitatea.

45.000

1.11. Esnea hozteko tanga <10.000 litro/unitatea.

27.000

1.12. Aska/unitatea.

300

1.13. Askak (3-4 m)/ unitatea.

1.000

1.14. Uraren eta pentsuaren banaketa lerroak/unitatea.

10.000

1.15. Harrapatokia < 4 metro luze/unitatea.

170

1.16. Harrapatokia ≥ 4 metro luze/unitatea.

250

1.17. Hesia < 4 metro luze/unitatea.

160

1.18. Hesia ≥ 4 metro luze/unitatea.

280

1.19. Langa < 4 metro luze/unitatea.

150

1.20. Langa ≥ 4 metro luze/unitatea.

235

1.21. Etzalekua/unitatea.

120

1.22. Pentsurako siloa/unitatea.

3.000

1.23. Pentsua garraiatzeko tornua/unitatea.

2.500

1.24. Kanpoko bazkategia/unitatea.

1.300

1.25. Barneko bazkategia/unitatea.

200

1.26. Garbitzeko errobota/unitatea

12.500

ESNETARAKO EDO HARAGITARAKO ARDI AZIENDARENDAKO EKIPAMENDUA

1.1. Ardi aziendarentzako parriladura (lurreko saretak)/m²

75

1.2. Axuriak edoskiarazteko makina/unitatea.

5.500

1.3. Ardi esnea hozteko biltegia/unitatea.

12.000

1.4. Aska solteak (lurzatietarako, patiorako...)/unitatea.

65

1.5. Askak (3-4 m)/ unitatea.

1.000

1.6. Uraren eta pentsuaren banaketa lerroak/unitatea.

10.000

1.7. Hesiak < 3 metro luze/unitatea.

50

1.8. Hesiak ≥ 3 metro luze/unitatea.

70

1.9. Erditze-lekua, osoa, bazka-ontzi txikiarekin/unitatea.

160

1.10. Gobernatzeko mahuka 8-10 m/unitatea.

2.500

1.11. Pentsurako siloa/unitatea.

3.000

1.12. Pentsua garraiatzeko tornua/unitatea.

2.500

1.13. Bazkalekuak patiorako < 3 metro luze/unitatea.

50

1.14. Bazkalekuak patiorako ≥ 3 metro luze/unitatea.

75

ERLEZAINTZARAKO EKIPAMENDUA

1.1. Zurezko kutxak/unitatea

1.2. Argizari koadroak/unitatea

45

2

HORNIDURAK

1. Ur hornidurak. Honako hauek barne: zanga ireki eta ixtea, hondakindegira eramatea, hareazko edo legarrezko ohea, hodia, sarearekiko konexioa, kontagailua eta paso-giltzak, erabat funtzionala eta bukatua/ml

12

2. Behe tentsioko eta tentsio ertaineko lur azpiko linea elektrikoa. Honako hauek barne: zanga ireki eta ixtea, hondakindegira eramatea, hareazko ohea, kanalizazioa, kableatua, igeltserotza-lanei dagozkien zati proportzionala, erregistroko kutxatilak, terminal bimetalikoak, lur konexioak, armairuak eta kaxa elektrikoak, sarrera orokorretako lur konexioak, armairuak eta kaxa elektrikoak, erabat funtzionala eta bukatua/ml

90

3. Behe tentsioko eta tentsio ertaineko linea elektrikoa. Honako hauek barne: euskarri-zutoinak, kableatua, konexioak, tximistorratzak, tenkaketarako osagarriak, ebakigailuak, larako-eraztunak, armairu-kontagailuak, armairuak eta kaxa elektrikoak, sarrera orokorretako lur konexioak, armairuak eta kaxa elektrikoak, erabat funtzionala eta bukatua/ml

90

4. Transformadorea. Honako hauek barne: zutoina, armairuak eta kaxa elektrikoak, konexioak, etab., erabat funtzionala eta bukatua/unitatea.

24.000

INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK(IV. eranskina)

Aurretiazko neurketak, modulu fotovoltaikoak, inbertitzaileak/kargagailuak/erreguladoreak, egiturak eta ainguraketak, bateriak, telekontrola, kableatua eta koadro elektrikoak, bai eta muntatzeko eta martxan jartzeko ekipamendu osoa ere. /kWp

–Potentzia ≤ 5 kWp

–5< Potentzia ≤ 20kWp

–Potentzia > 20 kWp

3.500

1.850

1.200

BILTEGIAK

1. Biltegi itxia/m²

200

2. 2-3 paretako biltegi itxia/m²

170

3. Estalia eta paretagabea/m²

150

4. Lehorpea/m²

125

PRODUKZIO, ERALDAKETA ETA/EDO MERKATURATZE ZENTROA

1. Eraikin berriak eta aurretik zeudenak handitzea (lurraren prestakuntza, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra, margotzea eta panelak jartzea, hozkailukoak salbu) m²:

1.1. Osasun eta girotze errekerimendu altuak dituztenak (haragikien industria, esnekien industria...)

1.2. Osasun eta girotze errekerimendu ertainak dituztenak (nekazaritzako elikagaien gainerako industriak)

1.3. Lehengai, azken produktu eta beste produktu batzuen biltegiak, osasun eta girotze errekerimendu berezirik gabe

480


380


300

2. Oraingo eraikinak egokitzea m²:

2.1. Osasun eta girotze errekerimendu altuak dituztenak (haragikien industria, esnekien industria...)

2.2. Osasun eta girotze errekerimendu ertainak dituztenak (nekazaritzako elikagaien gainerako industriak), bai eta biltegiratzekoak ere, osasun eta girotze errekerimendu berezirik gabe


400


300

3. Web-orrien garapena

3.000

HESIAK ETA ITXITURAK (sartzeko ateak eta atakak barne, ate automatikoak salbu)

1. Sare erronboidal zokaloduna (2 m)/metro lineala

35

2. Sare erronboidal zokalorik gabea (2 m)/metro lineala

25

3. Harri-horma 2 m/metro lineala

45

4. Burdin-haria/Autopistako sarea/metro lineala

6,50

5. Heskaia/metro lineala

15

6. Urbanizazio zuhaitzak/unitatea

30

7. Hesi elektrikoa/artzain elektrikoa: 230 v-ko bateria edo ekipamendua

500

8. Hesi elektrikoa/artzain elektrikoa: 2 hari/metro lineala

2

NEKAZARITZAKO MAKINAK/unitatea.

1. Traktoreak:

1.1. Potentzia < 50 ZP

1.2. 50 ≤ potentzia < 100

1.3. 100 ≤ potentzia < 150

1.4. 150 ≤ potentzia < 200

1.5. 200 ≤ potentzia < 250

1.6. Potentzia ≥ 250

1.7. Gurpil estuak:

–Aurreko gurpila (unitatea)

–Atzeko gurpila (unitatea)


13.600

35.000

56.000

80.000

100.500

133.000


2.500

3.500

2. Pala-traktorea (mekanismo hidraulikoa, euskarria eta pala edo hasierako beste tresna bat barne):

2.1. Palaren tresnak (ontziak, pintzak, ziriak...)/unitatea

6.400


2.500

3. Motokultoreak

3.200

4. Uzta biltzeko makina autopropultsatuak (ebaketa-burua barne):

4.1. Zerealak eta bestelakoak (bihiak-haziak) biltzeko makina. Potentzia < 250

4.2. Zerealak eta bestelakoak (bihiak-haziak) biltzeko makina. Potentzia ≥ 250

4.3. Uzta biltzeko makinaren ebaketa-burua

4.4. Uzta bildu eta xehatzeko makina

4.5. Bazka biltzeko makina autopropultsatuak

4.6. Enborretik eta hostoetatik bibragailu bidez uzta biltzeko makina

4.7. Frutagintzako plataforma autopropultsatua

4.8. Uzta biltzeko makina zamalkatzailea (mahastiak, olibondoak eta gisakoak)

4.9. “Baby leaf” hostoak biltzeko makina

4.10. Barazkiak biltzeko makina autopropultsatuak (lekak, ilarrak, ziazerbak)

4.11. Barazkiak biltzeko makina autopropultsatuak (tomateak)

4.12. Biltzeko eta uzta jasotzeko ekipamenduetarako automatismoak (IV. eranskina)

135.000

160.000

40.000

10.000

222.000

98.400

20.300

156.300

52.100

358.500
135.000

10.000

5. Zamalanak egiteko eta garraiatzeko makina autopropultsatuak:

5.1. Orga jasotzaile mastadunak (zezen motakoak)

5.2. Kargatzaile trinkoa (robota edo bobcata)

5.3. Gurpil gaineko pala kargatzailea

5.4. Pala kargatzaile teleskopikoa

5.5. Unifeed motako nahasgailuak

33.500

30.500

110.200

54.200

110.000

6. Gurditraktorea

28.000

7. Lurra lantzeko makineria:

7.1. Golde belarriduna

7.2. Lurpea lantzeko makina-destrinkotzailea

7.3. Craker lurpe-goldea

7.4. Chisel goldea

7.5. Lurra lantzeko makina errotore bidezkoa-errotokultorea

7.6. Harriak lurperatzeko fresatzeko makina-konformatzeko makina

7.7. Disko-area

7.8. Are azkarra

7.9. Are abiarazia

7.10. Lurra lantzeko makina arantzaduna edo besoduna

7.11. Mahatsondoen edo landareen arteko kultibadorea

7.12. Mahatsondoen arteko lanabesa kultibadoreari egokitzeko

7.13. Lerrokako lur-lantzea edo strip hill kultibadorea

7.14. Alperrak

7.15. Motosega

7.16. Harriak kentzeko makina

7.17. Marruskagailua


16.000

4.500

16.000

11.000

18.000

25.000

10.500

19.500

26.000

7.900

5.700

1.700

18.000

10.000

5.800

9.500

15.500

8. Erein eta landatzeko makineria:

8.1. Lerro ereiteko makinak (zurrustakakoak) mekanikoa

8.2. Doitasunezko ereiteko makinak (bihiz bihikoak/kolpekakoak), mekanikoak

8.3. Ereiteko makina pneumatikoak

8.4. Zuzenean ereiteko makinak

8.5. Birlandatzeko makinak

8.6. Erein eta landatzeko ekipamenduetarako automatismoak (IV. eranskina)


16.000

23.000

40.000

50.000

14.800

10.000

9. Tratamenduetarako ekipamenduak:

9.1. Arrasteko ihinztagailuak

9.2. Ihinztagailu esekiak

9.3. Tratamenduko ekipamenduetarako automatismoak (IV. eranskina)

9.4. Aire hesia edo TWIN sistema (IV. eranskina)

9.5. Aurrealdeko ihinztatze biltegia

9.6. Ihinztagailu autopropultsatua

9.7. Atomizagailu-langarreztagailua

9.8. Hautseztagailuak

28.000

20.000

10.000

7.000

5.000

89.500

6.000

6.000

10. Ongarriak eta ura ekartzeko ekipamenduak:

10.1. Ongarritzeko makina herrestatuak

10.2. Ongarritzeko makina esekiak

10.3. Ongarriak eta ura emateko ekipamenduetarako automatismoak (IV. eranskina)

10.4. Simaurra hedatzeko orga

10.5. Simaurra hedatzeko orga, goi mendialdeko ustiategietan

10.6. Minda zisterna

10.7. Minda zisterna, goi mendialdeko ustiategietan


25.000

15.000

10.000
16.500

19.000
49.300

56.700

10.8. Minda kokatzeko minda zisternak egokitzea (hodi esekiak, lokalizatzeko burdin hesiak, disko lokalizatzaileak edo beste sistema batzuk, sistema birrintzailea eta banaketa barne)

10.9. Zisterna gehigarria (IV. eranskina)

–Emari-neurgailua, aurrera egin ahala emaria kontrolatzen duena

–Tarteen kontrola

–Minden analisi jarraiturako sistema / NIR teknologia

20.000

10.000

10.000

10.000

11. Bazka biltzea:

11.1. Segamakina (egokitzailea)

11.2. Segamakina (ez egokitzailea)

11.3. Eskuareak

11.4. Xehatzeko makinak

11.5. Belardien aireztatzailea

11.6. Ohiko paka-makinak

11.7. Paka handiak egiteko makinak

11.8. Paka biribilak egiteko makinak

11.9. Garraiagailua/Paka-makinarako eskuarea

11.10. Biltzeko makinak-xingolaztatzeko makinak

11.11. Unifeed herrestatua

11.12. Bestelakoak (azpiak egiteko makinak)

11.13. Bestelakoak (silokoa ateratzeko makinak)


21.000

12.000

12.500

15.600

4.000

17.800

76.200

20.900

25.000

9.300

26.300

13.900

4.900

12. Bazka biltzea, goi mendialdeko ustiategietan:

12.1. Segamakina (egokitzailea)

12.2. Segamakina (ez egokitzailea)

12.3. Eskuareak

12.4. Xehatzeko makinak

12.5. Belardien aireztatzaileak

12.6. Ohiko paka-makinak

12.7. Paka handiak egiteko makinak

12.8. Paka biribilak egiteko makinak

12.9. Garraiagailua/Paka-makinarako eskuarea

12.9. Biltzeko makinak-xingolaztatzeko makinak

12.10. Unifeed herrestatua

12.11. Bestelakoak (azpiak egiteko makinak)

12.12. Bestelakoak (silokoa ateratzeko makinak)

24.150

13.800

14.400

18.000

4.600

20.500

87.700

24.100

28.750

10.700

30.300

16.000

5.700

13. Uzta biltzeko beste makina batzuk:

13.1. Arrasteko plataformak

13.2. Zuhaitz-astingailuak

13.3. Mahatsa biltzeko arrasteko makinak


50.600

35.000

50.200

14. Beste makina batzuk, arrastekoak edo esekiak:

14.1. Hondakinen birringailua

14.2. Hostoak kentzekoa

14.3. Inausi aurrekoa

14.4. Puntak moztekoa

14.5. Nibelatzekoa

14.6. Kabailoiak egitekoa

14.7. Plastikoak hedatzekoa

14.8. Lurra estaltzekoa


7.200

12.600

9.900

8.200

26.100

10.000

5.000

3.000

15. Atoiak (orokorra):

15.1. Bainuontzi-atoiak

15.2. Plataforma-atoia

15.3. Mozteko tresneria eramateko atoia

15.4. Fardoendako atoi autokargatzailea, A motakoa - Fardo txikia elkartzeko makina

15.5. Fardoendako atoi autokargatzailea, B motakoa - Fardo handia biltzeko makina

15.6. Bazkarendako atoi autokargatzailea

15.7. Bestelako atoiak-Autoan azienda eramateko atoia

15.8. Bestelako atoiak-Atoi trakzionatua

15.9. Bestelako atoiak-Atoi autoegozlea

15.10. Bestelako atoiak-Azienda garraiatzeko atoia, traktoreari lotua

15.11. Bestelako atoiak-Mahatsa biltzeko atoiak


12.400

9.000

2.500

39.500


65.000
59.000

3.000

3.800

37.500

10.100
17.100

16. Bestelako ekipamenduak:

16.1. GPSa, pilotu automatikoaren bidez gidatzeko sistemarik gabea

16.2. GPSa, pilotu automatikoaren bidez gidatzeko sistemaduna (IV. eranskina)

16.3. Jasogailu hidraulikoak

16.4. Amaigabea

16.5. Minda irabiagailua, traktoreari lotua

16.6. Urez garbitzeko makina

16.7. Tripuntala


3.000

9.500

5.000

1.650

3.100

1.800

8.850

EKIPAMENDU INFORMATIKOA

1. Ekipamendu informatikoa (ordenagailua, inprimagailua, oinarrizko softwarea...)

1.000

2. Doitasunezko software-sistemak - Isobus, Telematics, JDLink, mapeatze-sistemak... (IV. eranskina)

10.000

3. Ustiategiaren ekonomia- eta kontabilitate-kudeaketako, ugalketa-kudeaketako, kudeaketa sanitarioko eta kudeaketa genealogikoko software-sistemak

1.000

ORDAINSARIAK

1. Laguntzen eskabidearen tramitazioaren eta inbertsio-plana egitearen ordainsari teknikoak

600

2. Memoria baloratuaren ordainsari teknikoak

600

3. Proiektuaren ordainsari teknikoak: %, gauzatzeko aurrekontuaren gainean

%5

4. Obra zuzentzearen ordainsari teknikoak: %, gauzatzeko aurrekontuaren gainean

%5

5. Beste azterketa batzuen ordainsari teknikoak

600

III. ERANSKINA

Nekazaritzako biltegiak (m²/nekazaritzako lan unitateak): 400.

1. Gehieneko azalera biltegiko (m²): 1.000.

IV. ERANSKINA

Inbertsio berritzaileak

1. Analisi ekipamenduak.

Laborantza intentsiboen eta estentsiboen garapen mailaren detektagailua, parametroak eta errendimendu-mapak kontrolatzea ahalbidetzen duten ekipoak, NIR analisi sistemak, lurzoruen eta uren analisia, lortutako produktuaren egoera.

2. Erregulazio eta kontrol ekipamenduak.

2.1. Sentsoreetan oinarritutako sistema elektronikoa, ereiteko tarteak eta dosiak erregulatzeko, hazkuntzako beste lan batzuk –ongarria, tratamenduak, minden eta/edo ongarri likidoen banaketa lokalizatua, uzta...–, inklinazioa eta altuera erregulatzea eta egonkortzea.

3. GPSa, gidatzeko sistemekin.

GPSa, autogidatzearekin edo pilotu automatikoarekin.

4. Mapaketa sistemak.

4.1. Traktoreen eta uzta-makinen mapaketa sistema.

5. Nekazaritzarako (berotegiak barne) eta abeltzaintzarako doitasun softwarea.

6. Kudeaketa eta kontrol automatikoko plataformak abeltzaintzan (sistema adimentsuak –hala nola abereak eta loteak gobernatzeko irakurgailu interaktiboak, datuen idazketa elektronikoa–, instalatzea lokalizagailuak, neurgailuak eta mugimenduen kontrola, hori guztia ganaduaren GPSan oinarrituta).

7. Energia berriztagarriak.

Energia elektriko eta termiko berriztagarria produzitzeko ekipamendua, ustiapenean bertan kontsumitzeko.

Iragarkiaren kodea: F2106190