109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

65/2021 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana; haren bidez ebazten da Nafarroako Aldizkari Ofizialera bidaltzea, argitara dadin, Euskal Hirigune Elkargoaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko mugaz haraindiko lankidetza hitzarmena, Dantxarineko saneamendu-sistemari buruzkoa.

2020ko ekainaren 2an azkendu zen Nafarroako Foru Komunitatearen eta Euskal Hirigune Elkargoaren arteko lankidetza hitzarmena. Hitzarmen horrek hamar urtez arautu ditu Dantxarineko saneamendu-sistema ustiatzeko baldintzak.

Urdazubi eta Ainhoa udalerrietako biztanleei saneamendu-zerbitzu publikoa ematen jarraitzea interes komunekoa da bi aldeentzat; beraz, Frantziako udal-hauteskundeak iraganda eta COVID-19aren ondorioz sortutako zailtasunak gaindituta, 2021eko martxoaren 11n, perfekzionatu egin da Euskal Hirigune Elkargoak eta Nafarroako Foru Komunitateak Dantxarineko saneamendu-sistemari buruz sinatutako Mugaz Haraindiko Lankidetza Hitzarmena.

Abuztuaren 1eko 1317/1997 Errege Dekretuak ezartzen du ezen, autonomia erkidegoek eta toki-erakundeek atzerriko lurralde entitateekin mugaz gaindiko lankidetzarako sinatu dituzten hitzarmenak, Europako esparru-hitzarmenaren eta Espainiako Erreinuak horiek aplikatzeko izenpetutako nazioarteko tratatuen babesean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko direla, Espainian eragin juridikoak sor ditzaten lurralde entitate sinatzaileak ez diren beste subjektu batzuen aurrean.

Lege betekizun hori laster betetzea kaltetan izan gabe, beharrezkotzat jotzen da argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hori baita Nafarroako Foru Komunitateak ematen dituen xedapen orokorrak eta administrazio-egintzak argitaratzeko bide ofiziala, Nafarroako herritar orok eta gizarteak jakin dezaten.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialera bidaltzea, argitara dadin, Euskal Hirigune Elkargoaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko mugaz haraindiko lankidetza hitzarmena, Dantxarineko saneamendu-sistemari buruzkoa.

Iruñean, 2021eko apirilaren 7an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

ERANSKINAK

Convenio de Cooperación Transfronteriza entre la Communauté d’Agglomération Pays Basque y la Comunidad Foral de Navarra relativo al sistema de saneamiento de Dantxaria (PDFa).

Convention de Coopération Transfrontalière entre la Communauté d’Agglomeration Pays Basque et la Communauté Foral de Navarre concernant le système d’assainissement de Dantxaria (PDFa).

Mugaz haraindiko lankidetza hitzarmena, Euskal Hirigune Elkargoaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artekoa, Dantxarineko saneamendu-sistemari buruzkoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2105911