109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

1. eta 2. aldaketak 2021eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Arangurengo Udalak, 2021eko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontuko lehenengo eta bigarren aldaketak.

Jendaurrean jartzeko iragarkia 2021eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Beraz, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsirik gelditu dira, ondotik jasotzen den gisara:

2021EKO 1. ETA 2. AURREKONTU-ALDAKETAK

Jarduketak hauek dira:

–Mutiloagoitiko argiteria publikoa:

  • Aurrekontuko partida: 1-1533-6090006 Mutiloagoitiko argiteria berritzea.
  • Zenbatekoa: 206.440,00 euro.
  • Finantzaketa: finantzaketa lotuko gastuetarako diruzaintzako gerakina (2020).

–Aranguren ibarra plaza-Mutiloartea sektoreko pasabide goratuak:

  • Aurrekontuko partida: 1-1533-6090008 Mutiloartea sektorea.
  • Zenbatekoa: 85.000,00 euro.
  • Finantzaketa: finantzaketa lotuko gastuetarako diruzaintzako gerakina (2020).

Mutiloan, 2021eko apirilaren 20an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2106499