109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

322E/2021 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen baita Isabel Chivite Gilek eta Enrique Gómez Sanzek egindako eskaera, proiektuaren exekuzioa abiarazteko epea urtebetez luzatzeko.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak apirilaren 12an emandako 227E/2019 Ebazpenaren bidez, ingurumen baimen integratua eman zen proiektua gauzatzeko.

2021eko urtarrilaren 12an, titularrak proiektuaren exekuzioa abiarazteko epea urtebeterako luzatzea eskatu zuen, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 11.1 artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 11.1 artikuluan ezartzen denez, bi urteko epea izanen da, ingurumen baimen integratua ematen denetik hasita, proiektuaren exekuzioa abiarazteko, eta aukera egonen da gehienez ere beste urtebetez luzatzeko epe hori, arrazoi aski justifikatuak baldin badaude.

Titularrak azaldu duenez, egungo egoera sozioekonomikoa dela kausa, ezin izan dira abiarazi obrak.

Uste dugu titularrak azaldutako arrazoiek behar bezala justifikatzen dutela eskatu den epearen luzapena. Beraz, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 11.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, eskaera onartzen da.

Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.g) artikuluan ezarritakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onartzea Isabel Chivite Gilek eta Enrique Gómez Sanzek egindako eskaera, proiektuaren exekuzioa abiarazteko epea urtebetez luzatzeko.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea Isabel Chivite Gili eta Enrique Gómez Sanzi, Fiteroko Udalari, Abeltzaintza Zerbitzuari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, Ingurumena Zaintzeko Atalari eta Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 8an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2105714