106. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

980E/2021 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Enrique Huarte Pozas jauna, Energia Berriztagarrien eta Efizientzia Energetikoaren Erreferentziako Zentro Nazionala - Enplegurako Prestakuntzaren Arloa Bulegoko burua. Bulego hori dago Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 37.3 artikuluan ezartzen du atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak Foru Komunitateko funtzio publikoari buruzko legedian ezartzen denari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan eta azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuetan xedatutakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargurik kentzea Enrique Huarte Pozas jauna, Energia Berriztagarrien eta Efizientzia Energetikoaren Erreferentziako Zentro Nazionala - Enplegurako Prestakuntzaren Arloa Bulegoko burua. Bulego hori dago Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.

2. Ebazpen hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuari.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 15ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2106250