109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Oinarri orokor eta partikularrak, herri ondasunak berreskuratzeari buruz. Hasierako onespena.

Corellako Udalak, 2021eko apirilaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Corellako Udala herri-lurren adjudikazioduna izan zen 1902an,Cierzo eta Argenzón mendietako fazeria banatu zenean, fazeriako partaide baitzen, eta inmatrikulatu ez bazituen ere, lasai eta bakean hartu zuen lur horien jabetza 1902ko ekainaren 26an. Herri-lurren izaera juridikoa eman zitzaien, eta izaera horri eutsi zioten urteetan zehar, harik eta 1927an, Castejón Corellatik bereiztean, Castejoni lur horien parte bat herri-lur gisan eman zitzaion arte.

Dena den, urteen joanean, herritarrek aprobetxamendurako, erabilerarako eta lurrak lantzeko duten eskubidearen eta herri-lur horien jabetzaren titulartasunaren artean sortu den nahasmenak eztabaida ekarri du lur horien izaera juridikoaren inguruan ez ezik, horien jabetza pribatu edo publikoaren inguruan ere.

Aintzat harturik, Udalaren borondatea dela udalerriko lurren zati handi bat ureztalur bilakatzea “Nafarroako ubideko obrak” direlakoak gauzatuz, eta horretarako ezinbestekoa dela argitzea nori dagokion Cierzo eta Argenzón mendietan dauden lurren jabari-titulartasuna.

Aintzat harturik Nafarroako Gobernuak eginiko txostenak, non ondorioztatzen den lur horien izaera juridikoa herri-lurrena dela, Udalaren legezko betebeharra da bere ondasunak babestea, areago herri-lurrak badira, eta horren alde egiten du eskuduntza duen Nafarroako Gobernuaren Departamentuak ere, izaera juridiko hori onartu eta horrekin bat etorriz jokatzen ez bada, ez baitu baimentzen haietan jarduketarik egitea.

Aintzat hartuta, bai 6/1990 Foru Legearen 116. artikuluak, zein Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduari buruzko 280/90 Foru Dekretuak ahalbidetzen dutela, bidezkoa den prozedura jarraituz, herri-ondasunekin transakzioa egitea, aldez aurretik Nafarroako Gobernuak espresuki onetsita, gatazkak ekiditeko transakzio-hitzarmenak eginez, oinarri orokorretan oinarrituta Corellako herri-lur guztiak hartzen dituztenean, eta oinarri partikularretan transakzioa egin nahi den eremu bakoitzerako badira.

Ikusirik, herri lurrak berreskuratzeko etorkizuneko transakzio-hitzarmenak arautuko dituzten oinarri orokorrak eta partikularrak onesteko bideratu den espedientea, honako alderdi hauetarako: Cabeza Jordana, Cabecillo Blanco, Plana de Salas, La Abadía, El Juncal, Abatores, La Hondada (15. polígonoan), Barranco de la Cruz eta La Tejera (16. polígonoan), eta horietan xehatutako lurzatietarako.

Kontuan harturik, Idazkaritza Nagusiak, legelari aholkulariak eta balorazio teknikariak eginiko txostenak, eta aplika dadin honako artikulu hauetan xedatua: Nafarroko Toki-Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 116., 139., 239 bis, 324., 325., 326. artikuluak, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduari buruzko 280/90 Foru Dekretuaren 30., 31. eta 32. artikuluak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/85 Legearen 22. eta 47. artikuluak eta Toki Entitateen Antolamenduari eta Funtzionamenduari buruzko 2568/86 Errege Dekretuaren 163. eta 196. artikuluak.

Aintzat harturik Nekazaritza, Abeltzaintza eta herri-lurren Informazio Batzordeak 2021eko martxoan alde emandako txostena,

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Corellako herri-ondasunen berreskurapenerako oinarri orokorrak.

Bigarrena.–Jendaurrean jartzea hasierako onespenaren erabakia, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta hasierako onespenaren iragarkia jartzea Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ditzaten.

Hirugarrena.–Hasiera batez onestea, Corellan herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio hitzarmenaren oinarri partikularrak, honako alderdi hauetarako: Cabeza Jordana, Cabecillo Blanco Plana de Salas, La Abadía, El Juncal, Abatores, La Hondada (15. polígonoan), Barranco de la Cruz eta La Tejera (16. polígonoan), eta haietan xehatutako lurzatietarako.

Laugarrena.–Jendaurrean jartzea hasierako onespenaren erabakia, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta hasierako onespenaren iragarkia jartzea Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ditzaten.

Bosgarrena.–Espediente batean zein bestean, alegaziorik aurkezten ez bada, erabakia behin betikoa bilakatuko da. Alegaziorik balego, osoko bilkurara eramango da proposamena, bertan ebatzi eta behin betiko erabakia har dadin.

Seigarrena.–Behin betiko erabakia hartuta, bidal bedi espedientea, behar bezala eginbidetuta, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentura, eskatuz eskumena duen organoak behin betiko onespena eman diezaiela oinarri orokorrei zein partikularrei.

Corellan, 2021eko apirilaren 26an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2106658