109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Ordenantza, Helduendako ingeles ikastaroetarako dirulaguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2021eko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Helduendako ingeles ikastaroetarako dirulaguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete eta aurkez ditzakete erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Halakorik izan ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aplikatu beharreko araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 325. artikulua (zeina aldatu baitzen Nafarroako toki araubidea eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez).

Faltzesen, 2021eko apirilaren 26an.–Alkatea, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L2106704