106. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1043/2021 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María Teresa Mangado Beroiz andrea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Modernizazioa Bultzatzeko Ataleko burua.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1273/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario María Teresa Mangado Beroiz andrea izendatu zuten, sei urterako, Modernizazioa Bultzatzeko Ataleko buru, garai hartan Garapen Ekonomikorako Departamentua zen horretan aritzeko. Lanpostu hori 7212 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 22ko 42E/2021 Ebazpenaren bidez, María Teresa Mangado Beroiz andrea Administrazio Ataleko buru izendatu dute, bitarte baterako, Hitzarmen Ekonomikoaren, Analisi Fiskalen eta Administrazioaren Zerbitzuan aritzeko, Nafarroako Foru Ogasunean. Izendapenak 2021eko apirilaren 6tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta 2021eko apirilaren 5a izanen du gorago aipatutako ataleko burutzan aritzeko azken eguna.

Aipatu deialdiko 15.5 artikuluak ezartzen du ezen merezimendu lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen funtzionarioentzako izendapen libreko kargu baterako izendatzen badute; horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko h) letran.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea María Teresa Mangado Beroiz andrea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Modernizazioa Bultzatzeko Ataleko burua (lanpostu hori 7212 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan). Atalburutza horretan aritzeko azken eguna 2021eko apirilaren 5a izanen da.

2. Ebazpen hau igortzea Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2106343