106. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Hiri Jarduketarako Plan Berezia 1. poligonoko 532. lurzatian. Behin betiko onespena

Arbizuko Udalak, 2021eko apirilaren 14ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Akerruntza 5eko bizilagunek sustaturiko Hiri Jarduketarako Plan Berezia, Arbizuko 1. poligonoko 532. lurzatiaren eremuan.

Hasierako onespena 2021eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 4an, argitaratu zen.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arbizun, 2021eko apirilaren 14an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2106526