109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Aldaketa Eraikingintza-ordenantzan. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2021eko apirilaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eraikingintza-ordenantzaren 5, 70, 73, 74, 82, 83, 97 eta 98. artikuluak aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Getze Galarren, 2021eko apirilaren 21ean.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2106506