109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Bete dadin martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutako pertsonek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan.

Sustatzailea: Lara Ochagavia Orbegozo.

Jarduera: abeltzaintzako ustiategiko ekoizpenaren orientazioa aldatzea.

Tokia: Abartzuzako 1. poligonoko 300, 302 eta 303. lurzatietan.

Abartzuzan, 2021eko apirilaren 23an.–Alkatea, Alberto Pagola Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2106708