109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Xehetasun-azterketa, igogailua paratzeko Nafarroa kaleko
4. zenbakian. Behin betiko onespena

Antsoaingo Udalak, 2021eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, M.ª Teresa Monente Mozaz arkitektoak prestatua eta Nafarroa kaleko 4an dagoen eraikineko jabekideen erkidegoak sustatua, higiezinean igogailua paratzeko.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutako ondorioetarako.

Antsoainen, 2021eko apirilaren 9an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2106192