106. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

981E/2021 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María Isabel Fernández Marmiesse andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Gaitasunak Egiaztatzeko Bulegoko burua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 37.3 artikuluan ezartzen du atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak Foru Komunitateko funtzio publikoari buruzko legedian ezartzen denari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan xedatzen du libreki errebokatzen ahal duela bulegoburuen bitarte baterako izendapena erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan eta azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuetan xedatutakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea María Isabel Fernández Marmiesse andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Gaitasunak Egiaztatzeko Bulegoko burua.

2. Ebazpen hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzura.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 15ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2106249