109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Baso-bideen erabilera, herri-lurretara sartzea eta autokarabanak aparkatzea arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Aurizko Udalak, 2021eko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Baso-bideen erabilera, herri-lurretara sartzea eta autokarabanak aparkatzea arautzen dituen udal ordenantza.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak edo oharpenak egin ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, ordenantza behin betiko onetsiko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Auritzen, 2021eko apirilaren 15ean.–Alkatea, José Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L2106702