109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Corellako udalerrian genero-indarkeriaren aurkako jarduketa koordinatzeko tokiko I. Protokoloa. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2021eko apirilaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Aintzat harturik:

I. Genero-indarkeria Estatuaren, Giza Eskubideen eta Osasun Publikoaren arazoa dela aitortzeko prozesuan, erabakigarriak izan dira eta dira nazioarteko ordenamendu juridikoak, zeinak hartu baitira erreferentziazko eta jarduketako esparru gisa. Hala ere, aurrerapenak aurrerapen, fenomeno horren intzidentziak arazo larria izaten jarraitzen du, eta erronka da, oraindik ere, genero-indarkeriatik bizirik atera diren emakumeen beharrei hobeki erantzuteko estrategiak bilatzea.

II. Tokiko eremuan, herritarrengandik hurbilen dagoen espazioa den aldetik, nazioarteko, Estatuko eta Foru Komunitateko arau eta programa-esparrua udalerriko errealitate zehatzera eta haren eraginpeko eremura egokitu daiteke, lurralde bakoitzean planteatzen diren egoerei erantzun egokiagoa ematearren.

III. Corellako udalerriak bere ibilbidea egin du 90. hamarkadatik gaur arte, berdintasunaren eta genero-indarkeriaren arloko politikak abian jartzen. Gaur egun indarrean dago Corellako emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren aldeko II. Plana (2020-2023). 2020an, erakundeetako eta gizarteko eragileekin batera, abian jarri da Genero-indarkeriaren aurkako jarduketa koordinatzeko tokiko protokoloa prestatzeko prozesua, eta genero-indarkeriaren egoeraren diagnostikoa egin da, bai eta egoera horri nola heldu aztertu ere, Corellako udalerriari dagokionez. Diagnostiko horretan azaltzen da, besteak beste, indarkeria matxistaren intzidentzia Corellako udalerrian, eta datu esanguratsuak agertzen dira, hala nola azken 3 urteetan Corellako udalerrian bizi diren emakumeek jarritako eta Polizia Kidegoek erregistratutako salaketen kopurua: 2017an 13 salaketa, 2018an 16 eta 2019an 13.

Kontuan hartuz apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legeak, emakumeen kontrako indarkeriari aurre egitekoak, koordinazioa eta erantzun integrala ezartzen dituela funtsezko printzipio gisa, erakundeetatik genero-indarkeriari eta bizirik atera diren emakumeen beharrei erantzuterakoan.

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak aruatzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.2.o) artikulua, zeinak udalerriei eskumenak ematen baitizkie emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko eta genero-indarkeriari aurre egiteko jarduketen arloan.

Kontuan hartuz Nafarroako Foru Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikulua.

Kontuan hartuz Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Batzordeak aurtengo martxoaren 26ko bilkuran egindako txostena,

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa. Onestea Corellako udalerrian genero-indarkeriaren aurkako jarduketa koordinatzeko tokiko I. Protokoloa.

Bigarrena. Tokiko Koordinazio Mahaiko buru izendatzea Pilar Jiménez Hernández, Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria.

Hirugarrena. Espedientea jendaurrean jartzea, aldez aurretik onespenari buruzko iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan, hogeita hamar eguneko epean, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten, eta ohartaraztea hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu.

Corellan, 2021eko apirilaren 26an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2106657