109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 30ean, 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean 1. aurrekontu-aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin.

Kreditu gerakina gehitzea

Gastuen partida ukituak:

–Aurrekontuko 9200 21200 partida: eraikinen eta bestelakoen kontserbazio eta konponketa lanak: 28.000,00 euro.

–Aurrekontuko 1510 21000 partida: erabilera publikoko ondasunen kontserbazio eta konponketa lanak: 11.248,77 euro.

Alta eman behar zaio 8701001 partidari (diruzaintzako gerakina, finantzaketa lotua duten gastuetarako), zenbateko berarekin (39.248,778 euro).

Aiegin, 2021eko apirilaren 22an.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2106538