106. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia U.A.-1 (5-6) jarduketa unitatean. Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2021eko apirilaren 6an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, U.A.1 (5-6) jarduketa unitatean, Rubén Carmona Eseverrik sustatuta.

Iragarkia 2020ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 28an, baita iragarki-taulan eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, eta jarraian eransten da hirigintzako araudia; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin.

Otsagabian, 2021eko apirilaren 8an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2105747