109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

26E/2021 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez handitzen baita 8E/2020 Ebazpenean, otsailaren 19koan, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak baimendutako gastua. Ebazpen hori 111E/2020 Ebazpenaren, irailaren 22koaren, bidez aldatu zen, eta horren bidez onetsi ziren 2019an laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdia, “Ureztapenetarako ez diren inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremutik kanpoko nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurrirako. DDBN identifikazioa: 496964.

2019ko uztailaren 17ko gobernu-erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari, 2021eko ekitaldiaren kontura 10.000.000 euroko urte anitzeko gastua hitzemateko, zehazki, 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapeneko Programako “4.1 Nekazaritzako ustiategietako inbertsioak” neurrirako. Gerora, 2020ko irailaren 2ko gobernu-erabaki bidez, konpromiso hori 2022ko ekitaldira geroratu zen.

Irailaren 22ko 111E/2020 Ebazpenaren bidez aldatu zen 8E/2020 Ebazpenak, otsailaren 19koak, Landa Garapeneko zuzendari nagusiarenak, “Ureztapenetarako ez diren inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremutik kanpoko nekazaritzako ustiategietan” laguntzetarako 2019ko ekitaldiko oinarri arautzaileak eta deialdia onartu zituen, 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapeneko Programako “Nekazaritzako ustiategietako inbertsioak” neurriaren arabera. 8.000.000 euro zen gastu baimendua, 2022ko ekitaldiaren kontura.

Irailaren 22ko 112E/2020 Ebazpenaren bidez aldatu zen 6E/2020 Ebazpenak, otsailaren 19koak, Landa Garapeneko zuzendari nagusiarenak, “Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategiei ureztapen-ekipamenduetarako inbertsioak” laguntzak emateko 2019ko ekitaldiko oinarri arautzaileak eta deialdia onartu zituen, 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapeneko Programako “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” neurriaren arabera. 2.000.000 euro zen gastu baimendua, 2022ko ekitaldiaren kontura.

8E/2020 Ebazpenaren 3. puntuaren arabera, 2022rako baimendutako kreditua gehienez 2.000.000 eurotan handitzen ahalko da, 720004 72230 7700 412102 “LGP FEADER 2014-2020. Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” kontu-sailaren 2018ko aurrekontu orokorretako kontu-sail baliokidearen kontura, baldin eta aurrekontu erabilgarririk badago.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 3E/2021 Ebazpenaren bidez, 2019ko “Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategiei ureztapen-ekipamenduetarako inbertsioak” deialdiko laguntzak eman ziren, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 aldirako Programaren barnean. Aipatu ebazpenean emandako zenbatekoa baimendutakoa baino txikiagoa da.

Horrenbestez, 2019ko “Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategiei ureztapen-ekipamenduetarako inbertsioak” izeneko laguntzen deialdiaren zenbatekoa handitu behar da 1.400.000 euroan, 8E/2020 Ebazpenaren 3. puntuan xedatzen denari jarraikiz.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Gastu baimendua handitzea 8E/2020 Ebazpenean, otsailaren 19koan, Landa Garapeneko zuzendari nagusiarenean. Ebazpen hori aldatu zuen irailaren 22ko 111E/2020 Ebazpenak, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 aldirako Programaren barneko “Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategiei ureztapen-ekipamenduetarako inbertsioak” izeneko laguntzen 2019ko ekitaldiko oinarri arautzaileak eta deialdia onartzekoak.

Hala, ebazpenaren 3. puntuko lehen paragrafoa, aurrekontu-kredituei buruzkoa, honela geratuko da idatzita:

“3. Aurrekontuko kredituak.

Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, 1.400.000 euroko gastu gehigarria baimentzen da 2022ko ekitaldian, 2021eko Aurrekontu Orokorretako honako kontu-sail honen baliokidearen kargura: 720004 72230 7700 412102, “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan. Landa Garapenerako Programa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa 2014-2020”. Hala, zenbateko baimendua 9.400.000 euro da”.

2. Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari (NGDDB) jakinaraztea.

Ebazpen hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratu beharko da.

3. Argitalpena.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

4. Administrazio errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, hurrengo egunetik hasita.

Iruñean, 2021eko apirilaren 6an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda.

Iragarkiaren kodea: F2105717