1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientea, Granja Dos Hermanas SAk sustatua.
Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoarekin (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsia), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.
Espedientearen kodea | 0001-0052-2021-000011 |
Unitate kudeatzailea | Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua |
Telefonoa 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa autprema@navarra.es |
Instalazioa | Txerri-azienda aurregizentzea eta gizentzea |
Sailkapena | Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea | 2B / 9.1.c) |
ELD Abenduaren 16ko 1/2016 | 9.3.b) |
Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua | 6.6.b) |
Abenduaren 9ko 21/2013 Legea | I. eranskina / 1. taldea |
Titularra | Granja Dos Hermanas SA |
Kokapena | 11. poligonoa, 357., 358. eta 359. lurzatiak. |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 573.100,000 eta Y: 4.700.160,000 |
Udalerria | Sesma |
Proiektua | Baimenaren baldintzak berrikustea, Teknika Erabilgarri Onenei (TEO) buruzko ondorioen gaineko 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakiari egokitzeko |
Informazioa eskatzeko organoa | Baimen Bulegoa: autprema@navarra.es |
Alegazioak zer organoren aurrean aurkezten ahal diren | Baimen Bulegoa: Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuko Erregistroaren bulegoak. –Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz. |
Dokumentazioa kontsultatzeko webgunea: | http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Empresa/Proyectos+en+informacion+publica+AAI.htm |
Iruñean, 2021eko apirilaren 8an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F2105716