109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

19/2021 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Buñuelgo udal-mugartean energia elektrikoa ekoizteko “Parque Eólico Pestriz” izeneko instalazioaren aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta zehazki haren onura publikoaren deklarazioa.

1. 2019ko urriaren 24ko baimen eskaera.

2019ko urriaren 24an, eta Nafarroan parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan ezarritakoa aplikatuz, energia elektrikoa ekoizteko Eólica Pestriz SLk aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko baimena eta zehazki onura publikoaren deklarazioa eskatu zituen “Parque Eólico Pestriz” izeneko instalaziorako eta energia ateratzeko azpiegituretarako, Buñuelgo udal-mugartean.

Aurkeztu den dokumentazio teknikoaren arabera, parke eolikoak 11 haize-sorgailu edukiko ditu. Haize-sorgailuok 155 m-ko diametroko errotorea eta 120 m-ko abatza edukiko dituzte, eta 4,5 MW-eko Nordex N155 eredukoak dira.

Halaber, dokumentazioak behar diren gainerako azpiegiturak kontuan hartzen ditu: 66/30 kV-eko transformazio azpiestazioa, 30 kV-eko tentsio elektrikoe ertaineko lur azpiko sarea, bertara iristeko bideak eta parke eolikoaren barneko zerbitzu-bideak, baita neurketarako dorre bat ere.

66 kV-eko aireko-lurpeko linea berri bat eraikitzea planteatzen da, zeinak parke eolikoaren transformazio azpiestazioa “Cortes TAE-La Serna TAE” linea elektrikoko 17BIS euskarriarekin lotuko bailuke. Linea hori 66 kV-eko lau zirkuitukoa da, airekoa, eta, haren bitartez, garraio sarera injektatuko litzateke sorturiko energia.

Azkenik, energia aterako da “La Cantera” 400/220/66 kV-eko transformazio azpiestazioaren bitartez, zeina 400 kV-eko “La Serna” transformazio azpiestazioaren ondoan baitago.

Eólica Pestriz SLk sarrera eta konexio baimena dauka, garraio sarearen kudeatzaileak emana, 50 MW-eko guztizko potentziarako, abenduaren 26ko 24/2013 Sektore Elektrikoari buruzko Legearen 53. artikuluak agintzen duen bezala.

Jarduketaren aurrekontua 34.400.278,08 eurokoa da.

2. Ingurumen-inpaktuaren azterketaren eta proiektuaren jendaurreko informazioa.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluarekin bat etorriz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zuen hogeita hamar egunez Eólica Pestriz SLk egindako eskaera, iragarkia argitaratuz 2019ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 10ekoan, zein Diario de Navarra egunkarian, 2019ko abenduaren 10ekoan, bai eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekia webgunean ere.

Gobernuaren Gobernu Irekia webgunean argitaratutako dokumentazioan okerrik zegoela ohartuta, espedientea (dokumentazio osagarria ere barne) bigarrenez jarri zen jendaurrean hogeita hamar egunez. Horretarako, iragarkia berriro argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2020ko 28.enean, otsailaren 11koan), 2020ko otsailaren 11ko Diario de Navarran, bai eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekia webgunean ere.

3.–Kontsultak ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoarekin bat, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zion Buñuelgo Udalari.

Halaber, txostena eskatu zitzaien hauei: Ingurumen Eraginaren Atalari, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari, Ondare Arkitektonikoaren Atalari, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari, Aragoiko Ubide Inperialari (Ebroko Konfederazio Hidrografikoa), Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalari, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari.

Bestalde, proiektuaren separatak bidali zitzaizkien beste hauei: Trenbide Azpiegiturei (ADIF), Sistemas Energéticos Boyal SLri, I-DE Distribución Eléctrica SAUri, Nedgia Navarra SAri, ONOri (Vodafone), Lodosako Ubidearen Ureztatzaile Elkarteari eta Telefónica de España SAUri.

4. Jasotako txostenak eta alegazioak.

Eskatutako txostenen, egindako kontsulten eta jendaurrean jartzeko bi aldien esparruan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak txosten eta alegazio hauek jaso zituen:

a) Txostenak:

–1. txostena: Ondare Arkitektonikoaren Atalarena, 2019ko abenduaren 17koa.

–2. txostena: Telefónica de España SAUrena, 2019ko abenduaren 10ekoa.

–3. txostena: Sistemas Energéticos Boyal SLrena, 2019ko abenduaren 26koa.

–4. txostena: ONOrena (Vodafone), 2019ko abenduaren 27koa.

–5. txostena: Trenbide Azpiegituren Administratzailearena (ADIF), 2019ko abenduaren 19koa.

–6. txostena: Ingurumen Eraginaren Atalarena, 2019ko abenduaren 30ekoa.

–7. txostena: Lurraldearen Antolamenduaren Atalarena, 2019ko abenduaren 30ekoa.

–8. txostena: Nedgia Navarra SArena, 2020ko urtarrilaren 20koa.

–9. txostena: Buñuelgo Udalarena, 2020ko urtarrilaren 23koa.

–10. txostena: Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalarena, 2020ko urtarrilaren 21ekoa.

–11. txostena: Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalarena.

–12. txostena: Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiarena, 2020ko otsailaren 26koa.

–13. txostena: Aragoiko Ubide Inperialarena (Ebroko Konfederazio Hidrografikoa), 2020ko maiatzaren 12koa.

Aurreko txostenen edukia ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen da.

c) Jendaurrean jartzeko lehen aldiari dagozkion alegazioak:

–1. alegazioa: López Moreno anai-arrebak.

–2. alegazioa: Javier Vicente Cuartero.

–3. alegazioa: Gurelur-Ingurune Naturala Babesteko Nafarroako Funtsa.

–4. alegazioa: Esperanza Ursúa Sesma.

d) Jendaurrean jartzeko bigarren aldiari dagozkion alegazioak:

–5. alegazioa: Pedro José Francés Sayas.

–6. alegazioa: Gurelur.

Aurreko alegazioen edukia ebazpen honen II. eranskinean laburbiltzen da.

5. Jendaurreko informazioaren eta kontsulten emaitza sustatzaileari igortzea.

Nafarroako parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluari jarraikiz, 2020ko ekainaren 15ean Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak Eólica Pestriz SLri igorri zizkion aurreko txostenak eta alegazioak.

6. Ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta hasteko eskaera, 2020ko ekainaren 18koa.

Nafarroako parke eolikotarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuz, 2020ko uztailaren 2an Eólica Pestriz SLk eraginaren ebaluazioa hasteko eskatu zuen, baita lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena ere. Eskaera hartan jasotako alegazioei eta txostenei ematen zizkien erantzunak bildu zituen.

Artikulu horren beraren arabera, 2020ko uztailaren 3an, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak aurreko eskaera hori igorri zuen Ingurumen Eraginaren Atalera eta Lurraldearen Antolamenduaren Atalera.

7. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

Espedientearen azterketa teknikoa egin eta gero, Biodibertsitatearen Zerbitzuko Ingurumen Eraginaren Atalak adierazi du ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura egoki bete dela, eta proposatzen du ingurumen-inpaktuaren adierazpena ematea, proiektua ingurumenaren aldetik bateragarria dela aldarrikatzeko, hainbat neurri eta baldintza betetzen badira.

Aurrekoa ikusita, Ingurumenaren zuzendari nagusiak abenduaren 14an emandako 1378E/2020 Ebazpenaren bidez, aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zen. Ebazpen horrek ezartzen du jarduera eginen dela izenburuan aipatutako espedienteari atxikitako dokumentazio teknikoan jasotako baldintzei jarraikiz, eta horien artean, honako hauek:

1.–Abelbideen gaineko ukipen zuzenei dagokienez, oro har, bete beharko da Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalaren txostenean ezarritakoa (2020ko urtarrilaren 21eko txostena).

2.–Ondare arkeologikoari eragiten zaizkion afekzioei dagokienez, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak xedatutakoari jarraituko zaio.

3.–Baldintzak ezartzen dira energia ateratzeko linea elektrikoaren lotzeko isolagailuetarako, eta agintzen da hegaztiak babesteko baliza birakor islatzaileekin seinaleztatzea.

4.–Neurketa anemometrikorako dorrea autosostengatua izanen da.

5.–Haize-sorgailuen argiztapen sistemarako neurriak ezartzen dira.

6.–Haize-sorgailuetatik 1.000 metrora baino gutxiagora dauden aldeak ez dira izanen gehiago animalien hilotzak uzteko alde egokiak, otsailaren 25eko 46/2014 Foru Agindua aplikatuz.

7.–Jarraipen eta zaintza plan bat aurkezteko beharra ezartzen da, Ingurumen Eraginaren Atalaren onespena beharko duena. Horretarako, espedientean dago Ingurumen Eraginaren Atalaren 2021eko martxoaren 12ko txostena, planaren alde egiten duena.

8.–Ingurumen eta paisaiaren arloko integraziorako neurriak ezartzen dira.

8. Lurzoru urbanizaezineko baimena.

Lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueren baimenaren tramitazioaren esparruan, Lurraldearen Antolamenduaren Atalak hainbat kontu argitzea eskatu dio Eólica Pestriz SLri, ureztalurren gaineko afekzioari dagokionez.

Eólica Pestriz SLk espedienteari ekarri dion dokumentazioa ikusita, 2021eko otsailaren 19an, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak jarduketaren aldeko txostena eman zuen.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren otsailaren 26ko 19E/2021 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezineko baimentzeko moduko jardueren baimena ematen da “Pestriz” parke eolikoaren eta handik energia ateratzeko proiekturako.

9. Espedientearen azterketa teknikoa eta alegazioen eta txostenen azterketa.

Ebazpen honen 4. apartatuan aipatutako txostenez gain, beste hauek ere badaude espedientean:

–14. txostena: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUrena, 2020ko azaroaren 11koa.

–9 bis txostena: Buñuelgo Udalarena, 2020ko abuztuaren 24koa.

–13 bis txostena: Ebroko Konfederazio Hidrografikoarena, 2021eko urtarrilaren 26koa.

Aurreko dokumentuen edukia ebazpen honen I. eranskinean dago.

Espedientean dagoen dokumentazio guztia aztertu da, eta Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak txostena egin du (III. eranskina) jendaurreko bi aldietan jaso diren alegazioei buruz.

10. Aurretiazko administrazio baimenaren, eraikitzeko administrazio baimenaren eta zehazki onura publikoko deklarazioaren proposamena.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, espedientean Eólica Pestriz 2013 SLren gaitasun tekniko, ekonomiko eta legalaren ziurtagiria ageri da.

Halaber, erantzukizun sozial korporatiboen jarduketen agiria ere ageri da, maiatzaren 8ko Foru Dekretuaren 14. artikuluarekin bat etorriz.

Beste alde batetik, 2020ko abenduaren 10ean, Eólica Pestriz SLk eskabidea aurkeztu zuen, zehazteko erabiliko zen haize-sorgailua zein zen: Nordex N155 eredukoa, 155 m-ko diametroko errotorea eta 120 m-ko abatzakoa, eta 4,5 MW-ekoa.

Aurkeztu den dokumentazioa aztertu da, eta Nafarroako parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak proposatu du Eólica Pestriz SLk eskatutako aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta zehazki onura publikoko deklarazioa ematea.

Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio baimena ematea Eólica Pestriz SLri, “Pestriz Parke Eolikoa” energia elektrikoa produzitzeko instalaziorako, eta handik energia ateratzeko azpiegituretarako. Parkeak 11 haize-sorgailu edukiko ditu, Nordex N155 eredukoak, 4,5 MW-ekoak, eta Buñuelgo udal-mugartean dago.

2. Instalazioak gauzatzeko aurkeztu diren proiektuak onestea, baita espedientean dagoen gainerako dokumentazio tekniko osagarria ere. Proiektuen egileak hauek dira: Daniel Ordoqui industria ingeniaria (energia ateratzeko linea), David Remírez de Ganuza Satrústegui industria ingeniari teknikoa (azpiestazio elektrikoa) eta Jon Arana García industria ingeniaria (parke eolikoa).

3. Obrak egiteko hogeita hamasei hilabeteko epea ematea.

4. Instalazio horri, zehazki, onura publikoaren deklarazioa ematea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta hori garatzen duen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.4 artikuluan aipatutako ondorioetarako.

5. Eólica Pestriz SL enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

6. Instalazioak aurkeztutako dokumentazioari jarraikiz gauzatu beharko dira, eta bat etorri beharko dute honako hauetan xedatutakoarekin: Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua; Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua; eta Behe tentsiorako Erregelamendu elektroteknikoa onesten duen abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua.

7. Obrak eta jarduera eginen dira, Ingurumenaren zuzendari nagusiaren abenduaren 14ko 1378E/2020 Ebazpenean ezarritakoaren arabera, zeinean aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin baitzen.

8. Ondare arkeologikoari eragiten zaizkion afekzioei dagokionez, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legean ezarritakoa beteko da.

9. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak ustiatzeko baimena eskatu beharko du. Eskaera horri obra amaierako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudian adierazitako gainerako dokumentazioa ere.

10. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

11. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Ingurumen Eraginaren Atalera, Lurraldearen Antolamenduaren Atalera, Ondare Arkitektonikoaren Atalera, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalera, Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalera, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalera eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

12. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

13. Ebazpen hau honako hauei jakinaraztea: Eólica Pestriz SL enpresari, López Moreno anai-arrebei, Javier Vicente Cuarterori, Esperanza Ursúa Sesmari, Pedro José Francés Sayasi, Gurelur-Ingurune Naturala Babesteko Nafarroako Funtsari, Telefónica de España SAUri, Sistemas Energéticos Boyal SLri, ONOri (Vodafone), Trenbide Azpiegituren Administratzaileari (ADIF), Nedgia Navarra SAri, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei. Denei ohartarazten zaie ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

14. Ebazpen hau Buñuelgo Udalari, Lodosako Ubidearen Ureztatzaile Elkarteari (Buñuelgo Udala) eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari (Aragoiko Ubide Inperiala) jakinaraztea, eta ohartaraztea ezen haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko martxoaren 18an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA

Jasotako txostenak

Kontsulten tramitearen aldiaren ondorioz jaso diren txostenak behean ageri dira zerrendatuta eta laburbilduta:

–1. txostena: Ondare Arkitektonikoaren Atalarena.

2019ko abenduaren 17an, Ondare Arkitektonikoaren Atalak txostena egin zuen (0003-0102-2019-0001342 espedientea), eta adierazi ez dela gorabeherarik atzematen atal horren eskumenekoa denari dagokionez.

–2. txostena: Telefónica de España SAUrena.

2019ko abenduaren 10ean, Telefónica de España SAUren Iparraldeko Eragiketen Zuzendaritzak txosten bat eman zuen, zeinean esan baitzuen “ez diola eragozpenik jarriko lanen exekuzioari, baldin eta telekomunikazioetako lineak gurutzatzeari eta horien parean joateari buruz indarra duen araudia betetzen bada”.

–3. txostena: Sistemas Energéticos Boyal SLrena.

2019Ko abenduaren 26an, Sistemas Energéticos Boyal SLk txostena eman zuen, esateko “ez duela eragozpenik Pestriz Parke Eolikoaren eta haren energia ateratzeko linearen garapenaren aurka”.

–4. txostena: ONOrena (Vodafone).

2019ko abenduaren 27an, ONOk (Vodafone) adierazi zuen aipatu alderditik hurbil badirela ONO-Vodafoneren sare-zerbitzuak, eta kontuan hartu beharreko gorabeherak aipatu zituen.

–5. txostena: Trenbide Azpiegituren Administratzailearena (ADIF).

2019ko abenduaren 19an, Trenbide Azpiegituren Administratzaileak (ADIF) txostena egin zuen, eta haren bidez Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari jakinarazi zion “ez diela eragozpenik jarriko eskatzaileak proposatu dituen espezifikazio teknikoei, baldin eta LOTT, Trenbide Sektoreari buruzko Legea eta haren erregelamendua betetzen badira, eta etorkizunean abiadura handiko proiektuei eragiten ez badiete”.

Halaber, adierazi zuen Trenbide Azpiegituren Administratzaileak (ADIF) jakinarazi ziola Eólica Pestriz SLri nahitaezkoa dela baimena administratzaileari zuzenean eskatzea.

–6. txostena: Ingurumen Eraginaren Atalarena.

2019ko abenduaren 30ean, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Ingurumen Eraginaren Atalak 0003-0215-2019-000436 txostena eman zuen.

–7. txostena: Lurralde Antolamenduaren Atalarena.

2019ko abenduaren 30ean, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Lurraldearen Antolamenduaren Atalak 0003-OT12-2019-000159 txostena eman zuen.

–8. txostena: Nedgia Navarra SArena.

2020ko urtarrilaren 20an, Nedgia Navarra SAk ontzat eman zuen proiektua, eta baldintza teknikoak erantsi zituen.

–9. txostena: Buñuelgo Udalarena.

2020ko urtarrilaren 23an, Buñuelgo Udalak ziurtagiri bat bidali zuen Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, zeinean aipatu udalak urtarrilaren 21ean egindako osoko bilkuran hartutako erabakien berri ematen baitzuen:

“Lehena.–Pestriz Parke Eolikoaren proiektuaren aldeko txostena ematea, Buñuelgo udal-mugarteko izen bereko landa-finkan egin beharrekoa. Jabea Traza Sostenible SL da, eta sustatzailea Eólica Pestriz SL enpresa.

Bigarrena.–Energia ateratzeko aireko linea elektrikoa jartzearen aldeko txostena ematea, zeina proiektatu baita Josulagunen ondare-finkatik zehar (Montecillo), Buñuelgo Udalean. Sustatzailea Eólica Pestriz SL enpresa da.

Hirugarrena.–Adieraztea osoko bilkurak geroratu duela interes orokorrekoa deklaratzea Buñuelgo auzotarrentzako bi haize-sorgailu jartzea Josulagunen aipatu udal finkan, eta harentzako udal-baimena ematea, harik eta herri-kontsulta bat egiten den arte, eta ondoren osoko bilkurak horri buruzko erabaki bat hartzen duen arte.”

–9 bis txostena: Buñuelgo Udalarena.

2020ko abuztuaren 24an, Buñuelgo Udalak ziurtagiri bat bidali zuen Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, zeinean aipatu udalak abuztuaren 3an egindako osoko bilkuran hartutako erabaki berrien albistea ematen baitzuen:

“Lehena.–Eólica Pestriz SLk egindako eskaera ezestea. Eskaera zen Buñuelgo Josulagunen udal-finkan (Montecillo) bi haize-sorgailuren kargak zuzenean ezartzea, eta ezetsi da ez delako jo interes orokortzat auzotarrentzat.

Bigarrena.–Buñuelgo Udalak, 2020ko urtarrilaren 21ean egindako osoko bilkuran, Buñuelgo auzotarrentzat interes orokorrekoa deklaratu eta gero Josulagunen udal-finkaren (Montecillo) gainetik energia ateratzeko aireko linea elektrikoa instalatzea, uste duelako beharrezkoa dela Pestriz Parke Eolikoaren proiektua bideragarria izan dadin.

a) Onesten ditu aipatu udal-finkaren gaineko lurreko eta aireko zortasunak, Eólica Pestriz SLU eskatzaileak proiektatu dituen moduan. Proiektuak eragindako afekzioak hemen agertzen direla jotzen da. Zortasun horiek hogeita hamar urteko epe baterako ezartzen dira, eta urteko kanona ehun eta laurogeita hamaika euro eta laurogeita bost zentimokoa izanen da (191,85 euro). Kanon hori urtero igoko da Nafarroako KPIaren arabera.

b) Eskritura publiko bihurtzea karga hauen ezarpena bi hilabeteko gehieneko epean, erabaki hau sustatzaileari jakinarazten denetik.

c) Sustatzailearen kontura izanen dira erabaki hau formalizatzetik eratortzen diren tributu guztiak, baita notario eta erregistro gastuak ere (...).”

10. txostena. Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalarena.

2020ko urtarrilaren 21eko txostenean, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak VP135/19 txostena eman zuen, zeinean adierazten baita proiektua baimena emateko modukoa jotzen dela, afekzioak gutxiagotzeko baldintza batzuk kontuan hartuz gero.

11. txostena. Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalarena.

Espedientea tramitatu zen bitartean, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak hainbat txosten eman zituen, azkena 2021eko otsailaren 19an. Dokumentu horretan aldeko txostena ematen da, ureztalurrari eragiten zaion afekzioa dagokionez.

12. txostena. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiarena.

2020ko otsailaren 26ko txosten batean, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak ez du determinaziorik ezartzen bide-azpiegiturei dagokienez, baina adierazten du jarduketari buruzko txostena eskatu beharko zaiola ADIFen linea arrunten proiektuen, programazioaren eta eraikuntzaren zuzendaritza nagusiari, eta Sustapen Ministerioko Trenbideen Zuzendaritza Nagusiari. Beste alde batetik, Zainketa Zerbitzuak adierazten du jarduketa zuzena dela, hainbat determinazio betetzeko baldintzarekin.

Espedientean Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioaren Plangintzako Azpizuzendaritza Orokorraren 2020ko otsailaren 3ko txostena dago.

13. txostena. Ebroko Konfederazio Hidrografikoarena.

2020ko maiatzaren 12ko 2020-DT-158 txostenean, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak adierazi zuen AG-102, AG-303 eta AG-404 haize-sorgailuak atzeraeman behar direla, palak ez daitezen sar kanalaren desjabetze-eremuan. Ez da baimentzen, ezta ere, kanalizazio elektrikorik edo edozein motatako obra zibilik egitea ubide inperialaren propinatuaren barruan.

13 bis txostena. Ebroko Konfederazio Hidrografikoarena.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak txostena egin zuen 2021eko urtarrilaren 26an, eta adierazi zuen Aragoiko Ubide Inperialetik hurbilen dauden AG-102, AG-303, eta AG-404 haize-sorgailuen kokapena aldatzen bada, baita horiek lotzen dituen zerbitzu-bidearen trazadura ere, ez dagoela eragozpenik parke eolikoa eraikitzeko obrak egiteko.

14. txostena. I-DE Redes Electricas Inteligentes SAUren txostena.

I-DE Redes Electricas Inteligentes SAUk 2199914071850 txostena eman zuen 2020ko azaroaren 11n, eta bertan adierazi zuen baimena ematen duela “Oroitidazki teknikoa informazio-separata. AG-101, AG-301 eta AG-401 haize-sorgailuen hurbiltasuna ‘Pestriz Parke Eoliko’ko linea elektrikoari” izeneko dokumentuan biltzen diren lanak egiteko, baldintza batzuk betez gero. Horien artean, Eólica Pestriz SLk egin behar dituen jarduketa batzuk, 13,2 kV-eko aireko linea lurperatzeko.

II. ERANSKINA

Jasotako alegazioak

Ondoren, jendaurreko informazioaren bi aldien ondorioz jaso diren alegazioak bildu dira, zerrendatuta eta laburbilduta:

1. alegazioa.–López Moreno anai-arrebak (Daniel, Javier, Jesús, María Concepción, María Cristina, María Josefa).

2020ko urtarrilaren 6ko 2020/5107 eskabidearen bidez, Javier López Moreno jaunak alegazio-agiri bat aurkeztu zuen. Bertan, sartzeko bideak errespetatu behar zituen baldintza aipatzen dira, bere jabetza eta bere nekazaritzako ustiategiaren funtzionamendua kaltetua ez izateko.

2. alegazioa.–Javier Vicente Cuartero.

2019ko abenduaren 27ko 2019/1107570 eskabidearen bidez Javier Vicente Cuartero jaunak, Leyre y Javier Vicente Cuartero sozietate zibila ordezkatuz, eta Francisco Javier Vicente Uriel jaunak, alegazio-agiria aurkeztu dute. Bertan esaten da 401 zenbakiko haize-sorgailuaren kokapenak arazoak sor litzakeela, badauden bi nabetatik dauden distantziagatik, eta etorkizunean hegazti-instalaziorako egin gogo diren bi naberen eraikuntzagatik. Jarduketa horrek badauka, beste gauza batzuen artean, ingurumen baimen integratua.

3. eta 6. alegazioak–Gurelur-Ingurune Naturala Babesteko Nafarroako Funtsa.

Gurelur-Ingurune Naturala Babesteko Nafarroako Funtsak alegazioak aurkeztu ditu 2020ko urtarrilaren 22ko eta ekainaren 8ko dokumentuetan. Alegazio horien edukiera hemen batu eta laburtu da:

1. Ingurumen-inpaktuaren azterketak hutsuneak ditu alternatibak aztertzean.

2. Jendaurrean jarritako dokumentazioa ez dago osorik.

3. Ez da kontuan hartu “2030erako Nafarroako Energia Planaren (NEP) intzidentzia-adierazpena eta lurralde antolamenduko planak (LAP 5 Ebroko ardatza)”. Planteatu diren haize-sorgailuetatik hiru NEP 2030 planak “Ez gai” gisa sailkatzen duen eremuaren barnean daude.

4. Haize-sorgailuentzat proposatu diren kokapenak sartzen dira garapen eolikoa saihestu behar den eremu batean, NEParen arabera. Zehazki, natura aldetik ustiatzeko balioa dutelako gorde beharreko lurzoruetan (ureztalurrak).

5. Fauna hegalariaren urteroko ziklo osoaren azterketa ez dago osorik.

6. Ingurumen-inpaktuaren azterketaren ugaztunen zerrendak okerrak ditu.

7. Ez da aztertu energia ateratzeko azpiegiturak izanen duen ingurumen-inpaktua, besteak beste, faunari dagokionez.

8. Hutsuneak ingurumen-inpaktuaren azterketan, faunaren gaineko inpaktuen balorazioari dagokionez.

9. Ingurumen-inpaktuaren azterketak ez du jasotzen neurketa-dorrearen instalazioa.

10. Inpaktu metagarrien eta sinergikoen azterketan ez dira sartzen dagoeneko badauden edo proiektuan badauden beste azpiegitura batzuk.

11. Gogorarazten da martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 8. Artikuluak galarazten duela basafauna hiltzea.

4. alegazioa.–Esperanza Ursúa Sesma.

Esperanza Ursúa Sesma andreak, Esperanza Ursúa Sesma, Ainara Cortés Avizanda eta José Antonio Donázar Sancho ordezkatuz, alegazio-agiria aurkeztu du, non, besteak beste, hauek aipatzen baititu:

1. Ingurumen-inpaktuaren azterketan erabili den abifauna aztertzeko metodologia.

2. Ingurumen-inpaktuaren azterketan bildu den faunaren azterketan lortu diren emaitzen erakusketa.

3. Jendaurrean jarritako dokumentazioa.

5. alegazioa.–Pedro José Francés Sayas.

Pedro José Francés Sayas jaunak alegatzen du proiektuak ukitzen dituela Buñuel herrilko Montecilla finkako 70. lurzatitik 110.era, baita 227. lurzatia ere. Ondasun hau gaur egun Buñuelgo Udalarena da, baina bada herriak duela ehun urtetik baino gehiagotik erreibindikatu dituen herri-lurren zati bat; horregatik, eskatzen du ez dakiola eman eskatu den erabilera publikoko sailkapena.

III. ERANSKINA

Balorazioa-erantzuna

Ondoren, jaso diren alegazioen eta txostenen balorazioak eta haiei buruzko oharrak biltzen dira.

1. alegazioa.–López Moreno anai-arrebak (Daniel, Javier, Jesús, María Concepción, María Cristina, María Josefa).

Eólica Pestriz SLk adierazi du López Moreno anai-arrebek aurkeztu duten alegazioan biltzen dituzten bost ohartarazpenei kasu egin eta aintzat hartuko dituela parke eolikoa eraikitzen duenean. Hori adierazten du ingurumen-ebaluazioari hasiera ematea eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena eskatzeko dokumentazio osagarrian.

2. alegazioa.–Javier Vicente Cuartero.

Alegazio hau ez da aintzat hartu, uste delako parke eolikoko instalazioen arteko distantzia, zehatz esanda, 401 zenbakiko haize-sorgailutik etxaldeetara dagoena, aski dela eta ez duela eragozten edo kaltetzen jarduera hori.

Gainera, uste da haize-sorgailuen funtzionamendua bateragarria dela etxaldeen ustiapenarekin, eta elkarrekin egin daitezkeela.

3. eta 6. alegazioak-Gurelur.

Gurelurrek aurkeztu dituen ingurumenaren arloko alegazioak ebaluatu eta aintzat hartu dira ingurumen-inpaktuaren adierazpenean.

Hala ere, eta jendaurrean jarri den dokumentazioak hutsuneak dituela esaten denean, bidezkoa da aipatzea espedientea bi aldiz jarri dela jendaurrean: lehenik 2019ko abenduaren 10eko iragarkiaren bidez, eta bigarrenik, hasieran argitaratutako dokumentazioan hutsuneak zeudela ikusi eta gero, 2020ko otsailaren 11ko beste iragarki baten bidez.

2030erako Nafarroako Energia Planari buruzko aipuei dagokienez, bidezkoa da adieraztea plan horrek prebisio orientagarri batzuk biltzen dituela, eta Nafarroak energiaren gaian eramango duen estrategia markatzen badu ere, ez dela erregelamendu bat.

Argitu behar da proiektuak ukitzen duen eremua planean “ez gai” gisa sailkatua egotea ez dela ingurumenaren gorabeheren ondorioa, eta hala adierazten da ingurumen-inpaktuaren adierazpenean. Ez da, ezta ere, lurraldeari edo hirigintzari buruzko araudia aplikatzearen ondorioa; eta horregatik badu lurzoru urbanizaezineko jarduera baimengarrien baimena.

4. alegazioa.–Esperanza Ursúa Sesma.

Alegazio hau ebaluatu da eta aintzat hartu da ingurumen-inpaktuaren adierazpenean; hala ere, bidezkoa da argitzea espedientea jendaurrean jarri dela 2019ko abenduaren 10eko iragarkiaren bidez, eta bigarrenik, hasieran argitaratutako dokumentazioan hutsuneak zeudela ikusi eta gero, 2020ko otsailaren 11ko beste iragarki baten bidez.

5. alegazioa.–Pedro José Francés Sayas.

Alegazio honek ez du inolako oinarri teknikorik edo erregelamendukorik, ondare-eremuan egiten ari den erabilera bateragarria baita ezarri nahi diren haize-sorgailuen bi kokapenekin.

Buñuelgo Udalaren 2020ko abuztuaren 24ko txostena.

Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 52.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, elektrizitatea sortzeko instalazio elektrikoen onura publikoa adierazten da, haiek ezartzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako eta bide zorra ezarri eta erabili ahal izateko.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluak ezartzen du onura publikoaren deklarazioak berekin dakarrela ukitutako ondasunak okupatzea edo ukitutako eskubideak eskuratzea. Halaber, berekin dakar instalazio elektrikoa ezartzeko edo igarotzeko baimena jabari, erabilera edo zerbitzuko lurretan, estatuko edo autonomia-erkidegoetako ondare-lurretan, edo probintzia edo udalerriko berezko edo herri-lurretako erabilerako publikoko lurretan, horietako obra eta zerbitzuetan eta zortasun publikoko eremuetan.

Iragarkiaren kodea: F2104899