109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Aldaketa, Hirigintzako udal ordenantzaren 133.4 artikuluan. Hasierako onespena

Aurizko Udalak, 2021eko martxoaren 15ean egin bilkuran, Hirigintzako udal ordenantza aldatzea onetsi zuen hasiera batean, zehazki 133.4. artikulua (“Energia eraginkortasuna eguzki plakak erabilita”).

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak edo oharpenak egin ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, ordenantza behin betiko onetsiko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Auritzen, 2021eko apirilaren 15ean.–Alkatea, José Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L2106701