106. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FUNES

Udalaren kontu-hartzailea izendatzea

Funesko Udaleko Alkatetzak, 2021eko apirilaren 19an, ebazpen bat eman zuen. Hona hemen haren xedapen-zatia:

Lehenbizikoa.–Ana José Aicua Adrián izendatzea Funesko Udalaren kontu-hartzaile (Nafarroako toki entitateetako B taldeko kontu-hartzaile lanpostuen); funtzionario izaera edukiko du.

Bigarrena.–Lanpostuaz jabetzeko hilabeteko epea ematea, izendapena jakinarazten denetik. Lanpostuaz jabetu baino lehen, zin egin edo hitz eman beharko du Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela; bestela, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan salbu, Udalean sartzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2021eko apirilaren 21ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2106567