106. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1/2021 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Gobernu Kontseiluko buruak emana, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Gobernu Kontseiluak 2019ko otsailaren 1ean hartutako Erabakia aldatzen duena. Erabaki horren bidez erakunde horrek zuzenean edo zeharka ematen dituen zerbitzuen prezio publikoen araubidea eta zenbatekoak ezarri ziren.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 7.e) artikuluaren arabera, gizarte zerbitzuen hartzaileek “zerbitzuaren kostua finantzatzen lagundu behar dute, horretarako ahalmen ekonomikoa dutenean eta arauetan hala ezartzen denean”.

Gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuak gizarte zerbitzuen hartzaileek prestazio bakoitzean izanen duten partaidetzaren araubidea ezartzen du. Hala, horietako batzuetan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren eskumenekoak badira ere, koordainketaren araubidean eskaintzen zaizkio erabiltzaileari.

Balorazio eta Zerbitzuen Zuzendariordetzak txosten bat egin du, 2021ean abian jarri beharreko baliabide berrietarako tarifak sartzea proposatzen duena.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren 6.d) artikuluak agentzia horren Gobernu Kontseiluari esleitzen dio sistema publikoko zentroak eta zerbitzuak erabiltzeko prezio publikoen araubidea onestea.

Bestalde, Estatutuen 7.b) artikuluak ahalmena ematen dio Gobernu Kontseiluko buruari beharrezkoak diren ebazpenak eta probidentziak emateko presako egoeretan, eta horien berri Gobernu Kontseiluari eman beharko dio, egiten den lehen bilkuran.

Horrenbestez, eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuek emandako eskudantziak erabiliz,

ERABAKIA:

1.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Gobernu Kontseiluaren 2019ko otsailaren 1eko erabakiaren 4.2.1 artikuluaren f) epigrafea, 4.2.2 artikuluaren f) eta g) epigrafeak, 4.3 artikuluaren f) epigrafea 5.2 artikuluaren c) epigrafea aldatzea. Horietan organismo horrek zuzenean edo zeharka ematen dituen zerbitzuen prezio publikoen araubidea eta zenbatekoak ezarri ziren. Epigrafeak honela geldituko dira:

4.2.1 artikulua. Desgaitasun fisikoa edo/eta askotariko desgaitasuna duten pertsonak.

“f) Zuzeneko laguntzako langileekin lagundutako etxebizitzak: 300 euro hilean”.

4.2.2 artikulua. Adimeneko desgaitasuna duten pertsonak.

“f) Zuzeneko laguntzako langileekin lagundutako etxebizitzak: 300 euro hilean.

g) Laguntza premia handiak dituzten pertsonentzako etxebizitzak: 835,6 euro hilean.”

4.3. artikulua. Eritasun mentala duten pertsonen arloa.

“f) Egoitza bati lotutako etxebizitza: 501,02 euro hilean”.

5.2. artikulua. Desgaitasuna duten pertsonen arloa eta eritasun mentala duten pertsonen arloa.

“c) Laguntza tutoretzapeko etxebizitzan/funtzionalean/gainbegiratuan/etxebizitza laguntzarekin/egoitzarekin lotutako etxebizitza/laguntza premia handiak dituzten pertsonentzako etxebizitza:

Zerbitzu horren erabiltzaileek urteko per capita errentaren %50 ordainduko dute, prezio publikoaren mugarekin. Portzentaje hori aplikatzearen ondorioz erabiltzailearen esku gelditzen den diru kopurua ez da urtean inola ere izanen 3.858,20 euro baino txikiagoa.”

2.–Ebazpen honen bidez onetsitako tarifek, salbuespenek, hobariek eta aplikazio arauek 2021eko martxoaren 17tik aurrera izanen dituzte ondorioak.

3.–Ebazpen hau Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Gobernu Kontseiluari jakinaraztea, hurrengo bilkura arruntean berrets dezan, bidezkoa bada.

4.–Ebazpen hau Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari helaraztea.

5.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 12an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Gobernu Kontseiluko burua, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2105800