109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

Akats zuzenketa, egoitza elektronikoaren domeinuan

2019ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 28an, Arruazuko Udalaren egoitza elektronikoa sortzeari buruzko iragarkia argitaratu zen; hori guztia, bete zedin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan zezaten.

Argitaratzean domeinu okerra adierazi zen, horregatik, honako hau dioen lekuan:

EBAZTEN DUT:

1.–Arruazuko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://arruazu.egoitzaelektronikoa.eus/info.0 helbide elektronikoan. Arruazuko Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

Honako hau behar du:

EBAZTEN DUT:

1.–Arruazuko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea honako helbide elektroniko honetan: https://arruazu.egoitzaelektronikoa.eus. Arruazuko Udala da Interneteko domeinu horren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Uharte Arakilen, 2021eko apirilaren 27an.–Alkatea, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L2106754