106. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 26koa, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditore lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta txanda irekian betetzeko deialdia, 2020ko ekainaren 26ko ebazpenaren bidez onetsi zena.

Lehendakari honek 2020ko ekainaren 26an emandako ebazpenaren bidez, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditore lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta txanda irekian betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdiaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen urte horretako uztailaren 17an.

Kalifikazio epaimahaia osatu, lehiaketaldiko balorazioa egin eta lehendabiziko proba 2021eko apirilaren 12an eginda, oposizioaldiko bigarren probari heldu zitzaion. Izangaiek auditoretza-txosten publiko eta/edo pribatu bat egin behar zuten, epaimahaiak jarritako kasu baten edo batzuen gainean. Apirilaren 19an, kalifikazio epaimahaiak probaren emaitzak argitaratu zituen: izangai bakar batek ere ez zuen lortu ariketa gainditzeko eskatutako gutxieneko puntuazioa.

Horrenbestez, deialdiaren oinarriekin bat, epaimahaiak, 2021eko apirilaren 26an, proposatu du lanpostua bete gabe gelditu dela deklaratzea, izangai bakar batek ere ez baitu gainditu prozesua. Hortaz, lehendakaritza honek, dagozkion ahalmenak eta eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DU:

Lehena.–Bete gabe uztea Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditore lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta txanda irekian betetzeko deialdia, lehendakari honen 2020ko ekainaren 26ko ebazpenaren bidez onetsi zena, izangai bakar batek ere ez baitu gainditu oposizioaldiko bigarren ariketa.

Bigarrena.–Bete gabe gelditu den auditore lanpostu hori deialdi berri batean eskain dadila xedatzea, indarreko araudian ezarritakoarekin bat.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta erakundearen webgunean argitara dadila agintzea, eta, orobat, Kontuen Ganberako idazkari nagusiari jakinaraztea, haren berri izan dezan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 26an.–Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakaria, Asunción Olaechea Estanga.

Iragarkiaren kodea: F2106673